Uhinbak: Euskarazko irratiak sakelakoan entzuteko aplikazioa

Uhinbak 

BERRIA Fundazioak Iruñean aurkeztu du BERRIA Bekaren lehen emaitza: Uhinbak. Euskarazko irratiak sakelakoan entzuteko aplikazioa da, eta Antxeta Irratiak garatu du FitBak enpresarekin batera.

Euskara hutsean emititzen duten irratiak sakelakoan entzuteko aplikazioa da Uhinbak. Lehen urrats honetan 12 irrati entzun ahal dira:

Antxeta Irratia (Hendaia-Lapurdi)
Bilbo Hiria Irratia (Bilbo-Bizkaia)
Bizkaia Irratia (Bilbo-Bizkaia)
Euskal Irratiak: Gure Irratia (Uztaritze-Lapurdi)
Antxeta Irratia (Hendaia-Lapurdi)
Xiberoko Botza (Maule-Zuberoa)
Irulegiko Irratia (Donibane-Garazi-Nafarroa Beherea)
Euskalerria Irratia (Iruñea-Nafarroa)
Hala Bedi Irratia (Gasteiz-Araba)
Ttan Ttakun Irratia – (Donostia-Gipuzkoa)
Txolarre Irratia (Anoeta-Gipuzkoa)
Xorroxin Irratia (Elizondo eta Lesaka-Nafarroa)

Mugikortasunaren aro honetan, teknologia euskararen zerbitzura jarri eta beste hizkuntza askok jada baduten bozgorailua ezarri nahi izan diogu euskarari.

BERRIA Fundazioak 2010. urtean jarri zuen martxan BERRIA beka, euskarazko hedabide proiektuak laguntzeko asmoz.  Lehenengo deialdian 10 proiektu aurkeztu ziren. Bost lagunek osatutako epaimahaiak (Nagore Amonadarain, Josu Amezaga, Andres Gostin, Joanamari Larrarte, Ana Ollo, Martxelo Otamendi) erabaki zuen Antxeta irratiak aurkeztutako proiektua zela laguntza jasotzeko proiekturik egokiena.

Uhinbak aplikazioak eskaintzen dituen zerbitzuak baliatzeko behar dena:

  • Sakelako telefonoa: multimedia edukiak erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko prestatuta dagoena (Android/Iphone)
  • Internet konexioa

Nola instalatu Uhinbak?

  • Apple app store
    Mac erabiltzen dutenek (Iphone, ipad edota ordenagailuan) eskuragarri dute app storean.
  • Android market
    Android marketera igo dugu, bertan deskargatuz instalatu daiteke Uhinbak aplikazioa
  • Uhinbak webgunean

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Uhinbak: Euskarazko irratiak sakelakoan entzuteko aplikazioa”-ri buruz