Zein da emakumeen papera folklorean?


Santiago egunez, mutil-dantza dantzatzen gizon eta emakumeak.

Hilabete pasatxo falta da, bertze behin, Irunen bi alarde ateratzeko kalera. Bertze urte batez, emakumeak soilik kantinera moduan onartuko ditu jende gehien biltzen duen alardeak, eta udal ordezkari gehienek babesten dutena. Bertze urte batez, lege eta adierazpen instituzionalak ez dira aski izanen diskriminazioarekin bukatzeko. Hondarribikoarekin batera, ezagunak egin dira bi alardeak. Baina badira bertzelako besta eta ohitura batzuk ere emakumeen paperaz eztabaida piztu dutenak. Horien artean dago Elizondoko mutildantzena. Gaiaz aritzeko mahaingurua prestatu dute Elizondon, “Emakumeak folklorean” izenburupean.

Mahai ingurua bihar eginen da, maiatzaren 23a, asteazkena, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, arratsaldeko 19:30ean.Bertan izanen dira Oier Araolaza antropologoa eta Dantza.com-eko kidea, Araitz Rodriguez antropologoa eta FARAPI kontsultoriako kidea, eta Bilgune Feministako Miren Aranguren.

Oier Araolaza antropologoa eta Dantzan.com-eko kideak, Araitz Rodriguez antropologoa eta FARAPI kontsultoriako kideak eta Bilgune Feministako Miren Arangurenek.

 

 

Bera, 1975. Kazetaritzan lizentziatua naiz eta kultur kudeaketan aditua. Elhuyar Aholkularitzan nabil partaidetza alorreko koordinatzaile.

3 pentsamendu “Zein da emakumeen papera folklorean?”-ri buruz