Nire ustez, kontua oso sinplea da berez, baina ederki (eta alferrik) korapilatu dugu azken hamarkada hauetan.
-DUN atzizkiak “duena” esan nahi du euskaraz. Adb. txapeldun: txapela duena; bizardun: bizarra duena; euskaldun: euskara duena. Eta abar.
Euskara (dakien eta erabiltzen) duena EUSKALDUNA da. Sentimendu nazionalak eta abarrek ez daukate zer ikusirik termino horretan. Gazteleraz “vascoparlante” edo “vascófon@” izango litzateke baliokidea, baina ez “vasc@”. Hor egin dugu akatsa, eta esango nuke, nahasmen hori abertzale erdaldunen mesederako izan dela.
Euskaldunon artean, oraindik ez dugu adostasunik lortu “vasc@” (jaiotzez edo sentimenduz) euskaraz esateko. Nire ustez, “euskal herritar” da egokiena, baina akaso beste batzuek nahiago dute “euskotar” edo dena delakoa. Gogoan hartu ezker abertzaleak “Euskal Herritarrok” izena eman ziola bere alderdiari, eta ez “Euskaldunok”.
Gertatu izan zait, “euskalduna da?” galdetu eta “bai, hemengoa da” erantzuna jasotzea. Baina nik ez dut hori galdetu, “Euskaraz badaki?” esan nahi nuen.
Horrenbestez, eta adibide praktikoak ematearren: Jorge Oteiza euskal herritarra zen, baina ez euskalduna; Ludger Mees ez da euskal herritarra (jaiotzez behintzat), baina euskalduna da; Eva Forest ez zen euskalduna, baina beharbada euskal herritarra bai (sentimenduz); Carlos Iturgaiz ez da euskal herritarra (jaiotzez bai, ez ordea sentimenduz) baina euskalduna bai.
“Euskaldun” hitzak garbiketa on bat behar du. Esan gabe doa, nire iritzia da. Agian oker nago, eta horrexegatik, eztabaida lasairako prest.
Iepa!
Ni ere ipunturekin nahiko ados nago. Halere, agian Eva Forest berari galdetu beharko genion zertzat zuen bere burua. Gu ez gera nor bera sailkatzeko. Bestalde, ez dut ulertzen Iturgaitz euskal herritarra ez izatearen kontua. Are gehiago: nere ustez, Iturgaitz euskal herritarragoa da euskalduna baino, bere ideologia gorabehera. Euskal Herrian jaio eta hazi da. Independentista ez izateak egiten al du Iturgaitz ez-euskal herritar? Publikoki esan al du berak ez dela euskal herritarra? Ezin al da euskal herritarra eta espainola/frantsesa izan aldi berean? Ea azaltzen diguzun…

Nik uste zuzen zabiltzala, ipuntu. Onartu behar dut azalpen egokia eman duzula eta hausnarketarako balioko dit. Eskerrik asko.
Ez horregatik, Gari. Balio badizu, pozten naiz. Ea eztabaida zabaltzen dugun. Segi fin!