Facebooken egoera deserosoak ekiditeko gomendioak

2012-04-07 @ 09:30 Noemí Rivera

pribatu

Facebook tresna soziala da, pertsonekin harremanetan jartzen gaitu modu birtualean, errealitatean gertatzen diren zenbait egoeretan bezala, gutxi gorabehera eta modu nahiko globalean hartuta: elkarrizketak, iritzi eta eduki (bideo, dokumentu, albiste, argazki…) partekatzea… Eta errealitatean bezalaxe, egoera deserosoak gertatu ohi dira harreman horietan, adibidez, esan behar ez genuen zer edo zer pertsona jakin baten aurrean esaten dugunean bezala. Errealitatean errazagoa da hori kontrolatzea; sare sozialetan, aldiz, belarriak adi-adi dituen jendetza horren artean, konplexuagoa da; gainera, sarean, hitzak ez ditu haizeak eramaten hain erraz.

Lagun asko baditugu, zaila da zerrenda guztia momentu oro buruan izatea eta normalean ez dugu oroitzen nor dugun eta nor ez dugun lagunen artean. Horri beste osagai arriskutsu bat gehitu behar diogu: geure bizitzaren xehetasun eta gertakari guzti-guztiak etengabe argitaratzen aritzea: argazkiak, bideoak, egoerak, burutik pasatzen zaiena, hausnarketak… Lagunen artean familiakoak, nagusiak, irakasleak edota antzerako kontaktu “arriskutsuak” baditugu, hau da, zure bizitzaren alderdi guztiak ezagutzea komeni ez zaien pertsonak, kontu handiz ibili beharko dugu egoera deserosoak ekiditeko. Hona hemen adibide batzuk (egin klik handitzeko):

.
.

Horregatik, Facebookek zure argitalpenak (egoerak, argazkiak, iruzkinak, bideoak…) nork ikus ditzakeen eta nork ez kontrolatzeko aukera ematen dizu.

Aukera bat taldeak edo zerrendak osatzea da lagunekin: familiakoak, lankideak, koadrila, unibertsitatekoak… STOP izena, adibidez, duen talde bat sor dezakezu eta hor lagun konprometigarriak sartu nahi dituzunean isolatzeko.

Ondoren, zerbait argitaratzera zoazenean –adibidez, bart gauean botatako parrandaren kronika laburra– eduki hori ikustea galarazi nahi diozun zerrenda aukera dezakezu.

Beste aukera bat pertsona jakinak zuzenean blokeatzea da, zerrenda batean egon ala ez. Adibidez, kristoren mutil edo neska katxarroarekin atera duzu argazkia eta Facebookera igo nahi duzu, baina zure mutil edo neska laguna oso jeloskorra da eta nahiago duzu hark ez ikustea gauza txarrik pentsa ez dezan. Horretarako, “Pertsonalizatua” aukeran klik egin eta ondoko lehioa zabalduko zaizu, argitalpenaren pribatutasuna xehetasun handiagoz kudeatzeko:

RSS

Iruzkinak (Iruzkinik ez)

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude