Zer gertatzen da email bat idatzi eta “Bidali” botoia sakatzen duzunean?

2012-05-25 @ 08:34 Elena Barandiaran Liden

Zer gertatzen da email bat idatzi eta “Bidali” botoia sakatzen duzunean? “Hartzailearengana iristen dela segundo gutxitan”. Bai, tira, hori da erantzun azkarra. Baina zer gertatzen da benetan? Zer bide egiten du mezuak? Nola iristen da hartzailearengana? Googlek Story of Send izeneko webgune interaktiboan azaltzen du prozesu guztia.

Mezuaren bidaia “Bidali” botoian klik egitean hasten da. Orduan, mezua harien edo DSL lineen bidez bidaiatzen du Googleren azpiegituretara, datu-gune gertuenera, alegia. Hara iristean, Googlek zure mezua babestu egiten du segurtasun neurri handien bidez; adibidez, instalakuntzek segurtasun kamerak eta irisaren edota hatz-marken eskaneatzaileak dituzte. Behin datu-guneetan, konexio gelako makinek zure mezua Gmailen zerbitzarietara bidaltzen dute, non zerbitzariek zure mezuko datuak prozesatzen dituzten. Mezuaren segurtasun kopia bat sortzen dute eta izan ditzakeen birusak bilatzen dituzte.

Googleren zerbitzariek enpresak eskaintzen dituen zerbitzu guztiekin batera (Docs, YouTube, Reader, Google+, Analytics…) funtzionatzen dute, hau da, zerbitzu bateko eta besteko datuak partekatzen dituzte. Horixe da Googleren “hodeia”. Modu horretan, zerbitzari gutxiago behar dituzte eta, ondorioz, energia gutxiago; ohiko datu-gune batek baino %50 gutxiago.

Azkeinik, mezua zerbitzarietatik berriro DSL lineatara doa eta horien bidez hartzailearengana iristen da.

Xehetasun gehiago ezagutu nahi izanez gero, Google Green webgunean hainbat grafiko, animazio, argazki eta bideo topa ditzakezu. Interesgarria, benetan. Horrez gain, enpresaren politika berdearen gaineko hainbat datu eskaintzen dira. Adibidez, Google energia berdea erosten saiatzen da, datu-guneetatik gertu dauden “haize-baratzetatik”, ahal den heinean. Horrez gain, diru inbertsio handiak egiten dituzte parke eolikoak eraikitzeko, ingurugiroan utzitako arrastoa ahalik eta txikiena izan dadin.

RSS

Iruzkinak (3 iruzkin)

  1. Haitz Gibeleta

    Agian zeozer esatea falta zaie, ezta? Gure segurtasunerako eta pribatutasunerako egiten dutena, hain zuzen ere, guri buruzko informazioa bildu eta saltzeko ere erabiltzen dutela (multinazionalei, estatuen agentzia ezberdinei…), hau da, gure segurtasun eta pribatutasunaren kaltetan erabiltzen dutela. Edo hori guztia gezurra da?

  2. I. Larrea

    Hona hemen lanabes ziurrago batzuk:

    Helbide elektronikoak sortzeko ezkerreko zerbitzaria: https://mail.riseup.net/
    .
    Bilatzaileak: https://duckduckgo.com/
    .
    https://startpage.com/
    .
    Argi dago ez direla perfektuak, baina ziurtasun gehiago ematen dute.

  3. I. Larrea I. Larrea

    Hona hemen alterantiba ziurrago batzuk:

    Helbide elektronikoak sortzeko ezkerreko zerbitzaria: https://mail.riseup.net/

    Bilatzaileak: https://duckduckgo.com/

    https://startpage.com/

    Argi dago ez direla perfektuak, baina ziurtasun gehiago ematen dute.

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude