Txikitako Marrazki Mitikoak

Txikitako Marrazki Mitikoak –

Badakizu zeintzuk diren (hatori ninja). Hitzez hitz dakizkizu abestiak (goazen lagunok…). Ez dituzu erraz ahaztuko (kapitain planet). Jarraian dituzu zure Txikitako Marrazki Mitikoen euskarazko abestiak eta bideoak. Eta, utziko didazue atrebentzia: Dragoi Bola da SuperBateko mitikoetan mitikoena.

Nostalgiak jo zaitu? Leihoa ireki eta lau haizetara oihukatu nahi al duzu? “Nik ere badut Superbat-eko txartela!!!”

Ene, lagun, lasaitu pixka batean. Honezkero badituzu 20tik gora urte, agian hurbilago egongo zara 30etik. Eta oraindik ume-moko zineneko Kriptako Istorioak entzunda zirraratzen zara? Nola demontre egoten zinen orduak buruhandi-kanguro hura ikusten? Benetan Dragoi Bolako “”efektu bereziekin”” txora txora jartzen zinela? Noiztik senti daiteke enpatia Japoniako Ninja zurbil batekiko? …

… beno, ez naiz gogorkerietan ibiliko. Gure garatu gabeko burmuinetan txertatu zizkiguten abestiak, telebista aurrean ordu gehiegi pasa genituen edo auskalo, kontua da gure buruan eta bihotzean mantentzen ditugula irmo. Beraz, gozatu hurrengo bildumaz.
Doraemon Katu Kosmikoa: Zergatik heltzen zen Nobita negartia beti eskolara berandu ate magikoa bazuen?

Kapitain Planet: Greenpeacen adar armatua.

Hatori Ninja

Ninja Dortoka Gazteak: Italiako Errenazimenduari buruz jaso dugun ikasgairik gogoangarriena.

Casper eta bere lagunak

Kriptako Istorioak

Ze berri dugu Scooby-Doo?

Heidi

Pottokiak: Tekno bertsioa publikatzean akatu zituzten betiko.

Autobus Magikoa
Kalimero

Fernando Amezketarra: Amamaren ipuinak marrazkitan.

Dotakon

Arturo Erregea

Dragoi Bola (amaiera): Ohera joateko ordua.

Sherlock Holmes

Dragoi Bola Z

Vicky Bikingoa

Gadget Inspektorea

Behi ta Oilasko

Katutxakur

Gustatu? Utzi zuen iruzkinak eta guztien artean SuperBateko Pina zozketatuko dut 😉
SuperBat pina - Txikitako Marrazki Mitikoak

(Marrazki bizidunen kapituluak eta abestiak jaisteko jo Marrazkiak orrira edo baita EuskalEncodingsera ere.)

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

45 pentsamendu “Txikitako Marrazki Mitikoak”-ri buruz

  • Ai eneeeee! Earra! jajajaja Zenbat juergatan ibili ote gea berdina komentatzen! Dragoi Bola lehenego postuan, ZALANTZAIK GABE! Den denak guatzen dittut hortik baño… behi eta oilasko ez al dia berriagok??

    Nik, aitortu behar det, ez daukat SuperBat klubeko txartelik… ez dakit zer demontregatik txikitan enun in (utzikeria izango zan!).

    Ah! Ta badakit ez diala marrazki bizidunak baño badao programa bat ni erabat txoratze ninduna: Bikmanen Mundua! (Beakman idatzita) Uf! Programa horrekin pilla bat ikasi nun! Berriz jarri beharko lukete!

  • Ze oroitzapen onak! hori bai, dexente falta dira hor:
    Dotakon: http://www.youtube.com/watch?v=WPDfCXCmSvo
    Arturo Erregea: http://www.youtube.com/watch?v=g5HHSEnDUAI

  • Nik oraindik ikusten dut Dragoi Bola, Euskal Encodings-ei esker. Egia anime horrek asko markatu zuela gure belaunaldia! Egunero anaiarekin lekua topatzen nuen Dragoi Bola (eta Z) ikusteko, gurasoek debekatuta eukostelako. Eta zuk esan duzu, “Ametsak ez dauka inongo mugarik…” entzutean, ohera, hurrengo egunean eskolara joan behar genuen eta. Eta azkenean ez nintzen biolento atera!

    Dragoi Bola eta Doraemonekin batera beste serie batek osatzen zuen Haurtzaroaren Triunbiratua: Mutanteen Liga! Futolera jokatzen zuten gazte batzuk, lurra bitan zatitu ondoren, mutanteak bihurtzen ziren. Kristorena. Hori bai, urtetan ez dut bideorik topatu!

  • Iñaki Larrañaga 2011-11-09 13:59

    Haritz, oraintxe gehituko ditut ba. Hori da helburua 😉

  • gauerdikoeztula 2011-11-09 14:01

    Ow yeah!!! Dragoi Bola txapeldun! Nik ere oraindik ikusten dut Dragoi Bola, eta nahiz eta argi dagoen ez direla txikitako liluraz eta beldurrez bizitzen Gokuren eta lagunen abenturak eta ekintzak, hunkitu eta emozionatzen naute oraindik. Historiako marrazki bizidunik onenak dia! (matxistak, hori bai). Ni aipatutakoez gain beste batzuez ere oroitzen naiz: James Bond Gazte, Zintzosauroak, Silvan, Vicky Bikingoa eta berriagoen artean KatuTxakur.

  • Iñaki Larrañaga 2011-11-09 14:07

    Vicky Bikingoa ahaztu zait, ez dut barkamenik. Eskerrak internetek gauzak behin ta berriz eguneratzeko aukera ematen duen. 🙂 Portzierto, ni neu ari naiz euskarazko abesti batzuk introetara lotzen youtuben. Ze frikia 😀 Laster Kalimero.

    • One piece ahaztu duzu, eta baita Harriketarrak ere, segi horrela!!! Txikitako oroitzapen asko etorri zaizkit burura zuri esker!! Oso lan polita egiten ari zara!!!

    • Eta baita Martin Mystery eta Hartz txiki ere, Kodea Lyoko, pingu eta Pipi kaltzaluze.

    • Eta montana ??, asko etortzen zaizkit burura, marrazki bizidun asko daude, lan asko izango duzu horietariko asko jartzeko.

  • Nostalgia lehen hobea zen!

    Kantuak himnoak bihurtu dira dudarik gabe, nire zalantza:

    Dragoi bolako amaiera kantako abeslaria The Sparteens taldeko abeslaria da?

  • Ez naiz gogoratzen nola izena zuen baina oso gustuko nuen ETB1-en botatzen zuten bideojokoei buruzko lehiaketa bat. Aiorak aipatu duen Beakmanen mundua oso ona zen eta gabonetan botatzen zuten “Nahi duzun guztia” ikusteko ere irrikitzen egoten nintzen. Nola ahaztu Dragoi Bola mitikoak, Ninja Dordokak, Gadget inspektorea, Sherlock Holmes, Hatori ninja, Doraemon,… Harritu nauena Arale-z (Dr. Slump) inor ez gogoratzea da, Akira Toriyama-ren beste anime mitiko bat. Goiza da Pinguin herrian! Bestalde, haurrentzako lehiaketak aurkezten zituzten Kizkur eta Nerea Alias nire mito sexualak ziren. Ah, a ze garaiak!

  • Trikiflash Goenkaleko medikua? Eta Vegeta ertzainburua? 2011-11-09 15:19

    Gogoratzen al zarete TrikiFlash-ekin? Ziur baietz. Irakurri dudanez besoan kalkulagailu bat zeraman super-heroi mitiko hau Goenkalen Joseba medikuarena egiten zuen Kiko Jauregi aktorea zen.
    http://warp-5.blogspot.com/2009/07/asteazken-musikala-super-bat-piiiiila.html
    http://www.blogari.net/mizpira/2006/05/01/superbat_pila_bat

    Eta Dragoi Bolako Vegetaren bikoizlea Goenkaleko ertzainburu-ohia (Andoni Murua, benetako izena Felix Arkarazo) al zen?

  • Poxpolok aipatzen duen bideojokoei buruzko lehiaketak “Galaktika” izena zuen.

    Txikitako marrazki bizidun gehiago:
    * Lamu: Lamu neskatxa estralurtarra Ataru izeneko mutikoaz maitemintzen da.
    Informazioa eta atalak deskargatzeko aukera:
    * Bravestar: Izarretako cowboy-a. “Hartzaren indarra, arra arra!!!”
    * Hipo eta Tomas: Hipo hipopotamoaren eta bere ahoan bizi den txoriaren abenturak.
    * Ibiltari bakartia: Gazteleraz LLanero Solitario eta ingelesez Lone Ranger. “Harri Txuri aurrera!”
    * Flannery eta bere astakiloak: 4 astakilok eta Flannery neskatxak osatutako musika taldearen abenturak.
    Informazioa eta atalak deskargatzeko aukera
    Hauek ez dira animaziozkoak baina telesail mitikoak dira:
    * Emakume bionikoa:
    http://www.youtube.com/watch?v=1jQsB2qD84Y
    http://warp-5.blogspot.com/2009/03/atzerabegira-emakume-bionikoa.html
    http://en.wikipedia.org/wiki/The_Bionic_Woman
    * Magnum PI
    * Parker Lewis-ek ez du sekula galtzen
    * Sugegorri beltza
    * Allo Allo
    * Sherwood-eko Robin

  • Kamejamejaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa 2011-11-09 19:19

    Nik txikitan bezain gustuko dut orain Dragoi Bola!!!! Zirrara berdinaz ikusten dut ahal dudan guztietan!! Duela gutxi egin nuen Kinton lainoarekin amets, ez diot gehiago, ni frikietan frikiena.

    Dragoi Bolak lehenengo postua lortu du bai zalantzarik gabe, eta bigarrena Kapitain Planetentzat da nire ustez.

    Lurra! Sua! Haizea! Ura! Bihotza!

  • Arrazoi dan! Dragoi Bola duda barik danetatik mitikoena!!
    Baina Doraemonen kantua be ezta atzien geratzen!
    Guk beti abesten dou juergatik bueltan moxkorbusetan! Goiz, goizetan egunon!!

  • Iñaki Larrañaga 2011-11-09 19:28

    XD XD XD JGabiMark, fenomenoa haiz hi!

    Hatori Ninja, Gadget ta Vicky ez dira atzean gelditzen e? Baina, nik ere Dragoi Bolaren atzetik Doraemon zalantzarik gabe kar kar

  • gauerdikoeztula 2011-11-09 22:38

    Arale Dragoi Bolako kapitulo batzuetan ere agertzen da baina nik ez dut gogoan seriea ikusi dudanik. Dragoi Bola bera baino zaharragoa da!

    Bikoiztaileei dagokienean, bai, Vegeta Goenkaleko Andoni da (Felix Arkarazo), Krilin Mikel Martinez dela esango nuke, Popo (Jainkoaren zerbitzaria) Patxo Telleria dela uste dut eta Freezer….. Joxe Felipe Auzmendi!!!

  • Gari Garaialde 2011-11-09 22:51

    Dragoi bola gustokoen duzuela diozutenei adina nabari zaizue, Arale ere mundiala zen (Goiza da pinguino herrian!) eta Dotakoni buruz, zer esan?!
    Hala ere, mitikoetan mitikoena Ehiza Katuak da, ETBren 1. emisio egunean botatako marrazki bizidun ikaragarriak!

  • Mundiala!
    Momentua aprobetxatuz,galdetu nahi nizueke ea bi hauetaz gogoratzen zareten; ez dakizkit izenak, eta euren oroitzapenak nebulosa tartetik heltzen zaizkit:

    1)Bibotedun zientzilari bat, Einsteinen antzekoa. Asmakizunak eraikitzen ditu eta berekin txakur hand, potolo eta zuri bat bizi da, bi hanketan ibiltzen dena eta hitz egiten duena. Uste dut “introan” zepelin batean hegan ageri direla.

    2)Hondartzako dunetan bizi den iratxo bat, metro erdikoa, gorputz karratua eta horixka; puntadun txapel luze bat darama. Herriko umeak berarengara doaz jolastera, uste dut doraemonen antzeko zerbait zela. Gaur arte Dotakon zela uste nuen, baina ikusten dut ezetz.

  • Tenshin Han 2011-11-10 21:15

    A ze irribarrea atera didan orrialde hau ikusteak. Batzuetaz oraindik sobera akordatzen naiz, kantuak barne, baina beste batzuk guztiz ahaztuta neuzkan, Sherlock Holmes, Casper, Arturo erregea, gutxiago ikusten nituelako seguru.
    Oroitzapenak biziberritu dizkit jajaja oraintxe akordatzen ari naiz, jarri ez dituzun beste batzuetaz: Felix Katua, Silvan, Diplodoak (horrela uste dut deitzen zela, Santos zen pertsonaia maltxurraren izena. Dinosauro batzuei buruz zen eta dinosauro gorri bat zegoen hortik uste det), eta beste tipo hura zaldun bakartia uste det deitzen zela (hartzaren indarra arra arra! ohikatzen zuen hura). Nik oraindik Super Baten txartela etxean daukat eta nire lagun askok ere, baina orain urte batzuk nola ezin genuen txiki parkean deskonturik izan beste gauza maltzurragotarako erabili izan genuen… Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!

  • Ai ama!!! A ze oroitzapenak!!! Eta nor ez da gogoratzen “Ipar haizearen erronka” pelikulaz? Joe! Mundiala zan! Esango nuke gabonetan askotan bota izan zutela etb1-en!! Youtuben begiratu det, baina frantsesez agertzen da… Baina zuk aipatutako marrazki bizidunen orrian pelikula osorik ikus daiteke!

  • Zata,

    Zuk esaten dezun lehenengoa nik aipatutako Beakmanen Mundua da! Eta zientzialariarekin batera zeona etzan txakur bat, arratoi bat baizik! jajajajaj Earra zan!!!

  • Aiora,
    Ez, ez, gogoratzen naiz Bikmanen munduaz (primerakoa!), nik diodana marrazki bizidunak dira. Hala ere eskerrik asko erantzuteagaitik 😉

  • Ta “LEHENENGO MUXUAK”? Etb1-ean arratsaldetan botatzen zuten telesail frantses hura…. norbait oroitzen al da? 🙂

  • A bale bale! Eske esan dituzun gauzakin bat zetorren Beakman! Eztakit ba zein dan zuk esate dezun!

  • Josemari Navascués 2011-11-13 17:31

    Hara faltan bota ditudan batzuk:

    Gizon plastikoa (euskaraz ikusi nituen lehenbiziko marrazkiak ETBn)
    Tarzan (“…zeren ni Tarzan bainaiz, oihaneko jauna!”).
    Harriketarrak (euskarazko bikoizketarik onena, nire ustez).
    Silvan (Silvan, Silvan, buruzagi, azti zaharra du gidari)
    On Kixote…

  • Ea norbaitek James Bond Gaztea-ren abestia aurkitzen duen.

  • Mila esker! Lan ona!

    “Barazki sorta” edo “Munch Bunch”-en sarrera hemen dago: http://www.youtube.com/watch?v=8LHzsPfZr8k

    “Tximino giharrea!” esaten zuena Donkey Kong junior zela uste dut: http://www.youtube.com/watch?v=YdCsA7sViSY

    Aspaldiko garai politak!

  • Eta Cloppa gaztelua (Cloppa Castle)? Ez ziren marrazkiak txotxongiloak baizik (Barazki sorta bezala): http://www.youtube.com/watch?v=OK90sLowzGk

  • Gasgaskulpet 2012-01-02 00:44

    Norbaitek gogoan al du Rosco zaharra (The Dukes of Hazzard)?: http://www.youtube.com/watch?v=q9gVcwD-1vQ

    Eta “Ximonek dio: ‘bar egin, ja, ja'” (Batman)?: http://www.youtube.com/watch?v=UWTfSgxq9ko

    Urte berri on!

  • Blusdeltelfuan 2012-01-24 11:30

    Orain dela urte gutxi batzuk ETB-1-ek 3D marrazki moderno eta farregarri batzuk ematen zituzten, oso motzak, “Bai Pirata Alprojak” izena zutena (“Those Scurvy Rascals”). Hemen duzue kapitulu bat: http://vimeo.com/4488281

  • Zata, agian beranduegi baina, hemendik pasatuz gero, uste dut buruan zeneukan lehena Dilbert dela! 😉

  • ibiltari bakartia 2013-03-05 23:19

    Apa!
    Norbaitek gogoan Boboboak?
    Euskarazko bertsiorik ezean el català no és mala opció.

  • Reboot ere falta da, hori ere oso mitikoa
    http://www.inwap.com/mf/reboot/cast/images/cast2nd.jpg

  • Norbait gogoratzen al da etxeko txakurra izena zuen telesailaz? Bullterrier arrazako txakurra zen

  • Hau poza hau topatu izanagatik!!

    Ibiltari bakartiaz inguruko inor ez zen gogoratzen eta nik hain grabatua det oihu hura… Inork badu link.ik??

  • Zenbat oriotzapen! Ta nola zen beste hura, Andromeda ageertzen zen eta espaziountzi bat, igogailu bat igotzen agertzen zen, baita ere. Txontxongiloak ziren, uste dut Europan egindako telesaila zela. Izena gogoratzen?

  • Kaixo denoi, beranduegi nabil agian baina “Bravestarr, izarretako Cowboy-a”rekin gogoratu naizelako sartu naiz elkarrizketa honetan. Eskerrik asko Galaktika.
    Bestetik nik ere “Zatak” dioen bezala bibotedun zientzialaria eta iratxo miragarria gogoan ditut, baina izenbururik ez dakit, kaka!
    Inork ba ote du laguntzerik?
    Besteren bat aipatzekotan “Doug”, “a, i, o, piper minak!!! esango nuke.
    Triki flax, Kixkur, beste neska bat ere bai, kaka pirri telebista, xabi metal,… ah ze emozioa super batek “arratsaldeon” zioenean?.
    Dudarik gabe Dragoi bola onena, zetarik gabe, nahiz eta mila bider ikusi.

  • Beno, buelta batzuk emanda interneten ez dut asko behar izan nahi nuena topatzeko.
    Zientzialaria txakurrarekin den marrazki telesaila “Dommel” da, hemen introa alemanieraz: https://www.youtube.com/watch?v=3ENV48XgxMU
    eta bestea “Samed, iratxo magikoa” besteak beste. Hemen introa japonieraz:
    https://www.youtube.com/watch?v=vciw2NRPg8Q
    Bigarren hau Euskal encodingsen dago jeisteko inork nahi badu, nahiz eta ez dakidan loturek oraindik zutik diharduten.

  • Samed, iratxo majikoaren lotura berria, aurrekoa jausita baitago.
    https://www.youtube.com/watch?v=MM7U9VX1bkM

  • A ze post paregabea gure haurtzaro eta gaztaroko marrazki bizidunak gogoratzeko.
    Ez dakit batenbat gogoratuko den baina aspalditik gogoratu nahian ibili naiz baina ezin. Baziren marrazki batzuk etbn 80ko hamarkadan botatzen zituztenak, haur bat irla batean bakarrik bizi zena, bere familiaren zain, baina mundu gerra antzeko bat zegoen martxan….
    Entzuna dudanagatik bertan behera utzi zituzten marrazki hoiek “propaganda komunista” zabaltzen zutelakoan eta etbk moztu egin zuen.
    Norbait gogoratzen al da marrazki hauetaz?
    Mila esker!

  • Joxe pottotto 2021-10-07 10:08

    Harlock kapitaina euskaraz https://www.youtube.com/watch?v=-PzKjs_TAV4

  • Joxe pottotto 2021-10-07 10:11

    Harlock kapitaina bukaera euskaraz https://www.youtube.com/watch?v=jvqhGfEKtUA
    Kaixo sanybell euskaraz https://www.youtube.com/watch?v=rOuiaSPTWaM

  • Mesedez KK Pirri eta Xabi Metal berreskuratu

    KK PIRRI / XABI