Talde euskaldun gehiago Donostiako Aste Nagusian

Su Ta GarAurtengo Donostiako Aste Nagusian, musika talde euskaldunek presentzia handiagoa izango dute Sagueseko kontzertu ospetsuetan. Udaleko Kultura eta Euskara zinegotziak Melocos eta La Mala Rodriguez taldeen kontzertuak kendu ditu –kontratuak oraindik sinatu gabe baitzeuden– eta bi talde euskaldun, Berri Txarrak eta Su Ta Gar, sartu ditu euskal kultura indartzeko helburuz.

Beraz, honakoa izango da Aste Nagusiko kontzertuen behin-betiko egitaraua:

Abuztuak 13: Marta Sánchez
Abuztuak 14: Berri Txarrak (euskaldunak)
Abuztuak 15: Muchachito Bombo Infierno
Abuztuak 16: Def Con Dos + The Billy Jeans (euskaldunak, baina ez dute euskaraz abesten)
Abuztuak 17: Su Ta Gar (Euskaldunak)
Abuztuak 18: Esne Beltza + Zea Mays (Euskaldunak)
Abuztuak 19: Melendi
Abuztuak 20: Celtas Cortos

2011ko egitarauan, aurreko urteetan baino talde euskaldun gehiago egongo dira, erdiak izango dira euskaldunak, hain zuzen.  Dena dela, nahiz eta The Billy Jeans talde donostiarra izan, ingelesez eta gaztelaniaz abesten dute.

Aurrerapauso itzela egin du Udalak aurten, aurreko urteetako egitarauei erreparatzen badiegu, euskal musika taldeak oso eskasak izan direla ikusiko dugu berehala: 2010ean 8tik 2 (Delorean eta Betagarri), 2009an berdin (Gatibu eta La Oreja de Van Gogh), eta 2007an talde euskaldun bakarra, Ken Zazpi, izan zen Donostian.

Aurreko urteetako egitarauak:

2010

14: Los Planetas
15: Delorean  (euskaldunak)
16: The Wailers
17: Los Suaves
18: Maldita Nerea
19: Betagarri  (euskaldunak)
20: Loquillo
21: Kiko Veneno

2009

8: Nena Daconte
9: Tequila
10: Reincidentes
11: Despistaos
12: Ojos De Brujo
13: Gatibu (euskaldunak)
14: La Oreja de Van Gogh (euskaldunak, baina ez dute euskaraz abesten)
15: Luz Casal

2008

9: M-Clan
10: La Casa Azu
11: Pignoise
12: Mago de Oz
13: Ken Zazpi  (euskaldunak)
14: Los Secretos
15: Conchita
16: Rosario

Berri Txarrak

Su Ta Gar

14 pentsamendu “Talde euskaldun gehiago Donostiako Aste Nagusian”-ri buruz

  • Talde batek ingelesez kantatzen badu, gutxi axola du bere kideek euskara dakiten ala ez. Delorean (ingelesez)

  • Euskal kultura indartzeko helburuz derrigor sustatu behar ote dira euskal musika taldeak? Euskal kultura jaleok euskaraz besterik ez al dugu entzuten? Euskarazko musika taldeak indartzea zer esan nahi du? Horiek babestera mugatzea ? Nazioartekotasunak zer esan nahi du euskal kulturarentzat?
    Nazioartekotasunez erakutsi genezake gaztelaniaz kantatzen duten asko ere gurean lekua dutela, ez dugula jokatuko hainbatetan haiek jokatu duten mespretxu irizpideekin “euskal” musika taldeak baztertuz. Espainian bezala jokatzen hasi behar ote dugu hemen ere? Burmuin itxiagoa nor den hasi behar ote dugu ba?
    Lezioa emateko garaia da, estrategia berrien garaia da.

  • […] Donostiako Aste Nagusian onerako aldaketak Donostiako udal berriak zenbait aldaketa egin ditu aurtengo Aste Nagusiko egitarauan, eta aurreko udal gobernuak erabakita zituenak baino euskal talde gehiago kontratatu ditu musika emanaldietarako.Zuzeu.com […]

  • Su ta Gar eta Berri Txarrak! la cream de la cream! Askoz hobe. Gogoan dut Gasteizen orain urte batzuk Su ta Gar-en ordez Chenoa jarri zutenekoa…

  • feliperekin 2011-07-13 14:22

    Oso ondo deritzot euskal taldeak kontratatzeari, batzuetan kanpokoak bezain onak edo hobeak direnean…

  • Pasa den urteetako egitaraua ikusi besterik ez dago zein espainiarkeria zegoen ikusteko. Kontzertu eskasak, kaspadunak. Hasi gaitezke eztabaidatzen aukeratu bi taldeak egokienak izan litezken edo ez, baina euskal taldeek ez badute euren etxean jotzen, non kristo joko dute? Esango dute jendea erakartzeko amu paregabeak direla orain arte ekarri dituztenak, baina Donostiako ingurumari gaztelaniarra erakartzeko horrenbeste milioi ez dira behar: etorri
    nahi badute ederki, eta bestela alla kuidaus.

  • Euskal musika talde berriei ere leku bat egingo nieke… zeren gaztea atzerritartzen hasi zenetik leku gutxi izan dute haien buruak ezagutzera emateko.

  • Amonamantangorri 2011-07-14 18:38

    – Badakit gero eta normalagoa dela, baina oraindik bitxia egiten zait euskaldun eta “euskal herritar” sinonimotzat ematea. Hitzaren tradizioa kontuan hartuta, ez dut uste oso zuzena denik. Euskal herritar, euskotar, euskariar, baskoen artean, euskaldunak eta erdaldunak daude, halaxe ikasi nuen nik.

    – Morroskok dioenari erantzuteko: Begirazaiozu Frantziari, munduko herririk chauvinistena, harroputzena, eta aldi berean, ikasienetakoa denari. Hango zinema-areto eta irrati-telebistak legez behartuta daude frantsesezko gutxieneko produktu kuota bat eskaintzera. Euskaldunok nahiago genuke lege horren barruan gainerako hizkuntzei ere tartetxo bat utziko baliete; gainerakoan, erabat zentzuduna dela uste dut.

    – Marta Sanchez ekartzen didaten bitartean, ni kontentu.

  • Zorionak! Hala ere, Delorean euskalduntzat jotzea askotxo ez da? Euskal Herrikoak bai, baina jardun euskaraz gutxi edo batere ez, ezta?

  • Morroskok dio: “Nazioartekotasunez erakutsi genezake gaztelaniaz kantatzen duten asko ere gurean lekua dutela, ez dugula jokatuko hainbatetan haiek jokatu duten mespretxu irizpideekin “euskal” musika taldeak baztertuz. Espainian bezala jokatzen hasi behar ote dugu hemen ere? Burmuin itxiagoa nor den hasi behar ote dugu ba?”

    Nekez jokatuko dugu espainiarrek bezain zabar eta mespretxuzale. Seko asimilatuta gaude morrosko, eta ez dago horren arriskurik. Ia miraria da EAEko hiriburuetako jaietan euskal taldeak ikusi eta entzun ahal izatea. Hori, herri ertain eta txikietarako geratzen omen da.
    Galdetu edozein euskalduni zenbat talde euskaldun eta zenbat erdaldun ezagutzen dituen, eta egin kontuak ondoren.
    Bestalde, Euskal Herritik kanpora talde euskaldunak ez dituzte gehiegitan programatzen. Espainia aldean bereziki…
    Zorionak Donostia!

  • Ostia morrosko! Ikusi duzu egitaraua? Bi talde euskaldun gehitu eta hala ere espainiera jaun eta jabe (ui, barkatu, gaztelania). Eta jakina, euskaldunok nazioartekotasuna erakusteko modu bakarra espainiera, ezta? Ez zaizu bururatu kataluniarrek, frantziarrek, okzitaniarrek, britainiarrek kanta dezaketenik, ez, espainieraz behar du izan. Eta bai, euskal kultura bultzatzeko helburuz (musika kasu honetan) derrigor sustatu behar dira euskal musika taldeak, zein beste modu ezagutzen duzu zuk?

  • Kostaldekobat 2011-07-15 22:18

    Oso ondo iruitzezaiak euskal taldeak sustatzea. Kontuan eduki, haien eszenatokiak ez direla euskal herritik at askoz gehiago zabalduko, espainiarrena ez beste.
    Ez adela espainiarra mespretxatu behr, bestela beraien jokoan eroriko garela, guztiz ados, baina kontuan eduki hemen industria minoritarioa eta zailtasun gehien dituena, euskalduna dela, eta honek laguntza gehiago behar dituela, besteekin alderatuta.

    Horrez gain, euskeraz ez abesteak, ez du nahitaez esan nahi euskalduna denik edo ez, ezagutzen ditut hainbat pertsona, abertzale direnak, baina hagatik edo besteagatik, euskeraz mintzo ez direnak, ezin dugu hizkuntza gauza esklusibo eta baztertzaile (kasu batzuetan egiten den bezala) erabili.

    PP eta PSOE kexu direla? Ixil daitezela, beti bezala txikikeriengatik zalaparta ikaragarria ateratzen. Ez da izango beraiek horrelakorik egin ez dutelako, eta gainera, malizia osoz, euskeraren aurka. Beraiek berera, gu geurera.

  • Argi geratu zait, hizkuntza eta kultur irizpideak beharrezkoak direla jendaurreko ekitaldietan. Bestalde, Korrroskori erantzunez, euskal kultura bultzatzeko euskal taldeak sustatu daitezke (nahiz ez duten beti zertan izan metal kolorekoak). Baina, euskaldunon kultura euskaraduna ez ezik beste hizkuntza-mundutakoa ere izan daitekeela esan nahi dut. Jakina, eskoziarra, portugesa, korsikarra, baita txinarra edo, zergatik ez, espainiarra ere. Espainiarrak ez al dira bada HAMLET edo VETUSTA MORLA talde heavy ikaragarriak? Ez naiz ni zubiak eraisten hasiko dena, ez horixe.