Osatu dezagun XXI. menderako aditz trinkoen zerrenda

2012-05-08 @ 09:41 ZuZeu

Urte amaieran eman genuen Trinkator izeneko tresnaren berri, Erramun Turutarenaren eskutik. Aditz trinkoak modan jartzen ari direla dirudi, Txistu y Tambolin blogean azaltzen duten bezala; horregatik, XXI. menderako aditz trinkoen zerrenda osatu dute, hizkera modernora moldatua. Hona hemen zerrenda:

Gaztelaniaz Euskaraz
¿Echamos un polvo? Dautsagu?
¡Tú flipas! Daflipank!
Ese/a va de sobrao/a (Hura) dasobera!
Vamos de culo Dipurdigu
Ayer no pillé Atzo ez nerrapan
Se le fue la olla Zelapikon / Zeltzekion
Es un/una pringao/a Dakoipe
No me des la vara / brasa Ez demakiladank / detxingardink
¡Ya le follaría! Narruskioke!
Me cago en tal Urlian dakakat
¿Nos abrimos? Dazabalgu? / Direkigu?
¡Que se joda! Bizorra!
¡Mola! Damola!
¡No me taladres! Ez daratuluidank!
La cagaste, Burt Lancaster Zenekakan, Lady Gagan
¡Chúpamela! Dexurgaidank!
Es un/una agonías (Hura) dilzori
¡No me rayes! Ez demarraidank!
Va a ser que sí Dabaike
No está bien del tarro Ez dapitxer
¡Eres un crack! (Hi) krakank!

 

Gaiari berriro eutsiz eta euskararen garapenaren alde eginez, geuk ere erronka hartu dugu eta aditz trinko batzuk gehitu ditugu zerrendara:

Gaztelaniaz Euskaraz
¡Me parto! Nazatikat!
¡Que te den por culo! Dauzkizatela!
Se van a cagar Dakakate
Es un chungo Dagaitza
No me jodas! Ez nizorraidak!

 

Egungo gizarterako ahozkotasunera moldatzen ez den hizkuntza oro betiko galtzeko arriskua du; horregatik, beste hizkuntzak  moldatu eta berrasmatu egin diren bezala (gaztelania eta frantsesa esaterako), euskara ere modernizatu behar da eta aditz trinko berriengatik apustu egitea proposatzen dizugu. Anima zaitez zu ere aditz trinkoen zerrenda osatzera, eta uda ostean Euskaltzaindiaren ateak jotzen saiatuko gara guztion proposamenekin, ea baten bat onartzen duten. Eragin neuronei eta jar ditzagun aditz trinkoak modan berriz ere!

 

RSS

Iruzkinak (21 iruzkin)

    1 2
  1. Joxe

    Bere momentuan esan nuen twitterren, eta hemen ere errepikatuko dut. Andoni Egañaren bideari jarriki: “datxortazula” da XXI. mendeko “bejondeizula”.

    “Datxortakizutela”, aldiz, guztiz kontrako esanahia du…

  2. Indalezio

    Guztiz kontrako esanahia?
    Zergatik dakontsideragu ona guk datxortagula eta txarra gu datxortakiguten? Natsegike, gehiagotan banegi bata zein bestea.

  3. dizerdit

    jakizue aurten burutu den nafarroako bertsolari txapelketan DIZERDIT taldea izan zela parte hartzen!! DIZURIT ere izan zitekeen.

    dizerdit eta dizurit. me la suda eta me la pela.

  4. Joxerra

    Ezin ukatu jolasok duten grazia. Hala ere, nago ez ote garen ari, berriro ere, euskaraz ari garelakoan erdara (gaztelera, hain juxtu) indartzen ari. “Made in euskara” hitzez gaztelerak pentsatzen, alegia, ahal egia, ahalegia. Euskadi Gazteako euskara lantzen aritu ginenean ere, garbi geratu zen batzuen nazioartekotasunaren, gazte hizkeraren eta mariasantisimaren nondik-norakoak (premiak, mugak eta enparauak) ideologikoki hain gorrotagarri bide zaigun estatuaren hizkuntzak eta hizkerak markatzen dituztela. Ez hartu mezu hau inoren kontrako erasotzat, horretarako zahartuegi, nekatueki eta nazkatuegia nago eta. Besterik gabe atera zait, barru-barrutik, etsipenaren errai-erraietatik.

  5. Hiker

    Ez hapiperrela, Joxerra. Gajolasak, besterik ez.

  6. Indalezio

    Joxerra ere automatikoki konporatua izan da Trinkorazaintzatik. Joxerrari dusaio bokartak. Ezdakiribil batere. Duzkimaiotela.

  7. 1 2

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude