Nahia: “Aralarrek alderdi batena baino, enplegu agentzia baten itxura gehiago du”

2012-05-13 @ 13:27 ZuZeu



Euskal Herrian perretxikoak bezala sortzen dira alderdi berriak. Aurretik genuen alderdi abertzaleen amalgamari Nahia gehitu zaio, Aralarren eszisioa. “Ez da sekretu bat dagoeneko, 10 urte hauetan Aralar izan garenon gehiengoa jada ez gaudela Aralarren”, ahoan bizarrik gabe mintzo dira epostaz bidalitako komunikatuan. ZuZeuk idatzi horren pasarteak dakartza hurrengo lerroetara, Nahia alderdiak ofizialki hitza hartzen duen lehen aldi honetan.

Gipuzkoan Aralarrek daraman bide politikoarekin bat egiten ez duten aralar kide ohiek sortu dute Nahia. Aizkorri korronte kritikoaren testigua hartuta datoz, Aralar “izan zen alderdi independientetik ezer gelditzen ez dela” argudiatuta: “Alderdi batena baino, enplegu agentzia baten itxura gehiago du”, diote komunikatuan.

Nahia alderdiak “argi” utzi nahi du Aralarrekin izandako desadostasunek ez dutela zer ikusirik izan Amaiur koalizioarekin. “Ez du, ezta ere, zer ikusirik Bildurekin elkarlana izatearen aurkako gure jarrerarekin, Aralarretik hala saldu nahi izan duten arren”, azaldu dute. “Are gehiago, Aralarrek Amaiurren afera erabili nahi izan du barne krisiaren benetako arrazoiak ezkutatzeko”. Nahiaren aburuz, “boterea eskuratzeko barne borroka, demokrazia falta eta egun, zuzendaritza dutenek erakutsitako jokabide desegokia” izan dira banaketa ekarri duten “benetako arazoak”.

Gipuzkoako Aintzane Ezenarroren aldeko sektoretik sortu da zehazki ekimena. 2011eko urrian Aralarren Gipuzkoako Batzarreko hauteskundeak galdu zituzten, Ernesto Merinok defendatutako ildoaren aurka. Honek alderdiaren barreneko tentsioak areagotu zituen, Iratzarriren banaketa polemikoa eta Aizkorri ildo kritikoaren sorrera tarteko.

Pastelaren ginda legebiltzarrean Ezenarrok proposatu zuen Bake Ponentzia izan zen. Bertan, ezker abertzaleak idatziz egindako ekarpenen bidez soilik parte hartu zezakeenez, Aralarrek ez babestea erabaki zuen eta Ezenarrok aurka egin, Oxel Erostarbe eta Mikel Basaberen laguntzaz. Hiru legebiltzarkide disidenteak alderditik kanporatuak izan ziren.

Testuinguru honetan jaio da Nahia. Printzipioz Aralarren “umezurtz gelditu diren kargu publikoei” babesa eskaintzeko bokazioarekin. “Aralarrek utzitako espazio politikoan kokatzen gara, baina horrek ez du esan nahi datorren hauteskundeetarako beste aukera bat bezala aurkeztu nahi dugunik”, azaldu du alderdi berriak.  

Non du iparra Nahia alderdiak? Zertarako sortu dute alderdi politiko berri bat? Aintzane Ezenarro izango al dute buru? Galdera asko datozkigu burura. Zuk zer iritzi duzu?

 

Prentsa oharra osorik:

Nahia Prentsa Oharra

Nahia, Nahia, Creative Commons BY
RSS

Iruzkinak (47 iruzkin)

    1 2
  1. Mikelot

    Zarrapo maitea, hemen besteek iraintzen ditek, hik ez. Larru lodikoa haiz gero.
    Irakur ezak hire mezua:

    Ezker Abertzale zeroakatstarrak ohitura zahharrei ezin uko eginda, iraina irainaren gainean. Banoa izena ematera, a ze giro “sanoa” eta maila politiko “gorena” aurkituko dudan bertan! Eta putre-ohi andana! Parke tematikoa.

    Hi bai giro sanoko mutila, eta bestesak putre-ohiak eta parke tematikora.
    Eta lehen esan diadana errepikatzen diat orain: Eta hi tiranosaurus galanta!

    Mesedez, Zarrapo. Bakarrik falta zaik yo-yo bat esku artean.

  2. Belatz

    Nik uste dut Uxue Barkosen jokaldia errepikatzen saiatuko dela. Nik, sasoi hartan, ez nuen nafarrarengatik xemaikorik ematen -are gehiago, Hamaika 1ekin parekatu nuen- baina emaitza ona lortu zuen… Gero Rosa Diez ere hor dago matraka ematen… batek daki!

  3. Zarrapo

    Ez duk mezuaren mamia harrapatu Mikelot. Zuen botikatik probatzera eman nahi nizuen soilik. Segi zuen yoyoekin argiaren bide arrakastaz josian aurrera.

  4. Peru Dulantz

    Senitzen dut, baina saiatuta ere ezin dut ulertu ezker subiranista batzen ari den garai honetan batzuk bestelako ezker subiranista bat, aurrekoari lehia egingo diona, babestea, are gutxiago Basagoitik berak ere sinatuko lituzkeen argudioetan oinarrituta. Hain zaila da iraganeko benetako eta ustezko irainak eta erresuminak gainditu eta elkarrekin aurrera egitea. Hori egiteko gauza ez denak ez du balio etorkizuneko politika egiteko: baztertu dadila bidetik eta ez dezala trabarik jarri behintzat!!

  5. Mikelot

    Zarrapori:

    Nik gauza bera eman nahi nian hiri, besteentzat aldarrikatzen duken botika.
    Segi hi hire kandelekin iluminatuen bidea argitzen!

  6. Zarrapo

    Baina bidea eta kandela guztiak etziren ba zuenak, Mikelot?

  7. Gorka Isasa

    Zarrapo, jakin ezak Aralarrekoa naizela, baina ezin dudala jasan orojakileen hitz merkea, kasu honetan hirea. Denak iraindu eta iraintzaileak besteak direla esan. Horrelakoa haiz hi. Bidea, kandelak eta parke tematikoa hiretzat. Hasiera-hasieratik esan nian tiranosaurus galanta hintzela, eta hire hitzek gauza bera zekarkidatek, behin eta berriro, gogora.

  8. Gorka Isasa

    Zarrapo, ene egiazko izena jarri diat goitizen baten gibelean gordetzen ez naizela jakin dezaan.

  9. Zarrapo

    Hiretzako guztiak Gorka. Hi bai ausarta.

  10. Gorka Isasa

    Ez diat gu bion arteko hizketa honekin jarraitu nahi, ero gurpila baitzirudik bion aldetik. Ez diat hirekiko inolako errarik, beraz, osasuna hiretzat eta euskaldun guztiontzat. Beste bat arte.

  11. Zarrapo

    Ados. Izan ongi.

  12. 1 2

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude