Zortzi puntu lehen mailara igotzeko

Hernani

Hernaniko errugbi taldeak bihar jokatuko du igoera faseko itzulerako partidua Madrilgo Cisnerosen aurka. Xuri, gorri eta berdeek 8 puntuz irabazi behar dute datorren urtean Ohorezko A mailan aritzeko Getxo, Ordizia eta Gernikarekin batera, besteak beste.

 

80 minutu dituzte Hernaniko errugbi jokalariek Madriden jasandako porrotari buelta emateko, eta lehen mailako txartela eskuratzeko. Zortzi puntuko aldearekin irabazi behar dute, han 23 eta 16 galdu baitzuten. Joaneko partidua ikusi eta gero, talde gizpuzkoarraren eskura dago, baina hango urduritasuna alde batera utzi beharko dute, eta denboraldi osoan egin duten jokoa berreskuratu.

Hernaniarrek oso denboraldi ona egin dute. Eskuratzen ahal zituzten 70 puntuetatik 69 lortu dituzte, partidu guztiak irabazita. Bonus bakarra ihes egin die. Baina igoera faserako puntu horiek guztiak ez dute ezer balio, eta buruz buruko partiduak irabaziĀ  behar dira.

Joaneko partiduan urduri zelairatu ziren Hernaniarrak. Aldeko alboko sake frango galdu zituzten, eta atzeko lerroan, elkar atzematen ohi baino zailtasun gehiago izan zuten. Hala eta guztiz ere, ezin erran partidu txarrik egin zutenik. Aurkaria ordurarte jokatutako taldeak baino zailagoa zen, fisikoa aurrean, eta trebea atzean. Gipuzkoarrei partiduan sartzea kostatu zitzaien, eta 13 eta 3 joan ziren atsedenera. Baina ordurako burua altxatua zuten Hernanniarrek, eta bigarren denboran horren fruituak jaso zituzten 16 eta 16 berdinduz. Zoritxarrez igoera fasea maldan gora jarri zitzaien azken minutuan entsaio bat jasoz.

Giroa eta besta ziurtatua
Emaitza dena delakoa izanda ere, kirol taldeak giro beroa ziurtatuko duen besta prestatu du, bihar goizerako, 10:00 etatik aurrera. Goizean Kadeteak arituko dira Ordiziaren aurka. 11:30ean herriko hiru abesbatzek eta goizuetakoak ereserki berria aurkeztuko dute. Banda ere bertan egongo da bazterren animatzeko. Edari eta jatekorik ez da faltako. Jendea hurbil dadin bideoak ere prestatu dituzte kirolari zein herritarrek. Partidu nagusia 12:00etan hasiko da.

Jokalarien bideoa

Herritarren bideoa

GAUZA AGERIA