Ekologia eta hizkuntzak

2012-06-10 @ 13:05 KARRIKIRI

“Ekologiatik hizkuntza-iraunkortasunera”

Ekaineko Karrisolasa ekimenaren saio berrian Albert Bastardasek, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea, Bat Soziolinguistika aldizkarian (81) idatzi zuen artikulua izango dugu oinarri.

Hitzordua ekainaren 20an izanen da, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4), eta oraingoan, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara.

Gogoan hartu Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula. Kafea eta tea, ohiko moduan, gure kontu!

Hitzordua: ekainaren 20an 19:00etan Karrikiri elkartean (Xabier karrika 4)

XABIER KARRIKAN, karrikiri, Creative Commons BY
RSS

Iruzkinak (Iruzkin bat)

  1. Edurne

    Iepa, jakin dut Karrikiri elkartea euskalgintzari buruzko solas ekimen hau bideratzen ari dela duela jada zenbait hilabete eta itxura ona du. Orain arte ez dut joateko betarik izan, baina euren webgunean (www.karrikiri.org) ikusi dut gaien inguruko artikuluak eta solasen ondorioak ere paratzen dituztela. Ea heldu den asteko hitzordura joateko aukerarik dudan.

    Esker mila!!!

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude