Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikariak behar ditu EMUNek

EMUN KOOP. E.k, lan munduan euskararen normalizazioan diharduen enpresak, langile premiak asetzeko eta lan poltsa osatzeko honakoak behar ditu: EUSKARA PLANAK GARATZEKO HIZKUNTZA TEKNIKARIAK

Horretaz gain, honako arloetan esperientzia duten pertsonen curriculumak jasotzeko epea ere ireki dugu: IMMIGRAZIOA eta KULTURGINTZA.

 

Kontuan hartuko dira:

  • Taldeen lidergoan eta proiektuen kudeaketan aritua izatea, eta komunikatzeko eta taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea.
  • Euskararen normalizazioan edota euskalgintzan esperientzia edukitzea.

Probak, apirilaren 26an, arratsaldean, egingo dira, eta hautatutakoei bakarrik deituko zaie.

Curriculuma  sartu gure webguneko  “lan bila?” atalean.
Azken eguna: apirilaren 16a

Mila esker eta ondo izan.