‘Elkartuz Zabaldu’ Xalbador Ikastolaren alde

Herri-UrratsMaiatzaren 13an egingo den aurtengo Herri Urrats Kanboko Xalbador ikastola eraberritzeko erabiliko da.

Herri Urratsen sorrera behartu zuen ikastola da Xalbador, baina urteak pasa dira eta handitzeaz gain eraberritu egin behar dute. Proiektu handia da, 5,5 milioi eurokoa. Aurten Herri Urratsen bilduko diren etekinak horretara biderako ditu Seaskak. Erosi zutenean duela, 25 urte gurasoen laguntza ezinbestekoa izan zen, baina geroztik ikastola handitu egin da. 100 ikasletik 250era pasa da, eta laster 300 izango dituela aurreikusten dute.

Alain Bosqek, Hur Gorostiagak eta Idoia Rodriguezek eman dute prentsaurrekoa gaur eguerdian Astigarragako udaletxean. Bosqek nabarmendu zuenez, Elkartuz Zabaldu leloarekin elkarlana indartu nahi dute, Lapurditik Zuberoaraino baino haratago. Logoa ere bide horretatik doa, kolorez egindako borobilak jendea irudiktazen du, jende ezberdina, Euskal Herriko sei probintzietakoa, elkarri eskua emanda. Atzealdeko urdinak, berriz, hasieratik Herri Urratseko ikur den aintzira.

Programazioari dagokionez oraindik lanean ari dira, baina Zarama, Andde Duhalde, Su ta Gar, Obrint pas, Damba eta La Troba Kung-Fu bertan izango direla aurreratu dute. Azken honek egin du Herri Urratseko kantua, eta gaurko prentsaurrekoan ere egon da taldea, kantu hori aurkezteko bira txiki bat egiten ari direlako gurean. Atzo Gasteizen egon ziren, gaur Tolosan arituko dira, eta bihar Ondarroan. Prentsaurrekoan ere kantua eskaini zuten Astigarragako haurrek lagunduta.

GAUZA AGERIA

3 pentsamendu “‘Elkartuz Zabaldu’ Xalbador Ikastolaren alde”-ri buruz

  • Xabier Gantzarain 2012-03-17 19:52

    Inori ez zaio egin harrigarri samarra sagardo botilekin eta markaren propaganda eginez aurkeztea Herri Urrats? Ohituta egon behar nuke, badakit.

  • Iñaki Larrañaga 2012-03-17 20:08

    Hemen bat. Lau botila hiruren artean ez dituzte edango ba! Futbol prentsaurrekoa dirudi 😀

    Serio:

    Ameriketara joan nintzen

    Txin, txin, txin, txin,
    diruaren hotsa,
    harexek ematen dit maitia
    bihotzian poza.

    (su ta gar; diruaren esklabu)
    Hire zai nagoenik ezak espero
    noizbait aurkituko haut, nirea izango haiz
    batzuk hain gutxi haute
    besteak aldiz hainbeste
    baina hi ezaukanak nahiko argi darama.

  • Eta nun daude Sortzen bezalako sasi progre horiek, hau ezkuntza publikoa ez del esateko? Iparraldean eskola publikoko festaren alde egiten duten horiek, nun daude? nun eskola españolizanteen ereduen alde apostu egiten dutenak? AURRERA EUSKAL HERRIKO EREDU BAKARRA