#i26 Greba Orokorra

ZuZeu bihar itxita egongo da #i26 Greba Orokorrarekin bat egin baitugu.

Bihar irailaren 26 greba orokorrera deitu dute Hego Euskal Herriko hainbat gizarte erakundek eta sindikatuk, tartean ELAk eta LABek. Euskal Herrian murrizketarik ez! Lan eta Gizarte eskubideen alde leloa izango dute lau hiriburuetan burutuko diren mobilizazio eta manifestazioek. Azken hiru urte eta erdian egiten den bosgarren greba orokorra izango da.

Krisi ekonomikoaren ondorioz hartutako neurriak beharrezkotzat jo ditu Gobernuak eta greba orokorrak gutxietsi egin ditu, martxoaren 29an Espainiako estatuan burutu zen greba erraldoia, esaterako. Gobernuaren jarrera hori salatu du ELAko Txiki Muñozek: “greba orokorrek eta mobilizazioek ez dutela ezertarako balio pentsarazteko abilezia dauka sistemak, eta pertsona askok hori pentsatzen du”. Alta, “eraginkortasuna” duela defendatu du, “lorpen sozialak borrokan lortu dira, mobilizatuz eta kalera ateraz”. LABeko Ainhoa Etxaidek, ostera, murrizketak eragozteko nahikoa diru badagoela azaldu du. Euskal instituzioei eskatu die “mozketei aurre egiteko eta gizarte eta lan eskubideen lehen lerroan” jartzeko.

Greba orokorra deitu aurretik Espainiako Gobernuak hartutako neurriak:

  • Langile publikoei eguberrietako saria kendu diete.
  • Langabezia saria murriztu egingo da sei hilabetetatik aurrera.
  • BEZa igo da, arrunta %18tik 21 era eta hainbat produkturi BEZa handiagoa dutenen artera mugitu dituzte.
  • Mendekotasuna duten familieei senidea zaintzeko diru laguntzak %15 gutxitzeko agindu dute. Baldintzak ere gogortu egin dituzte.
  • Liberalizazioaren ondorioz merkataritzan merkealdiak eta eskaintza bereziak urte osoan zehar egin daitezke eta jaiegun gehiagotan irekitzeko baimena eman dute.

Hegoaldeko instituzioek neurri gehienak aplikatu beharko dituzte, nahiz eta Bizkaian eta Gipuzkoan hainbat neurri saiheste aldera salbuespenezko erabakiak hartuko dituztela iragarri duten.

Manifestazioak:

  • Bilbo, 12:30etan Eliptikatik
  • Donostia, 12:30etan Artzai Onatik
  • Gasteiz, 12:00etan Bilbo plazatik
  • Iruñea, 12:00etan Gaztelu plazatik

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

10 pentsamendu “#i26 Greba Orokorra”-ri buruz

  • Grebaren aurkako “piketeak” lanean hasi dira jada:
    .
    “Atxiloketa: Ivan Garcia Alde Zaharreko bizilaguna atxilotu dute”
    .
    http://www.ateakireki.com/2012/09/atxiloketa-iban-garcia-alde-zaharreko.html

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-25 14:18

    ta irailaren 27an, zintzo zintzo….denok lanera! (Ahal duteneak, noski) Berriro etsaiaren menpe, beren logika barruan mugitzen. 501 urte estrategiarik gabe…. noiz arte?

  • Irailaren 27a ez da edozein egun, Gudari Eguna baizik.Batzuk estrategia aldaketagatik ahaztu arazi nahi dute,beste batzuk inoiz ez dute aintzat hartu, baina asko eta askorentzat egutegian izar gorri batekin markaturiko eguna izango da beti!

  • Ostegunean Koldo Mitxelenara: http://www.hamaika.tv/tb/bideo/5140

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-25 15:09

    Gure herrian, zoritxarrez, 365 “gudari eguna”-k aurkitu ditzakegun urtean zehar. Horrek ez du esan nahi ez dugula 1975-ko iraialaren 27a oroitu behar. Horrekin batera omenaldi bat eskeini dezakegun desagertu diren abertzale guztieei, nahiz eta “en el campo de batalla” ez erori. Txiki ta Otaegi, noski direla gure herriaren sinbolo bat.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-25 20:03

    Bikain! Benetan, Alaznek jarri duen enlazea ta bideoa ikusi ta prozezatu ez gero, herri hontan ematen du zerbait badagoela itxaropena eukitzeko. Zer desberdintasuna entzuten dugunarekin “medio ofizialeta”n…………..

  • Gaur bildurgarria iruditu jatan gauza bat ikusi dut eta hemen konpartitzea pentsatu dut. ELA sindikatuaren grebaren inguruko propagandari buruz ari naiz. Bertan irakur daiteke:
    EMIGRATUARAZIKO gaituzte. Emigratuarazi??????????????????? Nora, Alemaniara?
    Nola liteke hori ELAk argitaratzea. Nora daramate herri hau?
    Propaganda guztia irakurri dut eta laburtuz, ELA kendu eta CCOO edo UGT jarrita berdin berdin izango litzateke.
    Beste iruzkinean esan bezala 11tb-ko elkarrizketan entzundakoak harritu egon nau. Gauza batzuekin ez nago oso konforme, baina bihar Koldo Mitxelenara noa, dudarik gabe.

  • Gaurko irudi batzuk Iruñean:
    .
    Ateak Irekiren kanala: http://www.youtube.com/user/AteakIreki/videos?view=0
    .
    #GrebaOrokorra: Espectacular galería de Ekinklik de los incidentes de este mediodía en Iruñea. http://www.ateakireki.com/2012/09/grebaorokorra-espectacular-galeria-de.html

  • “#GrebaOrokorra: Ez dute esango grebak ohiartzun txikia izan duenik! Iruñeko karrikak Wall Street Journalen azaleko argazkian ”
    .
    http://www.ateakireki.com/2012/09/grebaorokorra-ez-dute-esango-grebak.html