Mendebaleko inperialismo “humanitarioa” Malin: honetan integristak-separatistak dira gaiztoak

muntaia maliIrak, Afganistan, Libia, Siria…. odolezko anabasa bilakatu eta gero Mali-ren txanda heldu da ustekabean. Frantziar Errepublika Mali bonbardatzen ari da, dioten bezala, hango biztanleak aukerako “gaiztoengandik”  babesteko.

Orain, gaiztoenak Malin sharia ezarri nahi omen duten islamistak-separatistak dira. Ze arraroa …. ez daude Frantzia eta Mendebaleko gainontzeko Estatuak islamistak laguntzen Siriako gobernua botatzeko asmoz, lehen Libiakoarekin egin zuten bezala? Onak dira islamistak Libia eta Sirian eta gaiztoak Malin? Utzi ditzagun galdera deseroso hauentzako erantzunak gerorako.

2012ko apirilaren 6an Azawad-en Askapen Nazionalerako Mugimenduak (AANM) bere herriaren independentzia aldarrikatu zuen. Iragan mendeko deskolonizazio prozesuan  Frantziar Errepublikak artifizialki sortu zuen Mali Estatuaren iparraldean kokatuta dago matxinatu diren tuaregen herria, Azawad. Independentzia aldarrikatu eta gero AANM eta tuareg islamisten arteko liskarrak sortu ziren.

Edonola ere, Azawaden independentziaren aldarrikapena ez zen izan ez Mendebaleko Estatu inperialisten gustukoa ezta Afrikako Batasunarenak ere. Guztiak kokatu ziren independentzia horren aurka. Jarraian etorri da eraso militar bat gauzatu baino lehen ohikoa bilakatu den fartsa; mendebaleko komunikabidetan “iritzi publikoa” moldatzea, Nazio Batuen Erakundeen babesa lortu (eta ez bada lortzen berdin dio) eta … alehop! badaukagu Europako potentzi baten bonbarderoak berriro demokrazia esportatzen atzeratuta eta basatiak diren alproja batzuk zibilizatzeko. Gurutzadetan bezala, Espainiarrak Amerikara heldu zirenean bezala…… beti bezala.mali bon

Oraingoz ez dago oso garbi zein den eraso militarraren aitzakiarik nagusiena; Azawaden independentziarekin amaitzea ala Malin Estatu islamista bat ekiditea, edo biak batera.

Edonola ere, guztiok dakigu benetako helbururik nagusiena Maliren lehengaiak eta Gobernua kontrolatzea dela, eta  eraso inperialista hau “terrorismo yihadista”ren aurkako borroka gisa aurkezten digute. Afganistanen aurka egin zuten bezala.

Azken aitzaki honen harira burutazio batzuk datozkit burura.

Mendebaleko inperialismoa eta islamismoa

XXI mendeko inperialismoak islamismoaren fenomenoarekin zinismo erraldoia eta lotsagabea erabiltzen du; batzuetan ezkerreko indarren edo “etsaia” diren Estatuen aurka aliatu gisa erabiltzen du islamismoa, eta beste batzuetan bere eraso militarrak gauzatzeko etsai moduan aurkezten du.

-Afganistan: 1980ko hamarkadan Afganistango gobernuan Sobietarrek laguntzen zuten eta bere burua ezkerrekoa eta aurrerakoitzat aurkezten zuen alderdi bat zegoen: Afganistango Herriko Alderdi Demokratikoa (AHAD). Horren aurka gaur taliban izenarekin ezagutzen ditugunak altxatu ziren. Mendebaleko Estatuek masiboki lagundu zituzten talibanak “askatasunaren borrokalariak” (Bin Laden besteak beste) deitzen zituzten. Sobietarrak bota eta ezkerreko gobernua suntsitu eta gero boterera heldu ziren talibanak.

2001ean Estatu Batuek Europako Estatu batzuek lagunduta Afganistan inbaditu zuten, 20 urte lehenago beraiek babestu zituzten “askatasunaren borrokalari” talibanak agintetik botatzeko . Hori baino lehen talibanak ze gaiztoak ziren ongi erakutsi ziguten komunikabidetan, esaterako: emakumeei burka eramaten behartzen zituzten eta Buda erraldoiak suntsitu zituzten. Feminismoa eta Kultura inperialismoaren aitzakiak bezala. Eta inbasioak eta gudak gaur arte diraute.

Laburbiltzen; ezkerreko alderdi bat gobernutik kentzeko bat egin zuten islamismoak eta Mendebaleko inperialismoak. Helburua lortuta haien arteko komeriak hasi ziren.

-Libia: denboran hurbiltasunagatik ez da beharrezkoa historia gogoratzea. Eraso honetan Mendebaleko Potentziek, Sarkozyren Frantziako Errepublika buru, eta Golkoko Monarkiek antimperialista zen Libiaren Gadafiren gobernu “etsaia” botatzeko militarki, ekonomikoki eta politikoki talde islamista lagundu zituzten. Orain, Gadafiren gobernua suntsituta, elkarrekin ostiaka daude.

Gogora dezagun eraso errazteko Libiaren Gobernuari buruzko mota guztietako gezurrberria-azala-02-22-txik-220x210ak islatzeaz gain gure komunikabideek islamisten aurpegi gizatiarra erakusten zigutela, “iraultzaileak”, “askatasunaren matxinoak” eta abar deituz. Afganistanen bezala.

Laburbiltzen; “etsaia” eta antimperialista zen gobernu bat kentzeko bat egin zuten berriro islamistek eta Mendebaleko Estatuek. Helburua lortuta haien arteko komeriak hasi dira.

-Siria: Libian gertatutakoaren oso kopia antzekoa da han gertatzen ari dena. Bat eginda daude NATOko kidea den Turkiak kontrolatzen dituen islamistak, Golkoko Monarkiek gidatzen dituzten salafistak eta Mendebaleko Estatuak, berriro Frantziako Errepublika buru (orain Hollanderekin),  Siriako Al Assad-en gobernu antinperialista botatzeko. Aukera honetan ez zuten NBEaren Segurtasun Kontseiluaren babesa (Errusiak eta Txinak, ez Libiarekin bezala, aurkako botoa eman zuten) eta haien planak moteldu dira.

Honetan ere matxino islamisten soslai beldurgarriena saiatu da ezkutatzen hemengo komunikabidetan. Gatazka nahi baino gehiago luzatzen ari denez gero eta zailago bilakatzen ari zaie ezkutatzea Mendebalaren aliatuak diren matxino islamistek egiten dituzten triskantzak eta Siriarako daukaten egitasmoa: sharia. Horregatik orain saiatzen ari dira desberdintzen islamista onak(Turkiaren aldeko Siriako Armada Askea) eta “islamista gaiztoak (Al Quaeda).

-Mali: Zergatik Afganistan, Libia eta Sirian bultzatzen duten islamismoa ona da eta hain txarra Malin dagoena? Justifikatzen du horrek beste eraso militar odoltsu bat gauzatzea? Badirudi baietz, baina guztiok dakigu zeintzuk  diren benetako arrazoia; urrea, uranioa….

Zinismoa, hipokresia, ankerkeria, basakeriak…  maila kolosaletan, munduko bazter horietan neurri gabeko sufrimendua eta lapurretak gauzatzeko. Gure botoekin.

Eta gu, zer? Engainatuta gaude?

Irak eta Afganistan inbasioen aurkako mobilizazio handiak izan ziren Europan gauzatu ziren azken  salaketa antinperialista masiboak. Gero, Libia, Siria, orain Mali…. ez da ia inor mugitzen. Inperialismo “humanitarioa” eta bere inguruko bonbardaketa mediatikoak lagundu dute gure gizartea begi onez ikustea eraso militar hauek. Guk bozkatzen ditugun gobernuek eta alderdiek agintzen dituzte sarraski guzti hauek.

Baina ez gaitezen inozoak izan; ez gaude engainatuta. Europako gizarteetan gehienak pentsatzen du inbasio eta eraso militar hauen ondorio bat status quo mantentzea dela, beste era batean esanda; gure bizitza maila mantentzea. Eta horretaz gain gure bonbarderoen azpian hiltzen direnak “diktadoreak”, “satrapak”, “integrista” eta antzekoak (edo “alboko kalteak) direla esaten badigute gure kontzientzia lasaitzen da eta askoz hobeto egiten dugu lo. Gainera, ez dugu ikusten han isurtzen den odolak gu zipriztintzeko arriskurik. Oraingoz, Madrilen 2011an gertatu zena salbuespena da. Ikusiko dugu etorkizunean.

Eta ezkerra?

Gure gizartetan gehienetan ezkerreko sektoreak dira kontzientzia kritikoaren papera jokatzen dutenak. Baina badirudi gehienek, Europan behintzat, inperialismoaren “gizatiarra”ren amua hestegorriraino irentsi dutela. Libiaren kasuan “Ez OTAN ez Gadafi”, leloarekin lasai asko geratu ziren inperialismoari aurre ez egiteko. Eta haluzinagarriena zena, batzuk NATOren kidea den “Turkiak gidatutako neocalifato islamikoa bat sozialismorako bidea izan daitekela” ondorioztatu zuten.

Siriaren kasuan Siriako lehendakaria, Al Assad, ze gaiztoa den errepikatzen dute etengabe besoak guruLibia gorripidea rktzatuta geratzeko.

Detaile moduan; artikulu hau idazten nuen bitartean Euskal Herriko ezkerreko irrati batean solasaldi bat entzun dut. Bertan zegoen partaide batek justifikatzen zuen Frantziaren erasoa Malin sharia ezartzen ekiditeko, emakumeen eskubideak bermatzeko. Afganistan inbaditzeko burkaren aitzakiaren kopia.

Badirudi Mendebaleko kapitalismoaren krisiak eraso eta inbasio militarren beharra handitu dituela, eta sarraskiz sarraski bere “etsaiak” diren estatuak, mugimendu eta sektoreak beren bonbardaketen azpian erortzen ari dira.

Duela aste batzuetatik iragarrita zegoen Malin Azawaden aurkako erasoa hasi da, Siriakoak jarraitzen du eta zerrendaren lehenengo lekuetan Iran edo Libanoko Hezbollah daude. Begiratu ditut niretzat nazioarteko elkartasun arloan erreferentzialenak eta borrokalarienak diren erakunde internazionalisten webgunetan eta ez dut txintik ikusi Malin edota Sirian gertatzen ari denari buruz. Ez salaketarik ez kontzientziazio lanik.

Inperialismoa garaipenak lortzen ari da, baita gure buruan ere.

19 pentsamendu “Mendebaleko inperialismo “humanitarioa” Malin: honetan integristak-separatistak dira gaiztoak”-ri buruz

  • Oxandabaratz 2013-01-16 00:54

    Salatzen duzun guzti horren paradigma, I. Larrea, Jugoslavia izan zen. Hor bai inork ez zuela ahotsik altxatu.

  • Oxandabaratz 2013-01-16 00:58

    Zuk salatzen duzunaren padradigma, I. Larrea, Jugoslavia izna zen; bai 91-95an, zein 99an. Hor bai sartu zigutela ederki ziria. Hor inork ez zuen altxatu ahotsik (eta batzuek oraindik eredugarritzat dute hor gertatutakoa, sinesgaitza!)

  • Magia borras 2013-01-16 08:20

    Hartu hemendik, gehitu handik, dena ondo nahastu eta Larrearen historia lezio aparta. Beti ere, sozialismoaren aurkako eraso guztien gainetik eta logika ororen azpitik. Benetan delirantea dirudit…

  • Galder Gonzalez 2013-01-16 10:11

    Nik detaile bat: Independentista eta integristak ez dira talde bera. Azawaden independentzia lortu zuen MNLAren ideologia bat da eta bere aurka dagoen AQMIren taldeak beste batzuk. Biak ala biak daude, gainera Maliren gobernuaren aurka. Hau da, 3 bando daude, baina lehenengo biak euren artean borrokan daude, aldi berean.

    • Kaixo Galder.
      .
      3. pasartean gaia aipatzen dut: “Independentzia aldarrikatu eta gero AANM eta tuareg islamisten arteko liskarrak sortu ziren.”
      .
      Den dela, artikuluan planteatzen dudan galdera bat honako hau da: “Oraingoz ez dago oso garbi zein den eraso militarraren aitzakiarik nagusiena; Azawaden independentziarekin amaitzea ala Malin Estatu islamista bat ekiditea, edo biak batera.”. Nik behintzat ez daukat oso garbi, badirudi frantziarrek bi gaiak nahasten dituztela.

  • Amonamantangorri 2013-01-16 12:30

    Mexikoko La Jornadan analisia. Zaharra izanagatik ere, uste dut merezi duela irakurtzea: http://www.jornada.unam.mx/2012/11/04/opinion/020a1mun

  • Nondik heldu dira arma astunak islamisten eskuetara? Nork ordainduta? Horri pista segituz, beste gerra guztietan bezala, agian ulertuko dugu zergatik laguntxu batzuen artean montatu duten gerra berri hau. Gainera badago puntu gehigarri bat: hilko diren asko beltzak dira. Eta jakina denez, beltzen heriotzak ez dute txurienak beste kontatzen (arabeenak ere ez, baina arabeenak ikusi egiten dira telebistan, beltzenak ez: arazo bat gutxiago gure kontzientzietarako). Nahikoa daukagu gure krisiarekin, zer axola zer beste “krisi” sortzen ditugun Europatik kanpo gure industria “zehatz” batzuk krisian eror ez daitezen.

  • Tapioka koronela 2013-01-19 02:53

    Buuuufffff! I.Larrearen ohiko nahaste-borraste manikeotako bat. Gadafi eta Al-Assad antinperialistak direla esateak zer esan nahi du? Gadafik zerbait eduki badu bere ibilbidean inkoherentzia izan da. Libian talde komunistak zapaldu zituen kanpoan laguntzen zituen bitartean. Eta Gerra Hotza bukatu zenean guztiez ahaztu zen eta Mendebaldeko presidente petroliozaleei begiekin keinuka hasi zen. Berlusconirekin txantxak egiten zituen, Aznarri zaldi bat oparitu zion, Cameronek Tripolira bidaiatzen zuen eta Sarkozyri kanpaina ordaindu zion. Horregatik ulertzen ez dudana da Gadafiren laguntxo berriek nolatan konspiratu zuten hain azkar, Europako enpresak jada Libiako pastelaren zati bat baitzuten. Adibidez British Petroleum 2010eko irailan itzuli zen Libiara. Beraz, nork, nola eta zergatik erabaki zuten Gadafi botatzea? Nik ez dakit, I.Larreak badirudienez bai. Egia dena da NATO gabe gadafi ez zutela botako, eta Libia eta eskualde osoa hobeo zeudela leheno, orain baino. Baina tipo hori ez da Fidel Castro. Bide batez, bitxia da 2011 baino lehen Estatu batuek Gadafiri buruz esaten zutena orain irkaurtzea http://www.guardian.co.uk/world/us-embassy-cables-documents/63423

    • Tapioka koronela 2013-01-19 03:13

      Eta Al-Assadi buruz zer esan? Estatu Batuen etsaia, eta Estatu Batuen etsaien etsaia ere izandakoa. Edo ahaztu dugu Al-Assad aitak zein ‘gustuko’ zuen Sadam Hussein? 1991n Golkoko gerraren alde agertu zen Siria. Ze jarrera eduki zuen orduan? Inperialista edo atinperialista? Eta 2004an kurduei egurra eman zienean? Begira, Turkia natozalea, Iran integrista eta elkarrekin etsaitutako Siriako eta Irakeko Baath alderdiak elkartu dituen gauza bakarra: kurduei egurra ematea. Ez manikeoa izan, I.Larrea. NATOren aurka egoteak ez du esan nahi Gadafi eta Al-Assad goratu behar direnik, eta gadafi eta Al-Asad ez goratzeak ez du esan nahi inperialista bat zarenik. Ni, aukeran, kurduekin eta MNLArekin. Eta Azawadekin planteatu duzun galderan, nire iritzia, inongo frogarik gabe, hau da: MNLAren aurka ez dute esku hartu, independentzia aldarrikatu duen indar sekular bat delako, Europako iritzi publikoak irensteko zailagoa; seguraski luzerago asmatuko zuten moduren bat, baina sutilagoa, edo bestela de factokoa onartu eta uranioa eta mineralak ustiatzeko MNLArekin negoziatzen saiatuko ziren. Nire ustez ‘Krisia’-k arma astunekin aipatu duenaren bidetik doa asuntoa: irensgarriagoa zen etsai bat sortu dute, eta orain horrek dena justifikatzen die: Azawad osoa hartu, Maliko kolpistak legitimatu, eta xake taulan pieza bat irabazi.

      • Kaixo nire idazkien ohiko irakurleak zareten “Koronel Tapioka”, “Magia Borras” eta izen berri, desberdin eta irudimentsu guztiei.
        .
        Eztabaida hau ez da berria eta duela hilabete batzuk kazetari “pofesional” batekin aritu nintzen honi buruz.
        https://zuzeu.eus/2012/08/01/udaberri-otanikoa-siriako-matxino-islamistek-sarraskia-egiten-bideoa/
        .
        Edonola ere, interesgarria iruditzen zait eztabaida berriro gogoraztea, Coronel.
        .
        Ez duzue aukera galtzen Mendebaleko Inperialismoaren bonbarderoen azpian daudenen maltzurkeriak, akatsak eta kontraesanak etengabe azpimarratzeko. Aspaldian aurkitu nuen zuen jarrera ondo deskribatzen zuen artikulu bat; Manuel Navarrete-ren “Culto a la derrota” hain zuzen ere:
        .
        “..En realidad, no han mentido al decir nada de eso. Pero está claro que es el imperialismo el que ha marcado el ritmo del debate, lo cual es muy determinante. ¿Por qué las otras 51 semanas del año no era el momento de hablar del Tíbet, de Hussein, de Milosevic, de Gadafi o de Ahmadineyad, pero justo cuando al imperialismo y sus medios de comunicación les interesa, debemos ponernos todos a hablar como locos de esas cosas?”
        .
        “Es bochornoso comprobar a qué nivel cierta izquierda se encuentra alienada y subordinada a los medios de comunicación burgueses. Sonroja ver el miedo a ser tachados de gente que “apoya dictadores”, a las primeras de cambio, en caso de que no repitamos constantemente y prácticamente en cada frase nuestro desprecio por el líder de cualquier nación que sea acosada por el imperialismo (ya sea este líder Sadam Hussein, Milosevic o Gadafi).
        .
        “Si la OTAN piensa invadir Iraq, justo esa semana esta cierta “izquierda” se pone a recordar las terribles matanzas cometidas por Sadam Hussein contra el pueblo kurdo. Si la OTAN piensa invadir Yugoslavia o Libia, justo esa semana es el momento de redactar sesudos análisis sobre cómo Milosevic y Gadafi pactaron con el imperialismo en determinados momentos de sus trayectorias políticas”

        http://www.lahaine.org/index.php?p=64322
        .
        Orain Mali (edo Azawad)en txanda heldu eta ez dago oso garbi zer egingo duzue gogo gehiagoz; erasoa salatu ala erasotuen miseriak aireratu.
        Niri berdin zait tuareg edo islamista horiek Libian Gadafiren Gobernuaren alde ala NATOren babesa jaso zuten matxino islamisten alde borrokatu izana. Badauzkate akatsak, kontraesanak eta maltzurkeriak haien historialean? Ziur baietz, baina Mendebaleko inperialismoak eraso egiten dien unean ez naiz hasiko barreiatzen urbi et orbi ze gaiztoa diren. Ez nuen egin ez Hussein ez talibanekin ere. Mendebaleko inperialismoa egiten ari zaie eraso, haien burujabetzaren aurka eta horrek argi uzten dit non dagoen lehentasunezko kontraesana. Inperialismoa salatu.
        Autodeterminazioa eta burujabetza guztiontzat, ez soilik nire ideologiaren arabera “garbiak” direnak edo “lehendakari demokratikoa (???)” daukatenentzat. Eta burujabeak direnean kritikatuko ditut beharrezkoa iruditzen bazait.
        .
        Amaitzeko; ezkerreko medio hauetan argitaratu dute euskaraz ala gaztelaniaz artikulu hau:
        .

        http://www.lahaine.org/index.php?p=66517

        http://www.redroja.net/index.php/noticias-red-roja/noticias-externas/1442-imperialismo-humanitario-occidental-en-mali-esta-vez-los-malos-son-los-islamistas-separatistas

        http://www.insurgente.org/index.php/mas-noticias/ultimas-noticias/item/3457-imperialismo-%E2%80%9Chumanitario%E2%80%9D-occidental-en-mali-esta-vez-los-malos-son-los-islamistas-separatistas

        http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/01/16/mali-mendebaleko-inperialismo-humanitarioa/

        .
        Ezkerreko medio horiei gustatuko zaizkie “gezurrak” eta “nahaste borraste patetiko eta deliranteak”?
        Baina tira, zuretzat eta “pofesionalentzat”, ziur aski medio hauek izango dira “Kazajastan”go blogen parekoak, eh?

  • Askapenaren agiria:
    .
    “Eraso inperialistari ez Malin!”
    .
    “…..Beraz, estatu frantzesak, hitzez hainbeste defendatzen duen demokraziatik urruti, eta arrisku islamistaren diskurtsopean (libian islamistak defendatu dituzte inongo eskrupulorik gabe, eta gaur egun Sirian ere babesten ari dira) Sahel lurraldeko kontrol geopolitikoa ziurtatu nahi du eta bertako baliabide naturalak xahutu nahi ditu……”
    .
    http://www.askapena.org/?q=eu/content/eraso-inperialistari-ez-malin

    • Tapioka koronela 2013-01-25 13:22

      I.Larrea ere izen aski irudimentsua da.

      Kontua da Gadafiren edo Al-Assaden defentsa esplizitua egiten ez duenari zuk inperialista deitzen diozula. Siriako alderdi komunistako kideak badaude, Al-Assaden erregimenak torturatuak, Qatarrek eta Washingtonek sortutako taldean sartzeari uko egin diotenak eta orain esku hartze militarraren aurka daudenak eta Al-Assad berarekin negoziatu nahian ari direnak. Haien aurrean ez nintzateke ausartuko Baath alderdiaren loriak goraipatzera. Eta, beraz, gainerakook Ahmadineyad eta kritikatzen baditugu, inperialistek pausoa markatzen digutelako da. Kontuan hartuta Iran 1979tik dagola inperialismoaren jomugan, orduan inoiz ezingo dugu hango sistema kritikatu, nahiz eta oraintxe bi anaia kurdu heriotzera zigortua dituen, portzierto, mendebaldeko komunikabide inperialistetan ikusi ez dudan gauza bat http://www.ekurd.net/mismas/articles/misc2013/1/irankurd909.htm Baina Ahmadineyaden alde egon behar dut, bestela igual sionismoarekin lerratu nahi zelako. Malin erasoa salatu edo erasotuen miseriak atera diozu. Zein dira zuretzat erasotuak? Zeren bonbak jasotzen dituzten islamisten kontra egongo zara, Libian eta Sirian hala zaudenez gero. Niretzat erasotuak Maliko herritar xumeak dira, sharia edo frantsesen artean aukeratu behar izan dutelako, eta bigarrena aukeratu dute. Lehenengoarekin gobernu irrazional eta hiltzaile bat izango zuten, eta bigarrenarekin soberania galdu dute luzerako, eta gaurko ogia eta luzerako miseria irabazi. Baina eraso handiena tuareg independentistek jaso dute, Maliko gobernuaren zapalkuntzatik askatu ondoren, integristek desplazatu dituztelako, eta Frantziak haien de factoko independentizarekin bukatuko du orain. Baina zu zeurera: etsaiaren etsai oro nire laguna da, eta hala ez dioena ineprialista-faxista bat da

      • Kaixo Coronel.
        .
        Libian eta Sirian lana errazago zeneukan/daukazun: Mendebaleko Inperialismoak bonbardatzen dituen bitartean etsaiak diren/ziren gobernuak kritikatzen dituzu etengabe, Libia edo Siriako islamistei “iraultzaileak” edota “matxino armatak” deitu eta ….. hori bai, hori “herri xumea”ren alde egitea!
        .
        Gogorazten dizut Manuel Navarrete zuetaz dioena:
        .
        “Si la OTAN piensa invadir Iraq, justo esa semana esta cierta “izquierda” se pone a recordar las terribles matanzas cometidas por Sadam Hussein contra el pueblo kurdo. Si la OTAN piensa invadir Yugoslavia o Libia, justo esa semana es el momento de redactar sesudos análisis sobre cómo Milosevic y Gadafi pactaron con el imperialismo en determinados momentos de sus trayectorias políticas”
        http://www.lahaine.org/index.php?p=64322
        Esanguratsua da oso Malin eraso inperialista berri bat hasi bezain laster zuk hastea berriro gogoratzen ze gaiztoa diren ….. Al Assad, Ahmadineyad eta Gadafi ¡!!
        .
        Hona hemen Iñaki Egañak Siriaz eta Maliz esaten duena:
        .
        “…La participación de Francia a través de su Armada y sus agentes encubiertos en Siria y Malí es uno de los paradigmas del argumento lanzado. Los salafistas, los integristas, al asalto del poder en Damasco. Apoyados sólidamente por París. En la misma medida, los fundamentalistas aspiran a derrocar al Gobierno de Bamako, en Malí, surgido por cierto de un golpe de Estado y apoyado ahora por las tropas de Hollande.
        Un periodistas francés sugería recientemente la paradoja de que agentes encubiertos de Francia se juntarían en París, en la retaguardia. Los unos salafistas, procedentes de Siria. Los otros combatientes contra el salafismo, procedentes de Malí. Todos ellos pagados por el Ministerio de Defensa francés, gobierno de gobiernos…”
        http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130126/384623/es/La-gran-farsa-GWOT-Global-War-on-Terrorism
        .
        Nik orain Mali-rekin, lehen Irak, Afganistan, Palestina, Libia, Siria eta abarrekin egin nuen bezala Mendebaleko inperialismoa salatuko dut indar guztiaz.
        .
        Baina zu zeurera; etika gora etika behera Mendebaleko inperialismoaren gidoi “informatiboa” jarraitu berari gehien interesatzen zaionean.

        Aziu, galdera bat: zergatik deitzen diozu zure buruari “inperialista-faxista” ?

        • Tapioka koronela 2013-01-30 00:23

          Gora Argentinako junta militar antinperialista! Malvinetan munduko potentzia kolonial handienari hortzak erakutsi zizkiona. Eta ez hasi orain 30.000 ezkertiar desagerrerazi zituztela eta milaka gehiago torturatu esaten. Husseinekin ez zenuen hori egin, eta ezta talibanekin ere. Ez jarraitu inperialisten bide informatiboa

  • Begira begira Coronel; zure irizpideen arabera beste “nahaste-borraste manikeo” bat gehiago:
    .
    “Malí, Níger… ¿Argelia? El imperialismo criminal recoloniza África”

    .
    “….Los mismos países imperialistas (UE Y EE.UU.) que han destrozado Libia y que llevan camino de aniquilar Siria – como antes hicieron con Iraq y Afganistán – tienen la desvergüenza de utilizar el pretexto de luchar contra el terrorismo islamista en Malí, cuando han apoyado y están rearmando hasta los dientes a esos mismos grupos para invadir países soberanos y derrocar gobiernos legítimos que aseguraban a sus pueblos grados de bienestar social que eran posibles mediante un relativo control de sus riquezas naturales….”
    .
    “…El control de África por EE.UU. y la UE tuvo un hito fundamental en la destrucción de la Libia de Gadafi – pilar de la construcción de una identidad africana soberana y antiimperialista. Los islamistas que controlan Libia de la mano de la OTAN no han dudado en permitir la instalación de la mayor base militar del AFRICOM, Comando de EE.UU. para África y que antes no había conseguido alojar en ningún país…”
    http://www.redroja.net/index.php/comunicados/1463-mali-niger-argelia-el-imperialismo-criminal-recoloniza-africa
    .
    Eta zu bitartean behin eta berriro gogoratzen ze gaiztoa diren ….. Al Assad, Ahmadineyad eta Gadafi ¡!!… eta orain Argentinako milikoak !!!!???
    .
    Berriro Manuel Navarrete:
    .

    “..En realidad, no han mentido al decir nada de eso. Pero está claro que es el imperialismo el que ha marcado el ritmo del debate, lo cual es muy determinante. ¿Por qué las otras 51 semanas del año no era el momento de hablar del Tíbet, de Hussein, de Milosevic, de Gadafi o de Ahmadineyad, pero justo cuando al imperialismo y sus medios de comunicación les interesa, debemos ponernos todos a hablar como locos de esas cosas?…”
    http://www.lahaine.org/index.php?p=64322

  • “MALIKO GOBERNUAK GUDA DEKLARATU DIE BERRIZ ERE ERREBELDE TUAREGEI, FRANTZIAREN LAGUNTZAREKIN”
    .
    “…Frantziak uranioa ustiatzen du eremu horretan eta asteartean bere armadako 30 kide Kidalera bidali ditu Maliko armadari laguntzera, Malikahere gunean irakurri dugunez. ARGIAren azalean “Inperialismoak uranioa bereganatzen jarraitzen du” titularra zeraman zenbakian, Pello Zubiriak honela laburbildu zuen uranioaren afera Mali-Azawad: gerra inperiala etxe atarian daukagu erreportajean:…”
    .
    http://www.argia.com/blogak/lander-arbelaitz/2014/05/21/mali-eta-mnla-tuarega-berriz-ere-gudan-lehen-ministroak-azawadera-egindako-bisita-probokatzailearen-ostean/

  • Baina Larrea… beti igoal!
    Frantziako gobernu (sozialistak) Malira bidali baditu soldaduak, demokrazia eta giza eskubideak zaintzen laguntzeko izan da. Denon onerako, bestela esanda.
    Uranio-harri koxkor batzuengatik nola egingo zuen ba halakorik? Txarto pentzetan beti.