Wikipedia birdefinituta

Google, YouTube, Facebook eta Wikipedia; horiek dira internet izeneko ozeano zabaleko porturik bisitatuenak. Egunero ez bada, ziur astean behin baino gehiagotan bisitatzen duzula Wikipedia pertsonai bati buruzko informazioa eskuratzeko, herrialde bateko daturen bat kontsultatzeko edota ezagutzen ez zenuen kontzepturen baten berri izateko.

Edukiak egiten du aberats Wikipedia, izan ere, munduko entziklopedia osatuena da. Hori dela eta, Wikipediara jotzen dugunean ez diogu diseinuari apenas arretarik jartzen, informazioa da nahi duguna. Dena den, mundu guztiak gogoko ditu gauza politak; horregatik, NEW! agentzia sortzaileak entziklopedia ospetsuaren diseinu berria proposatu du, modernoagoa eta minimalistagoa.

Logotipotik hasita edukiaren aurkezpena arte, gunearen diseinuari forma erakargarriagoa eman diote, egungo diseinuaren korronteei egokituta. Hasierako orria, menuak, hizkuntzen eta edukien aurkezpena, askotariko bilaketak eta abar. Guztia izan dute kontuan eta, egia esan, emaitza benetan ederra da.

Dena den, guztia proiektu bat besterik ez da, ez dakigu Wikipediakoek diseinu berri hori kontuan hartuko duten edo aplikatzera iritsiko direnik.

Proiektu osoa WikipediaRedefined.com webgunean aurkituko duzue, zati guztien azalpenarekin eta hainbat adibide grafikorekin.

Zer duzu buruan “Wikipedia birdefinituta”-ri buruz

  • Azala aldatzea ondo dago, baina mamia ere hobetu behar da, eta euskarazko wikipedian oraindik asko dago egiteko. Denon laguntza behar da artikuluak sortu eta hobetzeko. ANimatu!