Vista Alegreko esnekiak… apartak!

2012-02-20 @ 02:14 Xabier Eskisabel Sampedro

20120219121

Aspaldiko partez dastatu gabe nengoen asteburu honetan etxeko sukaldera sartu diren bezalako esneki apartak.

Karrantza Haranako Matienzo auzoan kokatua dagoen Vista Alegre baserriko behi haziendako esnearekin ekoitzitako esnekiak dastatzeko aukera baduzue, ez zaizue damutuko: Esnea baino ez bere osagai bezala ta aspaldian dastatu gabeko zaporea.

Landa inguruneko ekoizle baten webgunearen edukien egoera legala zehazterakoan, copyleft lizentzien aldeko apustua egiten duen bakanetako webgunea dela esatea ausartuko nintzateke. Urtarrilean Pago de Larrea Eltziegoko upategiaren webgunearen berri izan nuen ta hemen aldiz CC-BY-ND baimenaren aldeko apustua egiten dute.

Beraien edukien egoera legala zein den argituz, beraien argazki bildumako argazki bat hartu eta Wikipedia Espainiarraren Holstein behi arrazaren artikuluan txertatu dut. Emaitza: Vista Alegre baserriaren eta beraien ekoizpenaren bisibilitatea areagotzen dela.

” Txapa” legalak alde batera utzita, esnekiak apartak.

On egin!

 

20120219121, Xabier Eskisabel, Creative Commons BY-SA
RSS

Iruzkinak (6 iruzkin)

  1. darta

    Edan Coca Cola.
    Bizitzaren txispa.

    Sentitzen dut, baina artikulu honek ez dauka zentzurik, ez inolako interesik: egilearen lagunak al dira baserrikoak?

  2. Xabier Eskisabel Sampedro xeskisabel
  3. Ni neu neoni

    @xeskisabel:

    Esnekiek bikainak dirudite baina mamirik gabeko artikulua iruditu zait hau.

    Bestalde, zergatik jarri duzu Marduk taldearen bideorako esteka? Ez dut ulertzen. Taldekideek Alemania naziarekiko zaletasuna ukatzen duten arren irakurri nolako perlak bota zituen Morgan Håkansson gitarjoleak Alemaniako Rock Hard aldizkariak egindako elkarrizketa batean: “in a German magazine I said that we in Marduk want to prevent immigration to Sweden and that I was proud over the fact that my grandfather was a serving German officer during the second World War.” Alegia, Marduk inmigrazioaren aurka dagoela eta bera harro dagoela bere aitona bigarren mundu gerran alemaniar ofiziala izan zelako.
    Informazioaren jatorria: Rock Hard aldizkariko jatorrizko artikulua ez dut aurkitu baina idatzi dudan aipamena hemen aurkitu dut:
    http://www.nordicvisionmag.com/articles/mardukissue3.htm
    http://en.wikipedia.org/wiki/National_Socialist_black_metal#False_allegations

  4. darta

    Lasai, “ni neu neoni”, bere ohiturari jarraituz xeskisabelek ez du erantzugo edukazio osoz egindako kritikari, eta zerikusirik ez duen zerbait (ala inork ulertzen ez duen zerbait) esango dizu.

    Sentitzen dut baina azalpen hoberik ezean sasi artikulu hau publizitate hutsa da.

    Xeskisabel: ez ditut zure grazietak ulertzen, akaso zu baino ergelagoa naiz.

  5. Xabier Eskisabel Sampedro xeskisabel

    @darta: Ez baduzu gustoko, ez sartu blog honetara, inork ez zaitu horretara behartzen. It’s that simple.

  6. darta

    Bueno, ba…
    Artikulu hau publizitate hutsa dela esan dut, eta inolako interesik ez daukala.
    Hori da nire iritzia.
    Zure artikuluetan iruzkinik ez baduzu nahi, inork ez zaitu behartzen. It`s that sinpleago very guel.

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude