Espainian demokrazia balego Euskal Herriarentzako…

Espainian demokrazia balego Euskal Herriarentzako…

Espainiako ejertzitoak ez luke ospatuko, herrian bertan, berriro armak eskuan orduan bezala, Elgetako herria armaz odoletan hartu izana orain dela 75 urte, orduan erail eta bortxatutako herritar gizon eta emakume haien ondorengo zuzenen aurpegian bertan barrez, gure memoriaren gainean txiza eginez.

Espainiako armadak ez luke bere matxinada ospatuko garaian Espainian demokratikoki aukeratutako gobernu baten aurka, ia 1.000.000 hildako ere eragingo zituen altxamendu faxista terrorista ezin odoltsuagoa.

Espainian demokrazia balego Euskal Herriarentzako...Ezingo luke ospatu 2012an, herria eta herritarrak lau egunez bonbakatu eta gero, 1937ko apirilaren 24an Elgetako herrian tiroka sartu zireneko 75. urteurrena, herrian geratzen ziren herritar gutxiak hilez, emakumeak bortxatuz. Orduan hil eta bortxatutakoen seme-alaba eta iloben aurrean ospatu 2012an.

Terrorismoaren apologia baino gehiago da. Terrorismoa da. Eta Espainiako agintea demokratikoa balitz Euskal Herriontzako, terrore eragileon arduradunak juzgatu eta kondenatuko lituzke. Demokraziarik balego Euskal Herriontzako, berehala kargugabetu lituzkete Espainiako gobernuko Defentsa ministroa eta ejertzitoan bertan halako mehatxu terrorista armatu etengabeen diseinuan ardura duten guztiak goreneraino (EAEn otsailetik apirila bitartean 20 bider ere bai, Espainiak EAEn izendatua duen gobernu ordezkariak aitortu legez), frankismo terroristaren apologiaz. Are hau guztia babesten duen gobernu osoa bera, partiduak?

Espainiako gobernuak eta ejertzitoak Elgetan apirilaren 24an egin dutena Gernikan egin izan balute bi egun geroago, Gernikako bonbaketaren 75. urteurrenean, berriak Europan eta munduan eragingo zuen oihartzunak dardarka ipiniko zuen Espainiaren balizko demokrazia Euskal Herriarentzako, eta are Espainia osorako, frankismoa ezin beteagoan errebindikatzen duten partidu, gobernu eta ejertzito horiekin. Ekintza, bera da. Baina Elgetan izaki, eta ez Gernikan, ez da euskaldunontzako Espainiako konstituzioaren 8. artikuluaren oroigarri beldurgarri mehatxagarria baino.

Juzgatu ditzatela! Demokrazia Euskal Herriontzako!

P.S. Espainiako konstituzioa: 8. artikulua

1. Lehor, itsaso eta aireko gudarosteek osatzen dituzte Indar Armatuak, eta haien eginkizuna da Espainiako subiranotasuna eta independentzia bermatzea, eta haren lurralde-osotasuna eta konstituzio-antolamendua zaintzea.

Espainian demokrazia balego Euskal Herriarentzako… Espainian demokrazia balego Euskal Herriarentzako…  Espainian demokrazia

2 pentsamendu “Espainian demokrazia balego Euskal Herriarentzako…”-ri buruz

  • Daniel Escribano 2012-04-27 14:16

    Ados, Bittor. Gernikako kontua eta ETBren jokaera nardagarria uztartuz, zer esan “60 minutos” saioan propagandista (ez historialari) francozaleari eman dioten bazkaz? (gaur aipatu du kontua Aritz Galagarrak “Berria”n). Ez al dute haren uste ustela eta gaia benetan ikertu duten ikerlarien iritzia maila berean jarri?! Zer ikuspegi ematen du horrek Euskal Herriaz atzerrian? “Uncle Tom”ek osatutako herriarena, haren borreroen ondorengoekiko adimen-menpekotasunak jota dagoena? Euskal Herritik kanpoko ikuspegia ere txertatu nahi bazuten, ez al zezaketen atzerriko historialari serioren baten iritzia jarri (esaterako)? Nolako iraina bonbardaketa jaso zutenentzat eta, oro har, faxismoaren aurka egin zuen lagun ororentzat! Jokaera lotsagarri eta zakar hori ere salatu beharko litzateke ozen baino ozenago.

  • Bittor Hidalgo 2012-04-27 15:48

    Lehen ahaztu zait konparaketa egitea, eta orain gogoratu dut berriro.

    Zer gertatuko litzateke datorren irailaren 1ean Alemaniako tropak berriro sartuko balira Polonian, ‘maniobra militarretan’? Hitlerren ejertzitoak 2. mundu gerra hasi-edo zuen Poloniako inbasioaren 73. urteurrenaren egunean. Ze esanahi izango luke?

    Hitlerren ejertzitoa desegin zuten. Agintariak juzgatu zituzten. Kartzelatu.

    Francoren ejertzitoa? Ez da oraindik orduko hura? Eta?