Bi urte badira Beasaindik Zallara bizitzera etorri nintzenetik. Hizkuntzaren aldetik gaua eta eguna bezalako aldea. Zallako toponimia guztia euskaldunadenean, sarritan, Euskal Herrian arrotz sentiarazteraino: zein erraza den Beasainen euskaltzalea izatea!
Kontseiluak 2010. urtean Euskal Herriko berrogeitamar udalen hizkuntz politikak txosten batean jasotzerakoan, Zallako udala tartean sartu zuen, eta bertan irakurtzea dagoenagatik Zallako herritargoaren %39a euskalduna da. Ba kopuru hori ez da egunerokotasunean isladatzen “nipadios”. Nire alabari euskaraz zergatik egiten diodan herriko jolastokietako beste umeengandik bitan entzun behar izan dut: ¿Porqué la hablas en euskera? Izurrai.
Zallan euskararen transmisioak eta egoerak bizi duten egoera zehatza Juanjo Zorrilla eta Alberto Mardones irakasleek egindako txosten txukun batean aztertu daitezke. ZuZeun ere bai, aidanez.
2011ko azaroan, Zallako udalak herriko auzo ezberdinetan partehartze prozesu bat hasi zuen aitzakitan, Mimetizko frontoian egin zen ekitaldian euskaldunok herriko gizarteko maila anitzetan ezkutatzera behartuak gaudela espainol hutsean gauzatu zen ekitaldian mikroa hartuta salatu nuen. Baita Kontseiluaren txostena azter zezatela eskatu ere. Azpikaldeko kartela ikusita, udaleko arduradunei haizeak nondik jotzen dien jakin gabe jarraitzen dute.
Bainan Zalla ez da pelaje honetako potaje trikipanderero-folklorikoak antolatzen dituen udal bakarra. Aurreko hilean Unaimyri irakurri nionagatik, Gasteizko Udalean ere, euskararen aldeko ekitaldi bat sustatzeko garaian ideien eskasiaz edo, herri kirolak eta euskal dantzak antolatzeari ekin zioten.
Aspertzeraino.




















Euskararen egoera Zallan bezain negargarria da Hego Euskal Herriko herririk / hiririk gehienetan. Nafarroan eta Iparraldean egoera kritikoan sartu dela esan daiteke beldurrik gabe. Egoera honi buelta ematea posible da. Badakigu posible dela beste herrialde batzuetan, askoz hiztun gutxiagoko hizkuntzak osasuntsu dirautelako adibidez, eta EAEn bertan ere, orain baino egoera okerrago batetik gatozelako (1960 / 80 urteetako egoera hil ala bizikoa).
Independentzia ezinbestekoa dugu euskararen berreskurapenerako, baina ez du ezer bermatzen. Are gutxiago dauzkagun poitikari abertzale erdarazleak izanda.
Euskararen berreskurapenerako alderdia sortzea ez legoke batere gaizki.
Hutsune askorekin, baina nik esango nuke, Bilbon lehen baino aukera gehiago dagoela euskaraz bizitzeko. Ikastetxe gehienetan D eredua ezarri dute, euskara taldeak daude, auzoetako jaietan euskara ikusgarri bihurtzeko neurriak hartu dira, Aste Nagusian zenbait konpartsa euskaltzale daude… Gero beste gauza bat da, jende gehien-gehienak ez duela euskarara jotzen, nahi ez duelako edo modan ez dagoelako edo ez duelako ohiturarik, baina nahi duena bizi daiteke euskaraz (gutxi gorabehera eta muga batzuekin hala ere).
PS: “Zazpi Kaleak” esatea ez da zaharren kontua, gazteok ere esaten dugu, hori baitu izena Bilboko alde zaharraren zati batek, errekaren eskuinaldean dagoenak. “Bilbo Zaharra”, hain zuzen, errekaren ezkerraldean dagoen beste auzo bat da. Zazpi Kaleetan zazpi kale baino gehiago daude, bai, baina Txorierrin ere badaude behiak eta txakurrak, txoriez gain, eta ez diogu horregatik izena aldatuko.
Bilbon eta Euskal Herriko herri / hiririk gehieneten, gizarte hpnetan ezarritako baldintzak erdararen aldekoak dira. Euskaraz bizitzeak ahalegina eskatzen du. Askotan oso ahalegin handia eta arriskuak hartzea ere bai. Erdaraz bizitzeak ez. Berez doa erdara geure gizartean. Horregaitik jotzen dute elebidun gehientsuenek erdarara. Horregaitik eta gehien-gehienek hobeto menderatzen dugulako erdara, euskara baino.
Bilbon euskaraz egiteko aukera batzuk badaudela? Irla moduko batzuk ageri direla hemen eta han? Bai, baina ez dira euskaraz bizitzeko nahikoa, ez bada horretarako itzelezko gogoa eta adorea duzula.
Bilbon, Gasteizen, Donostian, eta zer esanik ez Iruñean, arazorik nahi ez baduzu, lasai bizi nahi baduzu, erdaraz bizi. Baita alderdi superabertzaleen baitan ere!!!
Zirt edo zart, hori hala dela inork ez du dudarik egiten. Baina ni gehiago ari nintzen gutxitasun horren barruan aurrera egin dela adierazi nahian eta hiriburu ia guztietan, zerotik abiatuta, DENA DELA IRABAZIA, lehen izan ere ez ziren irlatxo horiek baditugula eusteko, apurka beste euskarri batzuk sortzen ibiltzeko. Kontua da iruditzen zaidala euskaldunok hileta kanpaiak sarriegi jotze zale handiak garela eta gehiago egin beharko genukeela beltzaren ondoan argiuneak nabarmentzeko.Adibidez, orain dela gutxi irakurrita nago (Argian) Laudion hamar urtean erabilerak %9ra egin duela salto, baina horren oihartzunik ez dut inon ere entzun. Bestetik, jakin nahi nuke (eta baten batek komentatzea) zer ondorio leukakeen euskaldunen alderdi batek (ez nago ez alde, ez kontra).
DENA EZ DA IRABAZIA, GEHIENA GALERA BAIZIK. Eta hori ez da hileta kanpaiak jotzea, errealitatea islatzea baino. Insituzioek eta alderdi politikoek euskararen bilakaeraren irakurketa baikorra egiten dute denek. Batzuek ezjakintasunez edo arduragabekeriaz (abertzaleek). Besteek, espainiazaleek, azkarregi goazela eta inposatzen ari garela, egoera oso bestelakoa delarik.
Egoerak buelta dauka, baldin eta errealitatetari aurre egiten bazauio.
Bilbon “dena da irabazia” azken 30 urteetan, baina lehenago, gerra ondora arte, euskara gainbehera zetorren Bilbon, ia guztiz desagerrarazi zuten arte. Noski, zerotik abiatzen denak irabazia besterik ez du ezagutuko, baina horrek ez du esan nahi euskararen berreskurapenerako nahikoa denik.
Gasteizen edo Iruñean ere “dena da irabazia”, baina Burgosetik askoz gertuago daude Lekeitiotik baino, hizkuntzaz, kulturaz eta izaeraz.
Bestalde, gaztetxo eta haurrek ez dute inongo motibaziorik euskara ikasteko. Ez dute debekurik ezagutu, gehienetan ez zaie euskarririk ematen, eta halabeharrez ikasi beharreko hizkuntza ezgauza gisa ikusten dute gehien-gehienek euskara.
Euskararen aldeko alderdia behar dugu, euskararen alde dauden alderdi bakarrak, abertzaleak, ez direlako berreskurapenaz arduratzen. “Euskararen aldeko” anterkigintza patetikoa besterik ez dutelako egiten.
Nik Iralak planteatu duen hausnarketarekin bat egiten du. Alegia, niri askotan amorru itzela ematen dit entzuteak “Eske Bilbon ez da euskararik egiten” “Ezin dozu kafesne bat ere eskatu euskaraz”…. Zenbat bider nagoen horrelakoak entzunda!
Denok dakigu ez direla berdin Bilbo, Gernika edo Ondarroa.
Askotan biktimismo asko egiten dugula uste dut. Zergatik ez diogu uzten biktimismo horri eta behingoz ekin behar diogunari ekin? Egunerokotasunean, hor daude benetako “iraultzak”, jendeak ikus dezala euskara ere hor dagoela. Orain dela gutxi kamarero batek ikasi zuen palillo euskeraz “zotz” esaten dela, nik eskatuta. Eta gizon hura saiatzen zen behin eta berriz euskeraz egiten, eta hori da benetan garrantzitsuena, jarrera ireki hori izatea, zigortu beharrean pertsona horren ahalegina saritzea. Bestela, nekez.
Ba nik ez dut biktimismorik ikusi hemen. Salaketa sendoa bai ordea. Eta ni ere bat nator zirt… egin duen salaketa horrekin. Aski da. Euskaldunok egunerokoan egin behar dugu ahalegina, bai, bai gutxieneko baldintzak aldatzen ez badira nekez egingo dugu aurrera. Nire ustez geldialdian gaude, ez atzera ez aurrera, eta nekea eta etsipena zabaltzen hasi direla ere esango nuke.
Biktimimoak ez du ezertarako balio, baina buenismoa eta optimismo suizida, biktimismoa bezain kaltegarriak dira. Palillo euskaraz nola esaten den ikasi nahi duen kamarero bakoitzeko, beste hiruri bost axola. Beste zerbait beharko da kamareroak ere kafesnea identifikatzen hasiko badira.
Bada, bost axola dien kamarero horiek ez dute nire dirurik izango. Aspalditik nabil ez egunnonik ez agurrik aste oso batean behin ere esaten ez duten kamareroenetara bueltatzen ez naizela. NEUK erabakitzen dut nire dirua non gastatu. Kioskoekin berdin.Eta hala egunean egunean badaude mila gauza egin daitekeenak. Eta orain botako dut boutadea: Bilbon, Laudion, Lizarran edo Gasteizen euskararen amoreakaitik egunero borrokan egin behar duten horiek txapela kentzeko moduko esku zarta merezi dute. Ostias ez dela egiten!!! Zorroztu belarriak gure ondotik igaroz gero. Aldiz, %80ko ezagutza duten leku dontsu horiek erabilera ozta-oztakoa, halamoduzkoa, duten horietaz zer esatea gura duzu…
Beste erronka bat: datorren legebiltzarrean alderdi abertzaleek 22 eta 24 legebiltzarkide inguru izango omen dute: 46 osotara. Bada, kopuru horrekin BARKAEZINA izango da DENAK ERE euskaldunak ez badira, eta, Quiroga-Basagoiti-Pastorrak kaskoak egun osoan jarrita uzten ez badira.Hau da, aukera ezin hobea izango dute parlamentua euskaraz lan egiten jartzeko. Hala izan ezean, agian serio hartu beharko genuke euskaldunon partidua eratzea. Eta beste horrenbeste gertatu behar da hainbat udaletan (batzuetan hala da).
Hori bai dela tajuzko proposamena! Hasi nonbaiten sinadura bilketa berantu gabe.
Irala, hiri eta herri erdaldunduetan euskaraz egiten duten horien meritua itzela da. Baina haize kontrako ahalegina da, eta oso luzaro eusten zaila, baldintzak adatzen ez badira. Ni neu herri nagusiki abertzale erdaldundu batean bizi naiz. Badira, bagara batzuk euskaraz egiteko aukerarik txikiena probesten dugunak. Oso gutxi. Gero bada talde handi samarra, euskaraz liturgietan edo gure aurrean besterik egiten ez dutenak. Erdaldunak alde batera utzita, noizbehinkako euskaldunak ohiko euskaldun bihurtu ahal izateko, politika eraginkorrak behar dira ezinbestean. Baina aipatzen dituzun alderdi abertzaleek ez dakite haizeak nondik jotzen dien ere euskararen arloan. Ez da euren lehentasunetako bat. Zama da eurentzat, joko eremu arrotz eta zaila.
Nago, Legebiltzarraren osaketa, eta batez ere praktika ikusi ondotik Euskaldunon Alderdia osatzen hasi beharko dugula…
Jada euskara azkar sustatzeko euskal etorkinak behar ditugula pentsatzen hasia naiz…
Euskararen alde lana egiten da baina kaleetan ez da asko entzuten (ia ezer), behintzat Arabako Errioxan.
Hego-Araba, hor euskara sustatzeak meritu handia duela onartuta ere, uste dut Arabar Errioxa ez da lekurik aproposena euskarari tenperatura hartzeko. Ni gehiago ari naiz Bermeoz, Tolosaz, Arrasatez, Durangoz, Lazkaoz, Elorrioz, Zaldibarrez, Debaz, Gernikaz…dena alde edukita euskaraz ia osorik bizi izateko, kalean atzeraka ari diren horietaz ari naiz. Zer gertatzen da? Euskarak atzeraka eginez gero, zenbat denboraz eutsiko diote alderdi abertzale omen diren horiek euren ideologiari? Ados, hizkuntza ez da dena, baina hizkuntzarik gabe jai izango duzue/dugu.
euskaldunon erakunde politikoa eratuta dago aspaldian, Madrilek erregistratu ez bestela, estatutuak itzuli nahi ez dituztelako, legeak hala agindu arren. Abandoko Erripan gaude, seiko etxabean, beti bezala. Ongi etorri edo ongi joango gara eta elkarrekin euskal tortila osoari buelta emango diogu, noizbait, EH osotasunean onartzen duten gainerako alderdiekin (717.000 boto)100.000 gehiago lortuz, osotasuna onartzen ez dutenei (800.000 boto inguru) betiko irabazteko. urtzi.