Mozkorraldiaren kontrako pilula

2011-10-03 @ 08:15 N. Lazkano

mozkorrak

 

Imajina ezazu nahi adina alkohol edan dezakezula mozkortu gabe. Pentsa hiru gin tonic hartzen dituzula bata bestearen segidan eta gero autoa normal-normal gida dezakezula etxera bueltan. Zientzia fikzioa? Ez ba. Australiako Adelaide Unibertsitateko ikertzaile talde bat alkoholaren eraginak blokeatzen dituen pilula batean ari dira lanean.

Mozkorraldien kontrako pilulak alkoholak garunean sortzen duen efektua mugatzen du. Saguekin egindako esperimentuetan, pilulak funtzionatu egiten duela egiaztatu ahal izan dute, saguak ez baitziren mozkortzen alkohol kantitate handiak kontsumitu ostean. Ez hori bakarrik, pilula hartu zuten subjektuen erreflexuak hobetu egin ziren.

“Sagu bat mozkortzen denean, mozkortutako gizaki baten antzera jokatzen du. Koordinazio eragileak ez du behar bezala funtzionatzen. Zelula horiek blokeatuz gero, animaliak ez dira mozkortzen”, baieztatu du Mark Hutchinson ikertzaileak. Txostena British Journal of Pharmacology aldizkarian publikatu da.

Oro har, bi alkohol edale mota daude: txispatzeko alkohola hartzen dutenak  eta alkoholdun edariak gustuko dituztelako edaten dutenak. Lehen taldeko pertsonei bost axola pilula horren existentzia. Bigarren taldekoentzat, aldiz, aurkikuntza garrantzitsua izan daiteke. Laneko bazkarietan neurria (eta lanpostua) ez galtzeko bide on bat da, baita larunbat gaueko konbinatuen ostean etxera autoz itzuli nahi baduzu ere.

Hala ere, pilula hori etorkizunean merkaturatuko balitz, botika guztiekin gertatzen den bezala, hobe gaitza bide naturalen bidez ekiditea substantzia arrotzen bidez geldiaraztea baino.

mozkorrak, Eyeliam, Creative Commons BY
RSS

Iruzkinak (2 iruzkin)

  1. Aitor Furundarena Usabiaga

    Baina kontroletako positiboa ez du saihesten, ez?

  2. Irakurketak 20111003 | Horrela bizi bagina beti!

    [...] Jaurlaritzak Sarrionaindiari emaniko sariaren dirua gordeko eta Hasier Etxeberria: Sarriri sari? Mozkorraldiaren kontrako pilulak? Eider Rodriguez: Ez dugu ulertzen Endika Zapirain: Autodeterminazio eskubidea, demokrazia eta [...]

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude