Arabako euskara Bizkaikoaren adarra al da?

ARABAKO_EUSKARA_koldo_zuazo

Koldo Zuazok “Arabako euskara” liburuan, toponimia, azkenaldian azaldu diren lekukotasun idatziak, Arabako erdaran euskarak utzitako arrastoak eta beste hainbat iturri erabiliz, azterlan zabal bezain zehatza egin du, Arabako euskara nolakoa zen arloz arlo jasotzeko, zer aldaera geografiko zeuzkan ikusteko eta euskalkien artean zer leku betetzen zuen sumatzeko.

 

Bizkaiko euskara Gasteizen sortu zen, orain mila urte, K. Zuazok “Arabako euskara”n dioenez. Hementxe idazleari egindako elkarrizketa osoa

Hementxe Koldo Zuazok aurkezpenean esandakoa:

3 pentsamendu “Arabako euskara Bizkaikoaren adarra al da?”-ri buruz

  • Arabako Errioxa 2012-03-27 22:12

    Behin irakurri nuen arabako euskara Oñatiko mendebaldeko euskalkiaren aldaerarekin zerikusia zuela.

  • Adarra? Enborra esan nahiko duzue, ezta? Bide batez, teoria hori ez da berria.

  • uste dut gaia konplikatuagoxea izango dela, edo izan daitekeela. Egia da Araba izan daitekeela berrikuntza garrantzitsu batzuen sorgune (a + a > ea; alabea bezalakoak), baina euskalkiak, hizkuntzak bezala, ez al dira biko adarretan sortzen?