6.Nazioarteko Elkartasun Astea-Pentsaurrekoa

elkartasun-astea-2012

Askapena erakunde internazionalistak, Euskal Herriaren aldeko taldeekin batera, Euskal Herriarekin 6. Nazioarteko astea aurkeztu nahi luke agerraldi honen bidez:

Otsailaren 18 eta 26 artean egingo da  elkartasun astea eta Europa eta Amerikako 15 herrialdetan eta  30 hiritan izango dira ekimen kultural, sozial eta politikoak. Guztietan, euskal herriaren eskubide guztien defentsa egingo da elkartasun taldeen eskutik. 

Honegatik, konponbidearen garaia da: autodeterminazioa Euskal Herriarentzat. Lema honen azpian 12 erakunde edo eragile izango dira Europako hainbat hiritan. Ezker Abertzalea, Amaiur, Etxerat, Herrira, Ahaztuak, AHT-EZ, Kukutza, Ikasle Abertzaleak, Gazteak, Elkartzen eta Askapena izango dira aurtengoan, munduari Euskal Herriaren borroka desberdinak ezagutarazten, beti ere, konponbide  eta nazio eraikuntzatik.
Hauetaz gain, hiri guztietan emango da Tortura Euskal Herrian dokumentala eta preso ohiak ere izango dira errepresiliatuen ahotsa eramanez.

Elkartasun asteari amaiera emateko, nazioarteko manifestazioa izango da Milanon Martxoaren 3an. Herrion eta euskal herriaren eskubideen alde. Honegatik gonbita egiten dizuegu eragile eta norbanakooi, euskal herritar nahiz nazioartekooi,  bertan parte hartzeko. Elkartasun taldeek deituriko ekimen honekin amaiera eman nahi genioke jardunaldi hauei, bertan, elkartasun internazionalistaren beharra aldarrikatuko da, beste behin ere argi eta garbi utziz, hamaika herri garen   arren, borroka bakarra dela.
Hamaika herri borroka bakarra!

Milanoko ekimenean parte hartzeko idatzi denokmilanora@askapena.org helbidera

Mila esker!

3 pentsamendu “6.Nazioarteko Elkartasun Astea-Pentsaurrekoa”-ri buruz

  • Egiten duzuen lanagatik zorionak emanez ekarpen pertsonal bat egin nahiko nizueke.

    Gaur egun ondorio izugarriak izango duen eraso inperialista bortitza prestatzen ari da Siria eta Iranen aurka. Munduko beste txokoetan salaketak eta mobilizazioak hasiak dira egiten, baina Euskal Herrian tutik ez.

    Ez genuke hasi beharko salaketa egiten eta gai honekiko gizarte kezka handitzen?

  • I. Larrearekin guztiz ados. Has gaitezen mugitzen!