Zortekoak gu, Diario Vasco alde dugu!

"Mundu mailako selekzioa", dio titularrak
“Mundu mailako selekzioa”, dio titularrak

Kafetegira jaitsi nintzen, urteko azken egunkariei begirada bat ematera, ahantzita Euskal Selekzioaren partidaren biharamona zela. Amen batean konturatu nintzen, azal guztietako argazkia baitzen, Diario Vascotik hasi eta Gararaino. Atentzioa deitu zidana ordea, Vocento taldeko egunkariak futbol selekzioari emandako trataera eta dimentsioa izan zen. Zur eta lur.

Normalean kirol saileko albisteak atzamar kolpe batez pasatzen ditut, baina biharamon hartakoak merezi zuen. Diario Vasco, ABC eta enparauak barne hartzen dituen Vocento komunikazio talde eskuindar espainoleko Gipuzkoako egunkariak, 10 orrialde eskaintzen zizkion Euskal Selekzioari. Baina ez edonola, hori ez zen harritu ninduena aizue! Ofizialtasunaren aldeko 10 orrialdeko editoriala ekartzen zuen Gipuzkoako egunkari salduenak. Argazkiak ateratzeari ekin nion segapotoarekin, honako sarrera idatzi behar nuela gogoan. Goazen bada begiratu bat ematera.

  • Honela dio Fernando Becerril DVko kazetariak (Beheko argazkian ikusi dezakezue gaztelaniaz): “Nik mundu mailako selekzio bat ikusi nuen, eta Anoetatik beste maila bateko konpromiso batean lehiatzen ikusteko gogoz atera nintzen”.

Zarautz-20121230-00052

  • Eta segitzen du, Euskal Herria ohiko tabua ahoan inongo bizarrik gabe erabiliz. “Ziur naiz atzo Euskal Herriak Azkargortaren mutilei sartutako goleada erlatibizatzeko argudio sendoak erabili daitezkeela.”

Zarautz-20121230-00050

  • Lehenengo paragrafoan ere botatzen ditu batzuk: “Euskal selekzioaren urteroko festa hau, herri honetako hainbeste jende hunkitzen duen gabonetako partida hau…”, eta, “Munduko futbol lehiaketa handienetan duintasunez lehiatu lezake Euskal Selekzioak”

Zarautz-20121230-00051

  • Gainontzekoa gutxi balitz, Mikel Labakari txoko bat ofizialtasuna irmoki aldarrikatzeko: “… azpetiarrak ofizialtasunaren bila joateko eskatu zuen. “Bada ordua arduradunek pausuak eman ditzaten…”

Zarautz-20121230-00060

Zorionekoak gu, Diario Vasco alde dugu. Oraingoz behintzat. Ez didazue esango ez dela zur eta lur geratzekoa. Zergatiak pentsatzen aritu naiz, baina ez naiz ondorio garbi batera iritsi. Dena dela, ez da txarra Gipuzkoan (harrigarriki) gehien saltzen den Vocentoko egunkari espainiarra gure alde izatea. Gora hegemonia komunikatiboa, Gora Euskal Selekzioa! Hemen atera nituen beste irudi batzuk:

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

9 pentsamendu “Zortekoak gu, Diario Vasco alde dugu!”-ri buruz

  • DV Andoni Egañaren kameleoiaren parekoa da. Zer komeni, behar, irakurri nahi Gipuzkoak … huraxe argitaratzen du. Vocento taldeko parte izan arren ederki neurtzen du bere ildo editoriala gipuzkoarron gipuzkoartasuna (gehiegi) umiliatu gabe, edo horren itxura emanez bederen.

  • Oxandabaratz 2013-01-02 13:14

    DVk zein El Correok darabilten probintzialismoa bai dela lotsatzekoa.

  • Izarpezelai 2013-01-03 20:55

    Nik ez dut inoiz D.V. irakurtzen, baina poztekoa da Xigor Gezalak komentatzen duena. Bada zerozer. Maila futbolistikoan bakarrik bada ere, ildo abertzale bat izatea. Maila politikoan, badakigu non dagoen D.V….
    Lagun katalan batek duela gutxi komentatu zidan Kataluinako egunkaririk salduenak, La Vanguardiak (D.V.-ren antzekoa), bere ildo editoriala orain aldatzen ari dela Kataluinako garai berrietara (aro aurre-independentistara) moldatzeko. Kataluinak bere burujabetza lortzen badu, La Vanguardia inor baino independentistagoa… Nik ez dut dudarik hemen antzeko egoera balego, D.V, Correo eta Diario de Navarra ere “betiko independentistak” izango liratekeela. Baietz!

  • Edozer gauzarekin harritzen da jendea eta harridura azaltzen duenean bere inguruari dion miraren neurria, errealitatearen ezagupena, bistara jartzen digu. Frantziak haurrek frantzesa jakiteaz harritu zen portugesarena