Spam-ak irentsi edo erabiltzaileek ahaztu dituzten euskarazko bost web

 

Interneteko larreetan itzulinguruka noizean behin tupust egiten da aspaldian utzitako web batekin. Etxe abandonatuen gisan, sasiz betetzen dira orrialde asko, eta, beste batzuk, udarako bigarren etxebizitza bilakatzen dira, ia mugimendu gabeak, alegia. Jarraian nahi eta ezinean dabiltzan euskarazko bost web.

Erronka zaila da euskarazko web orrialdeak martxan jartzea, are gaitzagoa horiek bizirik mantentzea. Irabazteko, ordea, asko dago: euskaldunen komunitea sarean ere izatea.

Porroten bilduma da hau, akatsak identifikatu eta zer hobetu ikasteko bidea. Zer egin, eta zer ez, helburu gauzagarriak nola ezarri. Bete ez diren ametsak dira hauek:

Galdetu, Bildu eta Mundua izenburuko orrialdeak sasiak janak ditu. Azken erabiltzaileek alde egin zuten eta interneteko zaborrak irentsi ditu.

Aupatu eta Zabaldu, ostera, martxan daude, baina ez dira gaurkotzen. Gainera, bi orri hauen funtsa parte hartzeak beharko luke izan. Hala ere, teorian bederen, biziberritzeko aukera dute oraindik.

Azkenak izan daitezela:

Galdera eta erantzunen web orrialdea; “yahoo answers” gisakoa. “Galdetu-erantzun-ikasi” leloak eskaintzen du ongietorria.

Azalean duen galdera-erantzun ulerkorrena honakoa:

 

Aurrerantzean spam eta esanahirik gabeko letra sortak:

Etiketak hodeiak ere negargura dakar:

 

Euskarazko blogak sortzeko zerbitzua. Orain dela bi urte orria “eguneratu” egingo zutela argitaratu zutenetik, berrikuntzarik ez da ageri azalean.

Blog aipagarrien atalean belar txarrak sartu dira euskarazko blogen artean:

Mundua-k mantentzen dituenen artean betaurreko saltzaile eta orrialde pornografikoak aurki daitezke.

Laster-markak biltzeko eta elkarbanatzeko webgunea izateko asmoz sortu zen orrialde hau, euskaraz.

Hauek dira, ordea, azalean argitaratuta dauden azken laster-markak:

Euskarazko albisteak elkarbanatzeko, zabaltzeko, erabiltzen da. Funtzionalitatea mantentzen badu ere, bidalitako azken albistea orain dela bi hilabete izan zen. Meneame edo Digg orriak lirateke bere eredu, baina erabilera faltak balioa kentzen dio Zabalduri. Horrez gain, spam iruzkinak ezabatu gabe segitzen dute.

Eitb-k bultzatutako proiektua da hau. Zabalduren gisan, interneteko edukiak elkarbanatzeko balio du. Gaztelaniazko bertsioak badu mugimendua, euskarazkoak, ostera, gutxi: azken artikulu aupatua orain dela 152 egun.