Euskara Jendea dokumentalak hizkuntza eta historia uztartuko ditu

Euskara Jendea

Euskara eta euskaldunen historiari buruzko dokumentala estreinatuko da laster: Euskara Jendea. Gure Hizkuntzaren Historia. Gure Historiaren Hizkuntza. Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da.

Ordubete inguruko sei atal izango ditu Euskara Jendea dokumental sortak:

  • Historiaren atarian,
  • Erromako Inperioan
  • Aniztasunaren bidean
  • Mugetan gaindi
  • Gerren arteko Pizkundean
  • Mundua osatzen

Trailerra ere sarean eskegi dute:

Jarraian dibulgazioko dokumentalean parte hartu duten pertsonetako batzuk:

  • Joseba Agirreazkuenaga (historialaria)
  • Amaia Aire (irakaslea eta kulturgilea)
  • Peter Bakker (hizkuntzalaria)
  • Belen Bengoetxea (arkeologoa)
  • Jacques Blot (arkeologoa)
  • Antonio Breschi (musikaria)
  • Iñaki Camino (hizkuntzalaria)
  • William Anthony Douglass (antropologoa)
  • Miren Egaña Goya (hizkuntzalaria)
  • Iratxe Esnaola (informatikaria eta .eus ekimenaren koordinatzailea)
  • Diego Garate (arkeologoa)
  • Joaquin Gorrotxategi (hizkuntzalaria)
  • Jose Angel Irigaray (kulturgilea eta idazlea)
  • Neskuts Izagirre (antropologoa)
  • Jurgi Kintana (historialaria)
  • Joseba Lakarra (hizkuntzalaria)
  • Juan Jose Larrea (historialaria)
  • Beñat Oihartzabal (hizkuntzalaria)
  • Lourdes Otaegi (literatura irakaslea)
  • Jon Sarasua (bertsolaria eta idazlea)
  • Elena Torregarai (historialaria)
  • Mertxe Urteaga (arkeologoa)
  • Hiromi Yoshida (euskara irakaslea)

Xamarren liburua

Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratu zuen “Euskara Jendea” lana da dokumentalen muina. “euskaldunon hiztun komunitatearen historiaren ildo nagusiak” azaldu nahi dituzte eta horiek publiko zabal bati aurkeztu. Elkarrizketez gain, dramatizazio txikiak ere gehitu dizkiote dokumental sortari eta historian esangura berezia izan duten txokoen irudiak ere badira.

Lan taldea Xamar berak, Mikel Arredondok, Hibai Castrok, Adur Larreak, Lutxo Egiak, Lon Fernandezek eta Maria Uriartek osatu dute, baina kolaboratzaile sare zabala izan dute inguruan. Webgunea abiatu dute, jada, eta lanaren inguruko informazio ugari eskaini dute bertan. Laster gazteleraz, frantsesez eta ingelesez ere eskaini nahi dute orain euskara hutsez eman duten informazioa.

Jatorrizko informazioa:

Naiz

Euskara Jendea

Filoblogia

 

7 pentsamendu “Euskara Jendea dokumentalak hizkuntza eta historia uztartuko ditu”-ri buruz