Euskararen jatorria: enigma europar bat

2011-11-25 @ 17:20 ZuZeu

Pagobedeinkatu

Azaroaren 30 gauean,  asteazkenarekin, ETB1ek ordubeteko dokumental bat eskainiko du, EUSKARAREN JATORRIA: ENIGMA EUROPAR BAT izenekoa. Euskaldunon iruditeria edo imaginarioan txertatutako galdera desberdin askori erantzun nahi die dokumental honek.

  • Zer dakigu euskaldunok gure hizkuntzaren jatorriari eta ahaideei buruz?
  • Zergatik gustatzen zaigu esatea Europako hizkuntza zaharrenetakoa dela?
  • Zergatik da hizkuntza isolatua?
  • Zenbat hizkuntza daude euskararen egoera berdinean?…

Munduko hizkuntzalari eta aditu handienetakoek erantzuten diete galdera hauei, Hawai , Paris edo Municheko unibertsitateetatik eta, zer esanik ez, Euskal Herritik bertatik ere bai.

  • Noiztik hitz egiten dugu euskaraz?
  • Nola iritsi da bizirik gaur egunera arte?
  • Egia ote da zerikusia dugula kaukasiarrekin? Iberiarrekin? Berbereekin? Zeltekin?…

Hizkuntza kontuak ez ezik, genetikarenak ere agertuko dira, euskal DNA leinuek Britainiar irletarainoko bidaia nola egin zuten ikusteko, azken izotzaldia eta gero. Bada dioenik, britainiar eta irlandarren artean, lautik hiru direla euskal jatorriko…

Azken finean, euskaldunok belaunaldiz belaunaldi hitzetik hortzera darabiltzagun gaien berri eman nahi die dokumental honek euskaldunei ez ezik, baita eta europar orori ere, egia esan behar bada Euskara benetako enigma europar bat da eta.

Emisioa:

  • ETB1, Asteazkena, Azaroak 30, 22’40 aldera (saskibaloi partiduaren ostean).

Egileak:

  • Zuzendaria: Hasier Etxeberria.
  • Produktore eragilea: Josu Erguin.
  • Errealizadorea: Juanfe Garcés.
  • Gidoia: Koldo Izagirre/Hasier Etxeberria.
  • Kazetaria: Maider Egues
  • Produktorea: Oier San Martín
Pagobedeinkatu, ETB/JG, Creative Commons BY
RSS

Iruzkinak (6 iruzkin)

  1. Erramun turutarena

    “Nahieran” ikusteko aukerarik izango al dugu?

  2. The origin of the basque | Klaketa

    [...] http://zuzeu.com Share and [...]

  3. Sugar

    Iruña-Veleian egindakoa dokumentalan agertzen diren Lakarra eta gorrotxategi niretzako ez daukate inolako zilegitasunik. Ostraka hoietan agertzen dena batzuen teoria deusestatzen dute eta gauz oso txarrak egin dituzte beraien teoriak babesteko.Gauz hoietan barne beste pertsona batzuen karrerarei gaitz izugarria egin diete.

  4. Amonamantangorri

    Betikoa. Hamarkadak pasata ere, oraindik Iruña-Veleiaren karraka horri bueltaka segituko dute batzuek. Konspirazioaren teoria berri bat, neguko gau bakartietan jendearen fantasia onanistak elikatzeko.

  5. Euskal Irakaslegoa » euskararen jatorriari buruzko dokumentala

    [...] dokumentala interesgarria oso, honi buruz asko eta askotan galdetzen baitzaigu euskaldunoi. Nondik edo handik entzun ditugu hainbat teoria, baina ez dakigu zertan oinarritzen diren, ez zenbateraino diren sinesgarriak. Edonork ulertzeko moduan eginda dago, eta espero dezagun noizbait, nonbaitetik jaisteko moduan jartzea, behin eta berriro ikustea, edo zatika ikustea merezi baitu. (ikusteko, joan zaitezte esteketara) Edukuaren nondik norakoak oso ongi azalduta agertzen dira zuzeu albistarian: http://zuzeu.com/2011/11/25/euskararen-jatorria-enigma-europar-bat/ zuzeu albistaria [...]

  6. “Euskararen jatorria: enigma europar bat” dokumentala sarean eskuragarri | FiloBlogia

    [...] 30ean ETB-1ek “Euskararen jatorria: enigma europar bat” izeneko dokumentala eman [...]

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude