Euskararen egunak

zigiellaHasiera batean egun bat izan zen (abenduak 3), gaur egun gero eta gehiago dira euskararen egunak (astebetekoak dira ospakizunak Txorierrin behintzat). Orain esna beharko nituzke topikoen parrastada: egun guztiak dira niretzat euskararen eguna, pozik izango naiz ospatzen ez den urtean, elbarritu fisiko eta mentalen eguna ere bada abenduaren 3a, eta abar.

Baina ez ditut horiek esango. Isilduko naiz. Gainera, abenduaren 4an euskal kulturaren festa eta peregrinazioa ere hasiko da Durangon. Gure meka txikia. Eta topikoen zaparradara horretarako ere guardasol barik: egutegiak eta sukalde liburuak salduenak, gero eta erdarazko liburu gehiago dago, ez dago eskubiderik Hirukoekin egin dutena egiteko, manifestodromoa topera, lagun zaharrak, erromeria, …

Baina horiek ere ez ditut esango. Eta txarrena da batean zein bestean parte hartu egingo dudala. Eta ez dakit zergatik.