Juan Carlos Moreno Cabrera, koroan desafinatzen duen intelektuala

 

Etsipenez begiratu ohi diogu Espainiako akademiari, intelektualei, ez baitute ahotsik altxatzen euskal gaiei dagokienean. Edo ez zaie aditzen behintzat, hizkuntzaren gaian kasu. Babes gutxi nabaritu ohi dugu bai, hori da behinik behin sentsatzioa. Bada ordea, koro horretan desafinatzen duenik, Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalari eta filosofoa esaterako. Bihar Zarauzko Sortaldea Kultur Eremuan izango da “Nazionalismo linguistiko espainiarraz” hitzaldia eskaintzen. 

Alderdi, ideologo espainiar eta abarrek hedabide generalisten konplizitatez sortutako korrontearen aurka dabilen izokina da Moreno Cabrera. Hainbat gai landu ditu bere Madrilgo Unibertsitate Autonomoko zokotik. Gehien ezagutzen dena, ziur aski interneten hedapen gaitasunagatik, hizkuntza nazionalismoaz egin duen hausnarketa izan da. Balio erantsia duena, bere espainiar kondizioan eginagatik. Ez gaitezen engaina.

Bada, bihar 18:00etan Zarauzko malekoian kokatutako Sortaldea Kultur Eremuan izango da, aukera ezin hobea bere diskurtso argia aditu, galderak egin eta zalantzak planteatzeko.

Hona hemen argitaratutako hainbat kontu, hizkuntzalaria hobeto ezagutzeko:

  • Nazionalismo linguistikoa, ideologia suntsitzaile bat, hemen.
  • “Hizkuntzalaritzak lagundu dit aurreiritziak gainditzen” hemen.
  • Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalari marxista, hemen.

 

Ekaitza bainuontzi batean

2 pentsamendu “Juan Carlos Moreno Cabrera, koroan desafinatzen duen intelektuala”-ri buruz

  • Zorionak benetan hitzaldiaren antolatzaileei.
    Oso interesgarria izan zen.
    Lastima galderen txandan gutxi batzuk denbora ia dena akaparatzea…
    Posible balitz eskertuko nizuke hizlariaren emaila bidaltzerik bazenu (email bidez bidaltzen badidazu primeran). Galdera bat egiteko gogoz gelditu nintzen eta gutxienez emailez helarazi ahal izango banioke…
    Mila esker!

  • Bai, hitzaldi oso interesgarria!

    Neu ere galdetzeko gogoz gelditu nintzen, baina galdera egin zuten askok ez bezala, nik euskaraz egingo nion galdera; izan ere, nola da posible Cabrera Morenorenaren moduko hitzaldi batean jende euskaltzaleak espainolez egitea galderak? Bittor Hidalgok ondo esaten duen bezala, sumiso linguistiko hutsak gara, eta horrela segiz gero, nola aurreratu euskaraz bizi nahi dugunon normalizazioan?