Ametsak gogoratzen dituzu?

Gauero asko jota bi ordu irauten duen REM (rapid eye movement) denbora tartean, amets egiten dugu. Hori diote garuna ikertzen duten zientzialari gehienek: egunero egiten dugu amets. Aldiz, jende askok dio ez duela amesten. Inbidiatxo keinuak jartzen zaizkie amets zirraragarriak kontatzen dabiltzanen alboan. Amesgaiztoek ez bezala, oroitzapen gozoek lanordu goiztiarrak arintzen dituzte. Gainera, interesgarria da geure ametsen nondik norakoetan murgildu eta azterketa sasi-Freudiarretan murgiltzea.

Hainbat gomendio luzatu ohi dira ametsak oroitu nahi dituztenei. Lehenengo gomendioak inozoa dirudi baina, zera dio: “Ohera joan aurretik sartu buruan ametsa gogoratu nahi duzula”. Behin esnatutakoan ametsa gogoratzeari buru belarri ekin, ahalik eta gutxien mugitu eta ahal dela arkatzarekin oharrak idatzi. Esnatu eta lehenbiziko hamar minutuak dira ametsak oroitzapen bihurtzeko gakoa. Animatu eta egin froga!

Ez bazara ametsari eusteko gai izan, da zure azken saiakera: Amerikako Ojibwe herri indigenaren “amets harrapakaria”.

Teknikak erabilita edo horiek gabe, zuk ametsak gogoratzen dituzu?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Ametsak gogoratzen dituzu?”-ri buruz

  • Albert Einstenek lera baten gainean argiaren abiduraz zihoala amestu zuen, eta horrek erlatibitatearen teoria osatzen lagundu omen zion. Auskalo nola, baina irudi polita, piura horrekin, gainera.
    .
    Paul McCartneyk abestia entzun zuen ametsetan eta hurrengo egunetan ikertzen ibili zen non entzun ote zuen jakiteko. Emaitzarik gabe, berea zelaondorioztatu zuen azkenean, ametsetan konposatu zuela. Yesterday abestia zen. Inork ez zion demandarik jarri plagioa egiteagatik.