Mundua jenioz beteta dago

Vincent Van Goghen EkiloreakGaur goizean Van Goghekin topatu naiz kalean. Begiradak gurutzatu ditugu. Berak ezagutu nau, nik irribarre lotsati bat eskaini diot eta aurrera jarraitu dut. Belarria benda zuri batez estalita zeukalako jakin izan dut bera zela.
Jenio inpresionista batekin gurutzatu naiz eta ez da hainbesterako izan. Gainontzeko pertsonak bezalakoa zen, haragizkoa, mundutarra.
Milaka jeniorekin topatzen gara egunero eta ez gara konturatu egiten ere.