Bilboko Burdin Hesia Sopela-Berango artean

hesiaBilboko Burdin Hesiaren ikerketa eta hedapenaz arduratzen den Sancho de Beurko irabazi asmorik gabeko elkarteko lagunen eskutik goiz elegantea bota genuen ostiralean. Txangoak bi helburu zituen, alde batetik Sopela eta Berango banatzen dituen Mendibe-Araneburu parajean dauden lubaki eta bunkerrak ezagutzea eta bestetik Burdin Hesiaren interpretazio zentrua ezagutzea.

Abenduaren 22an Berangoko Kultur Etxeko egoitzan Bilboko Burdin Hesiaren interpretazio zentrua ireki dutelarik, Gerra Zibila eta Burdin Hesiaren berri izan nahi duenak badu non gozatu eta ikasi Elkarteko lagunek egin duten lan itzelarekin.

Txangoan hartutako 13 argazki geokokatuen galeria azpikaldean ikusgai:

Interpretazio gunean umila izanagatik izugarrizko material eta informazioa du eta azpimarratzekoa da bertan agertzen diren edukiak, elkarteko kideek musutruk zentroari emanak izateaz gain , benetakoak direla eta informazioa zehatza eta sakona dela.

2012ko udara partean elkarteko kideek, bainan batipat Aitor MiƱambres eta Guillermo Tabernillak gogor ekin zioten dena txukun atondu eta prestatzeari.

Ez zaizue damutuko: Lorturiko emaitzak aho bete hortz utziko zaituzte.

Zallan bizi den eta alabari euskaraz hitzegiten dion bakanetakoa. Ataundarra jaiotzez, beasaindarra heziketaz ta Zallarra bizilekuz.