Saizarbitoria: “Donostia eta Euskal Herria ordezkatzeko mikromundua da Martutene”

2012-04-12 @ 09:01 Sautrela

 

Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberria argitaratuko da egun batzuk barru. Euskaraz sekula idatzi den eleberri luzeenetakoa eta irakurle asko zain ukan dituena da berau Hamaika pauso gogoangarri hartatik. SAUTRELA, literaturari eskainitako saioaren azken atala, datorren igandean arratsaldeko 15:15 aldera emitituko dena, liburu eta egile horri eskainita joango da. Labur esateko, Max Frisch idazlearen Montauk eleberriaren oihartzuna dakar Martutene honek, baina ez da gauza bera: Frischek norbanakoa nola, gure gaurko gizartearen zati handi bat ehizatu nahi izan du Saizarbitoriak bere lerroetako pertsonaiekin.

RSS

Iruzkinak (Iruzkinik ez)

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude