Adimen artifiziala eta GPSak euriteak aurreikusteko

euriaAsteburuko euriteak hondamena eragin du Euskal Herriko hainbat puntutan. Euria egingo zuela aurreikusi zuen Euskalmetek, baina horrenbeste…  ez. Euria egingo duen edo ez aurreikustea erraz samarra da meteorologia agentzientzat, baina prezipitazioen intentsitatea eta momentua ezagutzea, aldiz, ez. Hala ere, hemendik aurrera hori posible izango da, Berrikuntzarako Ibermática Institutuak (i3B) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak asmatutako sistemari esker.

GPS seinaleen bidez, atmosferako ur-lurrinaren analisia egiten da eta hilabeteetan zehar jasotako datu eta joeren arabera, euriteak noiz gertatuko diren aurreikusi daitezke ziurtasun handiz.

Ikerketen arabera, atmosferan ur-lurrin kantitate handiak egoteak prezipitazio handien ageriko sintoma da. Arazoa euriteen intentsitatea ezagutzea da, euri-jasa erori arte falta den debora jakitea eta abar. Eta horixe bera da ikertzaileek lortu dutena adimen artifiziala eta GPS sistema erabiliz.

Azken zortzi urteetako Penintsularen iparraldeko datuetan oinarrituta, Adimen Artifizialeko departamentuak datu horiek GPSaren balioaren eta prezipitazioen joeraren artean jarri ditu korrelazioan eredu bat sortzeko.

Orain arte, sistemak %85ean asmatu du epe motzera, hau da, euri-jasa gertatu baino 24 ordu lehenago.  Etorkizunean, pasa den asteburuko uholdeak aurreikusteko gai izango gara eta ura gerriraino iritsi baino lehen nola jokatu jakiteko gai izango gara hondamena ahalik eta txikiena izan dadin.

Uholdeak izandako zonaldean bizi bazara eta 24 orduko tartea izan bazenu ibaiak gainezka egin aurretik, zer egingo zenukeen?