«Ez gara deustaz damu» M. Vaucaire

Egunotan ari dira gure lagun Carlosen aurkako enegarren epaiketa burutzen. Kantu kuttuna igortzen diogu metrika ianbiko eta anapestikoz.

Biba Carlos Askea!

 

 

EZ, DEUSTAZ EZ

Ez, deustaz ez, ez, ez naiz deustaz damu

ez egin didaten ongiaz, ez gaizkiaz

berdin dit horrek guztiak

ez, deustaz ez, ez, ez naiz deustaz damu

ordainduta dago, erraztatuta, ahaztuta, bost axola iraganak

Nire oroitzapenekin sua piztu dut

nire saminak, nire plazerak,

ez dut haien beharrik gehiago

erraztatuta maitasunak eta haien tremoloak

erraztatuta betiko

hutsetik hasi naiz

Ez, deustaz ez, ez, ez naiz deustaz damu

ez egin didaten ongiaz, ez gaizkiaz

berdin dit horrek guztiak

ez, deustaz ez, ez, ez naiz deustaz damu

ze ene bizia, ze ene pozak

gaur dira hasiko zurekin

Michel Vaucaire

19 piath_carlos pamphletoa pdf formatuan euskaraz eta espainieraz.

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<
[zuzeu.com [andreasetagudrun.wordpress.com/-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoLokutorioan [samizdatElebiduna [2011ko azaroa, Clairvaux (Venezuela)// 220 Brumarioa 26 Sextidi CCXX, Clairvaux (Boliwaria?ska Republika Wenezueli)

Michel Vaucaire’56 &Gudrun Ensslin &Andreas Baader

Andreas Bernd Baader (1943ko maiatzaren 6a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da, astia duenean margotzen du. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| Gudrun Ensslin (1940ko abuztuaren 15a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da. Hegelen ondorengoa da, biolina jotzen du idazteaz gainera. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| [zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna

6 pentsamendu “«Ez gara deustaz damu» M. Vaucaire”-ri buruz

  • Askea?? Laguna?? Bere bonbazoetan hildako zibil errugabe “kolateralak” 200 “besterik ez” zirela izan zioen elementua… Laguna?? Askea??

    Jode…

  • Estatu Batuek biktima “kolateralak” eragiten dituenean egundoko eskandalua da eta hiltzaile gupidagabeak dira baina “ezkertiar iraultzaile” batek eragiten dituenean gure laguna da eta askatzeko eskatzen dugu. Hipokrisia nabarmena iruditzen zait. Berak epaiketan onartu duenez 2000 pertsona inguru erail ditu, horietatik “soilik %10” zirelarik zibilak, hau da, 200 zibil errugaberen heriotzaren erantzulea da. Garbi gera bedi Estatu Batuen inperialismo terroristaren aurka nagoela baina Carlosen metodoak ez dira hobeak. Helburuak lortzeko erabiltzen den bidea helburuak bezain garrantzitsua da.

  • Amonamantangorri 2011-11-17 14:14

    Carlosez dudan iritzi pertsonala alde batera utziko dut, berataz ez baitut nahiko informaziorik. Carlosek, dena den, gerra batean ari zela aitortzen du.

    Argeliako FLN erakundeak astakeria izugarriak egin zituen (ikusi Pontecorvoren La Batalla de Argel, erabat gomendagarria): astakeria horien ondorioz, egun Argelia errepublika bat da, eta FLNn borrokatu zirenak, heroi nazionalak.

    Besteek “interbentzio militar kirurgikoak” eta “operazio antiterroristak” egiten dituzten bitartean, Carlos bezalako batek, aldiz, zintzoki aitortzen du gerra batean ari zela.

    Diodan hori ere politika da, politika parlamentarioa bezainbeste. Hori ez onartzea pazifismo mengel eta inozoan erortzea da.

  • Iñakito Garay 2011-11-17 19:22

    Itzulpenaz.”Je m’en fous du passé”, zuek “bost axola iraganak” jarri duzuen hori, nik honela jarriko nuke: “Futitzen naiz iraganaz”.

  • Ze ergelak garen 2011-11-18 11:41

    Euskal Herrian bizi izan dugun gatazkak ondorio txar asko ekarri ditu. Horien artean: mertzenario odoltsu bat heroi bihurtzen dugu. Indarkeria bukatu omen da baina ergelkeriak ez du amaierarik gurean.

  • “Ze ergelak garen” dio:

    “Euskal Herrian bizi izan dugun gatazkak…..”
    Antza denez batzuentzat gatazka amaitu omen da. Bakean bizi omen dira, torturekin, bahiketekin, euskara eta euskaldunon bazterketarekin, jazarpen polizialarekin, Espainiaren batasunaren ezarpenarekin…… hau bakea!

    “Indarkeria bukatu omen da….”

    Euskal ergelkeria ala ze ergel diren “bakezale” batzuk?