Ezagutzen dituzu argazkikoak?

 

Argazkia ez da gaur bertakoa: 25 urte inguru ditu. Joxe Mari Iturralderen facebooketik hartu dugu, hain juxtu ostegun arratseko zortzi t’erdietan jokatuko delako HENRY BENGOA INVENTARIUM ikuskizun poetikoa Hendaiako Varietés antzokian. Baina proposatu nahi dizugun jolas zehatza beste bat da: zenbat ezagutzen dituzu eta nortzuk argazki horretatik?

C’est la vie! Iragan egiten dela denbora denontzat. Horrek ez du zalantzarik. Ausartu egin dira euretako batzuek HENRY BENGOA INVENTARIUM jokatzera 25 urte geroago, oraingoan, Ruper gabe, Xabi Strubellen konpainian. Sarrerak geratzen dira oraindik, gustu baduzu.

Baina esazu iruzkinetan zenbat ezagutzen dituzun argazkitik. Eta zein izen duten ere bai, jakina: zutik daude euretako hiru ezkerretik eskuinera, eserita beste hiru eta makurtuta bi. Denak asmatzen badituzu, bi gauzaren seinale izango da: zaharregia zarela edo euskalgintzaren  eta euskal letren zintzilikario zoro bakan horietakoa.

Nolanahi den, dohakabe errukarri bat.

Airetik bizi naiz. Ia.

6 pentsamendu “Ezagutzen dituzu argazkikoak?”-ri buruz

  • Zutik: Luzien Etxezaharreta, Ruper Ordorika, Beñat Oihartzabal (?)
    Eserita: Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde, Ezdakit
    Makurtuta: Ezdakit eta Ezdakit

  • Zutik eskuinekoa Pako Aristi da?

  • Ez da Pako Aristi. Iparraldeko norbai da, Beñat Oihartzabal edo Jean Cazenave, bietako bat. Aristi umea zen garai horretan.

  • Nik lau besterik ez ditut ezagutu: Ruper Ordorika, Bernardo Atxaga eta Jimu Iturraldez gain Luzien Etxezaharreta (ezkerretik lehena). Eta bai, zutik eskuinetik hirugarrena izan daiteke Oihartzabal. Hala ere, Pako Aristi garai hartan ez zen hain umea, hogeita pare bat urte behintzat bai.

  • Amonamantangorri 2012-05-30 17:22

    Iturralderen ezkerretara dagoen emakumea Lourdes Oñaederra ez ote den…

  • Ez, ez da Lourdes, Carlota da. Bere emaztea.