Wesendoncken abestiak – Wesendonck Lieder | M. Wesendonck

Wesendonck Lieder-ra Richard Wagnerrek konposatutako abesti zikloa da. Garai hartan Die Walküre sortzen ari zen. Hauxe eta Siegfried Idyll dira operatik landa sortu zituen obretatik egun oraindik taularatzen diren lanak.

Zikloa Mathilde Wesendoncken – Wagnerren nagusiaren emaztea – poemen musikatzea da. Wagner Zurichen egin zen Otto Wesendoncken ezagun, Saxoniatik ihesi heldu zen, Dresdeko 1849ko maiatzeko altsamenduan parte hartzua zuen. Aldi batez, Wagner eta bere andre Minna elkarrekin bizi izan ziren Babes-etxean (alemanez Asylum), Wesendonck lursaileko landetxean.

Batzuetan Wagner eta Mathildek maitasun afera izan zutela ziurtatzen da; edozein kasutan, egoerak eta zoraldiak Die Walküreren lehen ekitaldiko intentsitatea sortzen lagundu zuten, horretan ari zen Wagner orduan, Tristan und Isolde-aren hastapenean ere bazen; zalantzarik gabe Mathilderen olerkien eragina ere badu lan horrek.

Kalitate oneko PDFa hemen: 17 Wesendoncken abestiak PDFn

Abestu nahi izanez gero honatx partiturak: 17 Partiturak Wagner–Wesendonck-Lieder

Hemen entzun ditzakezu!

Aingerua

Haurtzaroko lehen egunetan
Aingeruei sarri entzun nien,
Gozamen zerutiarrak dituztela
Trukatzen eguzki lurtarrarengatik,

Hala, bihotza atsekabetzean
Munduarengandik izkutatzen du nahigabea,
Hala, odolusten da isiltasunean
Eta malkotan da desagertzen,

Hala, askapena du
Sutsuki otoi eskatzen,
Orduan aingerua harenganatzen da
Eta eztiki darama zerura.

Bai, niregana ere jeitsi da aingeru bat
Eta hego distiratsuekin
Min ororen artetik goratu du
Nire izpiritua zerurantz!

Geldi hor!

Denboraren gurpil zalapartatsua,

Zu, eternitatearen neurria;

Esfera distiratsuak ortzi zabalean,

Gure esfera ere inguratzen duzu;

Betiereko sorkuntza, geldi hor!

Bihurtzeaz aski dut, utzidazue izaten!

 

Geldi, indar sortzaile,

Mugarik gabe sortzen, jatorrizko pentsamendu!

Gelditu hats oro, desira itzali,

Segundu bateko bakea emadazue!

Pultso zoro, lasaitu zure taupadak;

Buka zaitez, borondatearen betiereko egun!

 

Nire zoriontasunaren osotasuna

Dasta dezadan ahanztura gogoan!

 

Begiek beste begietako alaitasuna edatean,

Arima guztia beste ariman da galtzen;

Izateak izatean du topo egiten,

Eta helburu ororen itxaropena gertu da,

Ezpainak mutu daudenean txundimen isilean,

Ez da borondaterik izango duen arimarik:

Gizakiak badaki eternitatearen markaz

Eta igarkizuna asmatuko du, Jainkotasuna!

 

Negutegian – Tristan eta Isoldarako zirriborroa

Arku altuetako hosto mardulak,

Esmeraldazko olanak,

Zuek lurralde urrunetako umeak,

Esadazue zergatik egiten duzuen aiene?

 

Zuen adarrak isilki dituzue okertu,

Zeinuak airean marraztu,

Eta zuen atsekabeen lekuko mutua

Balitz bezala egiten du alde lurrin gozoak.

 

Luzaera eta desira zabalez

Irekitzen dituzue zuen besoak

Eta besarkatzen hutsaltasunez

Zuloaren izu nardagarria.

 

Aski ongi dakit landare gaixoek:

Patu bera dugu partekatzen.

Gure inguruan argia distiratsua bada ere

Ez da hau gure etxea!

 

Eta eguzki gozagarriak nola

Egiten du alde egunaren distira hutsak,

Benetan patitzen duenak

Bere burua isiltasunaren mantu ilunean biltzen du.

 

Isil da geratzen, xuxurla kezkatiak

Du gela beltza betetzen:

Tanta astunak ditut ikusten

Hosto Berdeetatik jausten.

 

Penak

Eguzki, ilunabarrero duzu negar egiten

Zure begiak gorri diren arte,

Itsasoko ispiluan bainatzean

Heriotz goiztiarrak gaitu ustekabean harrapatu;

 

Baina berriz zara zure betiko handitasunaz altsatzen,

Mundu ilunaren loria,

Berriz zara goizean esnatzen

Heroi garailea nola!

 

A, zergatik naiz kexatuko,

Zergatik da nire bihotza hain astuna,

Eguzkia bera ere atsekabetzen bada?

Eguzkia bera ere ezkutatzen bada?

 

Eta heriotzak soilik sortzen badu bizitza,

Minak soilik ekartzen zoriona:

O zenbat eskertzen dudan

Naturak hainbeste pena niri eman izana.

 

Ametsak – Tristan eta Isoldarako zirriborroa

Esan ze amets miragarriek

Duten gatibu nire arima,

Eta ez diren, burbuilak bezala,

Gau ilunean desagertu?

 

Egun bakoitzeko ordu bakoitzean

Ederki loratzen diren ametsak,

Eta imitazio zerutiarrekin

Izpiritura alaiki doazenak.

 

Arima iragazten duten

Tximistak dira ametsak,

Hantxe dute betiereko irudia margotzen:

Dena ahaztea, oroimen bakarra!

 

Udaberriko eguzkiak musukatzen

Dituen elurretako liliak dira ametasak,

Egun berriari diosala egiten diote

Begiztatu ezinezko zoriontasuna dira,

 

Hala dira hazten, hala loratzen,

Ameskiro askatzen haien lurrina,

Gozoki zimeldu zure bularrean

Eta orduan lurperatu hilobira.

·

Mathilderen balkoipean ikusiko dugu elkar!

Andreas eta Gudrun

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<

[zuzeu.com [andreasetagudrun.wordpress.com/-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna [2011ko uztaila, Bilbo (Suitza)// 219 Messidor 24 Quartidi CCXIX, Bilbo (Konfederacja Szwajcarska)

Andreas Bernd Baader (1943ko maiatzaren 6a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da, astia duenean margotzen du. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| Gudrun Ensslin (1940ko abuztuaren 15a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da. Hegelen ondorengoa da, biolina jotzen du idazteaz gainera. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| [zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna