Paperean marraztea baino hobea?

2012-04-14 @ 08:14 Iñaki Larrañaga

Paper 53

“Ideiak paperean hasten dira”. Halere, hatza da Paper 53 asmakizuna erabiltzeko behar duzun tresna bakarra. iPad bat ere bai, zoritxarrez. Paperik ez, ordea.

Zirriborroak pantailan paperaren aldean eroso marraz daitezkeela iradoki nahi du iTunesen salgai dagoen aplikazioak. Berdin du irudikatu nahi dena: erretratua, grafikak, mendiak, testuak… Dena dago margotua izateko prest, paperik eta margorik gabe. Sare sozialetan zabaltzeko aukera ere eskaintzen du tresnak, ez baita nahikoa marrazki bat etxeko hozkailuan eranstea. Irudiekin liburuak osa ditzakezu, eta bakoitza zeure diseinu gustuen arabera aldatu. Marrazteko trebetasuna, baina, zuk jarri behar duzu. Hortxe koska!

Paper 53 Set Free Ideas sloganpean saltzen dute -Ideia Askeak Ezarri-. Webguneko margoak maisulanak dira. Badirudi edonor izan daitekeela Da Vinci  aplikazio horrekin, minutu erdiz jolastuz gero. Telesketch izeneko jostailu baten egin zitezkeen (baina ezinekoak ziren) marrazkiak gogoratzen ditu. Tresnari zukua ateratzea da gaitzena.



Sarean jarri duten bideoak, gutxienez, egonezina sortzen du: pantailak papera marrazketan ere ordezkatu(ko) du?

Paper by FiftyThree from FiftyThree on Vimeo.

Pantailek liluratuta gaituzte, paperak mende batzuk atzerago egin zuen moduan. Paper 53 aplikazioarekin iPad bat mihise bilakatu dezakezu. Tinta, argizaria eta grafitoak ez du zertan azalera batean arrasto koloretsua utzi behar. iPad baten irudiak berregin ditzakezu, pantailaren argien konbinaketak sortzen du marrazkia,”ez dago leku batean”.

Zure hatza pintzel magikoa da; arkatza eta borragoma aldi berean. Irudia ez da kaxoian gordetzen, pantaila-orrian baizik, ez du zimurtzeko arriskurik eta nahi beste kopia egin ditzakezu. Gaur berritzailea den marrazketa eredu hau errealitate ohiko izango da laster.

Dagoeneko pasa zaie haurrei “azalpen informatikoaren” garaia. Ikasten doaz haren funtzionamendua, ahaleginik gabe, naturaltasun osoz, informatika eskolarik gabe. Liburuak ezagutuz hazi ziren haurrak bezala, berez ikasten.  Papera noizean behineko gauza izango da, gustuko gehiena ordenagailu, sakeleko eta tableten pantailetan izango baitute.

Haurrek paperean “marrazki librea” egiten al dute oraindik ere? Plastidecorrekin erropak zikintzen dituzte? Orri zikinak zimurtu eta zakarrontzira botako dituzte?

RSS

Iruzkinak (Iruzkin bat)

  1. Noemí Rivera Noemí Rivera

    Nik duela pare bat aste jeitsi nuen eta primerakoa da! Oso fina, ikusi dudan finenetakoa. Baina akats haundi bat du nire ustez. aplikazioa doakoa da, baina luma eta ezaba-goma bakarrik erabiltzen uzten dizu. gainontzeko tresnak erabili nahi izanez gero (akuarela, arkatza, pintzela…)poltsikoa hustu behar duzu, 1,59 euro tresna bakoitzeko!!! 4 dira, biderka ezazu: 6,40 euro guztira aplikazioa oso-osorik izan nahi baduzu tresna guztiekin. Garestitxo, nire ustez. merkeagoak eta aplikazio majoak ere badaude. Baina tira, hori nire iritzia da soilik. Aplikazio gisa, mundiala da, hori bai.

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude