Azkue Fundazioak Sarean Jaioberriak izenburuarekin III Jakintza Librearen jardunaldia antolatzen du Bilbon maiatzaren 30ean

2012-05-24 @ 10:15 Azkue Fundazioa

jakintza librearen irudia-Aurtengo gaia hauxe izango da: Sarean jaioberriak; mundu digitalean sortutako lankidetza aukera berriak.

-Egun bateko saioan jarduera ezberdinak burutuko dira: komunikazioari eta euskarari buruzko mahai-ingurua, Storytellingaren inguruko tailerra, euskal egitasmo ezberdinen aurkezpenak eta, bukatzeko, Alfonso Alcántararen (@yoriento) hitzaldia.

-Lehen aldiz Bilboko Euskararen Etxean ospatuko da jardunaldia, San Inazio auzoan.

Azkue Fundazioak Jakintza Librearen jardunaldien III. edizioa ospatzen du aurten. Aurtengo gaia “Sarean jaioberriak. Mundu digitalean sortutako lankidetza aukera berriak” izango da. Jardunaldien barruan, komunikabideetako mahai ingurua, Euskararen Interpretazio Zentrora bisita, Storytelling tailer bat, sarean jaio eta gizartearen partaidetza eskatzen duten egitasmo ezberdinen aurkezpenak eta bukatzeko, Alfonso Alcántararen (@yoriento) hizaldi bat izango dira.

Kazetaritza berria sarean. Komunikabideetako mahai ingurua

Goizeko saioan euskal komunikabideen arteko mahai inguru bat ospatuko da: Gara, Berria, Gaztezulo aldizkaria eta HamaikaTBko kideak euskal komunikabideei buruz mintzatuko dira: egungo egoera, teknologiak eta sare sozialek komunikatzeko moduan eta kazetaritzako jarduera eta lanbidean ekarri dituzten aldaketei buruz, euskararen egoera komunikabideetan etab.

Lehen aldiz jardunaldi hauek Bilboko San Inazio auzoan dagoen Euskararen Etxean ospatuko dira eta bide batez, bertan dagoen Euskararen Interpretazio Zentroaren bisita gidatuaz gozatzeko aukera izango da. Urte honen hasieran zentro honetako edukiak aldatu eta berritu egin dira eta, jarduera euskalduna izanik, aukera ezin hobea da aldaketa hoiek ezagutzera emateko. Gainera, bisita hau eredutzat hartuko da arratsaldeko saioan Storytelling-ari buruzko tailerra bideratzeko.

 

Tailerra: Storytelling: sarean istorioak sortuz

Arratsaldeko saioa tailer honekin hasiko da: smartphone-kin eduki multimediak sortzeko eta sare sozialetan hedatzen eta partekatzen ikasteko. Storytelling-a istorioa digitalak sortu eta partekatzeko teknika da eta ikastaroan horretan dabilen aditurik haundienetarikoa izango dugu irakasle.

Euskal egitasmoei eskeiniko zaie ere tartea; aurten aurkeztuko diren ekimenak ezaugarri berdin bat daukate: mundu digitalean jaiotakoak dira, gizarteratzen direnak aurrera atera ahal izateko laguntza edo finantziazio eske, edo behintzat, hiritarron partehartzea eskatzen dituztenak.

 

Sarean jaioberriak hitzaldiak

Internetek aukera asko eskaintzen du elkarlanari esker bideratutako ekimen berriak sortzeko. Euskal kultura eta gure gizartearen alorretan ere zenbait adibide ditugu eta hauei buruz arituko dira elkarte, enpresa eta taldeen arduradunak:
Crowfounding-ari buruz arituko gara eta euskal kulturarekin harremanatutako Dirutza plataforma ezagutuko dugu. Edo beste adibide batzuk ere: Kerobia musika taldearen Supernova egitasmo berria, eredu hau erabiliz sortuko dena eta Mikeldi Donibaneren Donearte ekimena, 2.0 filosofiarekin jaiotzen den lehenengo ONGa.
Babeliumproject ezagutuko dugu ere, hizkuntzak ikasteko lankidetza-plataforma.
Eta kontsumoari dagokionez, Hermeneus propiektuaren berri izango dugu ere, elikagaien ekoizleak eta azken kontsumitzaileak zuzenean, bitartekorikgabe, harremanetan jartzen duen sare sozial berria. Urtebete eskas kaleratua, arrakasta haundia lortzen ari du.
Kulturize, inguruko ekitaldien mugikorretarako agenda jada ezaguna da euskaldunon artean. Baina honen sortzaileek Dinga-danga, erosketak eta aisia lotzen dituen ekimen berria ere aurkeztuko digute.
Eta azkenik, Álvaro Andoinen Filmatu ekimena ezagutuko dugu.

 

Azken hitzaldia: Alfonso Alcántara (@yoriento)

Jardunaldiari bukaera emateko hitzaldi nagusi bat izango dugu Alfonso Alcántararen eskutik (@yoriento). Yoriento erreferentziazko Twittererabiltzaileetako bat da (46.000 jarraitzaile baino gehiago ditu) ekintzailetzarekin, enpleguarekin, lanbide eta antolaketa estrategiarekin, sare sozialekin eta orokorrean 2.0 munduarekin zerikusia duen eremuetan mugitzen da. Bere hitzaldietan entzulea hasiera-hasieratik erakartzen duen pertsona bat da. Oso jarduera sakona garatzen du hizlari, hezitzaile eta motibatzaile gisa erakunde publikoen eta pribatuen zuzeneko nahiz online ekitaldietan; horrez gain, irratiko eta telebistako programetan parte hartzen du.
www.yoriento.com blogean 700 artikulu baino gehiago ditu, eta Twitter-ez gain beste sare sozial batzuetan ere jarduten du: Google+, Facebook, Linkedin, Pinterest, eta abar.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: www.jakintzalibre.org

Animatu zaitezte etortzera!

RSS

Iruzkinak (Iruzkinik ez)

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude