Ikeak 27.000 euroko zigorra eskatu du Barakaldon maiatzean egindako protestagatik

LAB sindikatuko hiru kiderentzat 27.000 euroko isuna “enpresaren irudia zikintzearren”. Hori da Ikea altzari enpresak epaileari atzo egindako zigor-eskaera. Joan zen maiatzean Barakaldoko dendan langileek egin zuten protesta ekitaldia da epaitzen dena.


Atzo burutu zen epaiketa eta auzitegien parean protesta egin zuten berriz ere LABeko zenbait kidek. Maiatzeko protestan bezala Ikeak “adierazpen askatasuna” urratzen duela salatu dute. Horrez gain, sindikatuei ez zaiela “behar bezala lana egiten” uzten adierazi dute. LABek ohar baten bidez jakinarazi du epaiaren aurreko erantzuna.

Zer duzu buruan “Ikeak 27.000 euroko zigorra eskatu du Barakaldon maiatzean egindako protestagatik”-ri buruz

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-09-22 15:08

    Behin baino gehiagotan egon izan naiz IKEAn, uste dut topatu dudan leku bakarra dela Euskal Nortasun Agiria ontzat eman ez didatena txartelaz ordainketa egiteko. Ukazio hori zuzendaritzatik omen dator, hiruzpalau aldiz gertatu zait pertsona ezberdinekin eta agindu hori omen dute. Hori gutxi balitz, orain hau…