Gaiak Argitaletxeak bere webgune berria ireki du

2012-03-06 @ 17:20 I. Larrea

gaiak5
Berri on bat zientziarekin interesatuta dauden euskaldunontzat; Gaiak Argitaletxeak webgune berria jarri du abian lantzen dituen gai interesgarriak guztion eskura errazago egon daitezela.


Haien informazio jaso dut eta baita zabaltzeko deia ere, beraz, hemen duzue haien mezua eta informazioa:

Kaixo guztioi,

Mezu honen helburua Gaiak Argitaletxeak argitaratu duen webgunearen berri ematea da.  Dakizuen bezala Gaiak argitaletxeak urteak daramatza euskal kulturaren aldeko lanean eta kostata bada ere, webgune berria ireki du. Euskal kulturaren inguruko komunitatea bildu eta euskal edukiei merezi zaien lekua emateko sortutako egitasmo honek zure laguntza beharrezkoa dauka ezagutzera emateko; horregatik mezu hau ahalik eta gehien zabaltzeko  eskaera egiten dizugu.

Nola zabaldu?

Mezua zure kontaktuei berbidali.

Agur eta mila esker aldez aurretik.

Gogoratu eta zabaldu: http://www.gaiak.net

Euskal kulturaren bilgunea

Nor gara?

Gaiak Argitaletxea 1988. urtean jaio eta zientzia-arlo guztietako gai punta-puntakoenak euskaraz argiratzea du xedea: antropologia, historia,astronomia, biologia, hizkuntzalaritza, matematika, geologia,genetika…. Material horietako batzuk ikasleei begira eginak daude; beste batzuk, ordea, gai espezializatuei buruzko liburuak dira. Izan ere, ezagutza-maila desberbinak kontuan hartu eta lau bildumatan sailkatuta daude argitalpenak.

gaiak5, Gaiak, Creative Commons BY-ND
RSS

Iruzkinak (Iruzkinik ez)

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude