EAJk alderdiaren logotipo berria aurkeztu du

2012-04-21 @ 14:01 J. Uria

EAJ alderdiaren logotipo berria

Eusko Alderdi Jeltzaleak alderdiak logotipo berria erabiliko du aurrerantzean. Abertzaleek aurkeztu berri dute Sabin Etxean irudi berria.

Itxura borobila izaten jarraituko du kolore zuri, berde eta gorridun logotipoak, halere tarte huts edo zuriaren eremua aldatu egin dute. Tipografia berria ere erantsi dute eaj-pnv hizkiak irudikatzeko. Alderdiaren Facebook orrian eta Deian jaso dituzten iritziek Pepsi edo Asegarce enpresekin duten antzekotasuna nabarmendu dute batzuek. Besteek, “modernoegia” dela diote, “EAJ bezalako tradizioa duen alderdi batentzako”.


Alderdi abertzaleen logotipo berriak ez dira kritiketatik salbu, gogoratu Sortu alderdiaren eguzkia.

Datozen hauteskundeetara begira, beraz, irudi berria izango dute jeltzaleek, eta azken hamarkadetako EAJren logoa ezkutatu egingo da. Ikusi beharko da zenbat joko ematen duen irudi berriak, azken batean, testuinguru komunikatibo eta euskarri ezberdinetara egoki moldatzen den logotipoa baita azken aldian gehien preziatzen dena.


RSS

Iruzkinak (3 iruzkin)

  1. Asier Isasa

    Logotipo hori polita eta egokia iduritzen zait. EAJ-k eta BILDU-AMAIUR-eK adoretsu eta adimentsu jokatu behar dute, alikata baten modura, bi aldeak batera zanpatuz, eta Euskal Herria, behin betikoz independentziara eramateko.
    Bada tenorea, Espainiarekin eta Frantziarekin lotzen gaituzten kolonizazio kate gotor horiek apur ditzagun.

  2. Gonzalo Etxague Gonzalo Etxague

    Modu batez ala bestez, pepsi edo coca-cola, zaharra edo berria, EAJ-ren logitipoa jing-janga da, oso egokia bere arima bikoitzerako: Espainian edo Espainiatik kanpo. Erabakia ez da ideologikoa, organikoa baizik, batak zein besteak borobila osatu behar baitute. Tira, betikoa…

  3. jolasan

    Askatasuna ez da lelo bat,bakoitzak duen almena eta berak egin nahi duena egiteko eskubidea…beste inori kalte egin gabe,guk burrukatugenuan hau lortzeko…gure gastetasuna arriskuan ipiniz…bakoitzak..alderdi bakoitzak..gizarte bakoitzak…herri bakoitzak egin dezala askatasunak usten dion dena

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude