Ofiziala da: Beasaingo Udalak 0€ Udalbide Udalbiltzarentzat

Egun hauetan Twitteren solasaldia izan dut Beasaingo Udaleko Aitor Larburu zinegotziarekin ta sinesgaitza iruditzen zitzaidana baieztatu zidan: Beasaingo Udalak Udalbide/Udalbiltzari herrigintzan jarduteko erabiltzen den dirulaguntza 2013ko aurrekontuetan ez du lekurik izango: 0€

larburu02

Ezer baino lehen nire kezka erantzuteko Aitorrek erakutsitako atentzioa eskertu nahi diot. Aitorrek behintzat nire kezka erantzuteko molestia hartu du, (@beasain_bildu kaixo, ba al inor hortik?)

Ulertzen dut egunerokotasunean “nahi duzuna” baino, “egin beharra dagoena” egokitzen dela, bainan ikuspuntu abertzale batetik ikusita, Beasaingo Udalak egin duena E·Z D·A O·N·A·R·G·A·R·R·I·A, abertzaleok marra gorri batzu ditugu, edo izan beharko genituzke, ta honek marka guztiak gainditu ditu.

Ta inondik inora onartzen ez dudana norberaren ardurak besteen bizkargainean botatzea da:

larburu01

Barkatu Aitor, bainan zure argumentazio horrek nerabe txoznero batentzako balioko du, bainan txozna gunetik haratago ibilbide motza du. No cuela.

Gogora dezagun Beasaingo Udalak Udalbide/Udalbiltzari bideratutako funtsekin…

Hau horrela izanda, egindako akatsa zuzentze aldera neurriak hartzera baino beste biderik ez dut ikusten. Zeintzu? Ez dakit zehazki, bainan lehenengo pauso bezala Beasaingo Udalaren 2013ko aurrekontua goitik behera errebisatzen hasi genezake ta aurretik ez zeuden ta orain dauden gastu berrietatik (Beasaingo ikastolarena adibidez) partidaren bat Udalbiltzara bideratu dezakezue. Lehentasunak jartzea da.

Ez dadila artikulu hau Beasaingo Udalaren aurkako eraso politiko soil bat bezala ulertu, Beasaingo Bildun estiman ditudan lagun handiak ditut ta egindako pauso okerra zuzentzeko ekarpena egin nahiko nieke.

Nire arerio politikoak non dauden argi dut ta Beasaingo alkatetzan ez daudela ere argi dut, baldin eta arazo larri hau kudeatzeko gai diren. Espero dut.

Zallan bizi den eta alabari euskaraz hitzegiten dion bakanetakoa. Ataundarra jaiotzez, beasaindarra heziketaz ta Zallarra bizilekuz.

28 pentsamendu “Ofiziala da: Beasaingo Udalak 0€ Udalbide Udalbiltzarentzat”-ri buruz

  • Zer espero duzu dugun maila politikoaz? Gure “enemigos del estado opresor” horiekin, Pesoerekin adostu dute eta. Udalbiltzakoa larria da, beste zenbait gauzekin batera. Nola saiatu daitezke IKASTOLA PRIBATUARI LOKAL PUBLIKOAK utzi, berriz ere jarrera ideologiko partziala eta bidegabearekin, gurutze gorriko toki-aldatzearekin izkutatzen??? Herritarrak tuntunak gerala uste dute? Eta herrian dauden beste eskolak (euskaldunak, publikoak, ez elitistak,…) diru laguntzarik ez dute jasoko noski… Gora burgesia! Eta hori dena Udalbiltzaren kalterako. Zuek zarete zuek euskaldunak, sozialistak eta koherenteak!!!

    • Peru Dulantz 2013-01-30 10:07

      Ikastola pribatuari? Mesedez!! Beasaingo herriari egin zaion traiziorik handiena jende askoren ahaleginarekin eratutako ikastola eredugarria Celaa eta horrelakoen esku utzi izana izan da. Eman paseotxo bat Beasaingo kale eta parkeetan eta ikusiko duzu nolako bilakaera izan duen euskararen erabilerak Beasainen geroztik.

    • Ikastolari buruz diozuna irakurrita, pentsatu nahi dut 1993an esnezko hortzak zituen ume-moko bat zinela. Bestela, jakingo duzu beste eskola (kristau) PRIBATU batzuren mesedetan eta funtzionario-ametsetan bizi ziren langile saldu batzuren kanpaina lotsagabearekin Beasaingo herrian izan den saldukeria-kasurik nabarmenenetakoa izan zela. Lotsa gutxirekin eta Beasaingo PNVren joko interesatuarekin.

      Batzutan zaila izaten da ezjakintasuna eta gaiztakeria bereizten.

    • ez dira saiatu EAJrekin negoziatzen ala? ezin dut sinetsi ezetz… beraz, zein izan da arazoa? zergatik ez dira adostasun batetara iritsi? zergatik dio Bilduk aukera bakarra PSOErekin negoziatzea izan dutela? Ezin zitekeen beste ezer egin? Zergatik? Politikan beti bezala, galdera gehiago erantzunak baino.

      • Galdera horiek ere sasipolitikoarenak dirudite… LABeko batek aurrekoan antzekoak egin zizkidan… berak ere erantzunik ez zekien… edo ez zuen erantzun nahi. Horrela izaten da, interesik ez dagoenean negoziazioen edo akordioen arrazoiak ezkutatu egiten ditugu.

        • Zure erantzuna irakurrita deduzitzen dut, nire antzera, ideiarik ere ez daukazula zer pasa den EAJ eta Bilduren arteko negoziaketan. Eskertuko nuke bateren batek argituko baligu. Interes handia baitaukat.

          • Agian Pernando Barrenak erantzungo du, ertzantzen homenaldiarekin bezala… Larbururen blogean agian… azken aldian galdetu eta ixilik geratzen direla ematen du.

          • Agian, eta agian Anjel eta hirurok ume jolasean jarraituko dugu, edo agian, bateren batek, benetan pasa zena esplikatuko digu. Agian. Bien artean jarrai dezagun Bildu (orokorrean gainera, dena zaku berean sartuz) kritikatzen. Ze gozada.

            Eta gauzak argitze aldera, iruditzen zait Udalbiltzari xoxik ez ematea akatsa dela. Ardura norena den galdetzen ari naiz.

  • Peru Dulantz 2013-01-30 10:23

    Beasaingo alkatearen jarrera txalotu baino ezin dut egin. 17 zinegotzitatik 5 baino ez dute. Udalbiltzarako diru-laguntza batetik eta herriaren aurrekontuak bestetik balantzan jarrita, herriarentzat onena erabaki dutelakoan nago. Udalbiltzarentzat Beasaingo Udalaren ekarpena ez da hain garrantzitsua izango, bai ordea aurrekontuak Beasaindarrentzat. Hemen, zurruntasuna erakutsiz gero, fundamentalisata zara, eta herriaren alde negoziatuz gero, saldu hutsa…

  • Ikastola pribatua, bai. Pribatua eta elitista. Ez dut uste oraingo ikastolakoak lortutakoa den euskeraren erabilera Beasainen. Mesedez!! Ez dezagun nahastu Ikastolaren sorrera, lizeo, eta oraingo pribatu hori. Kontu zaharrak ahaztu gabe, inposizioz egiten ditu Beasaingo Bilduk, eta hori flexiblea izatea dela diozu eta herriaren aldekoa. Bai horixe, herriko nire lagunen alde, beti etxerako. Besteek urteetan negoziatu dutenean, españolak eta traidoreak izan dira. Baino Bilduk beti herriaren alde egiten du, bai jauna. Eta ez esan kontrakoa, gipuzkoan hori delitua delako.

    • Nik ez dut PNVren izena jartzeagatik jarri. Alkartasuna Lizeoa izan zen Ikastolaren publifikazioan jarrera erabakigarria izan zuen, oso ondo dakizun beste eskola PRIBATU baten gorakada izan da horren ondorioetako bat, eta herritarrek beren poltsikotik aurrera ateratako proiektua Lakuara garaian-garaian iristen denaren esku utzi zuen. Beasaingo kaleetako euskararen erabilerak ez du zerikusi zuzenik, nire ustez ere, orduko erabakiarekin, baina ezin duzu ukatu PNVk Ikastola saldu zuenik. Are gehiago. Beste herri batzutan Ezker Abertzalea bera izan da publifikazioaren alde egin duena.
      Beasainen zer gertatu zen esan dut, besterik ez. Eta hori guztia PNVK eta PSOEk adostutako lege marabilloso bati esker, horri esker daude orain eskola PUBLIKO eta PRIBATUAK (Kontzertatu hitza ez duzu nonbait ezagutzen).

      Eta ez dut komentatuko sudurgorrien jokaldia: Alegia, publikoa nahi dugu, publikoaren prezioa, baina geuk aukeratu non. Ba, gauzak ez dira horrela, txikito/a.

  • Dirudienez herrian zuentzako gaizki eta traizioz jokatu den guztietan PNV taldea tartean egon da… monotematiak zaret.
    Ah, ta nik ez dut inor inozotzat edo ezjakintzat edo ume-mokotzat jo. Berriz ere, nahasturik zabiltza, 1993an burua txuritzen hasia bainuen.

    • Peru Dulantz 2013-01-30 12:00

      PNVk berea “abiltasun politiko” guztiak jarri zituen ikastola “publifikatzearen” mesedetan (langileen eta publikotasunaren salbatailea, alajaina!!) eta herriaren ondarea saltzeko. Herriarena izatea ez da pribatua izatea. Euskal eskola publikoa? Denon ametsa, baina oraingoz, ametsa.

  • Zalantzan jarri ez dena da, denek onartutzat jotzean, BILDU-PSOE ituna da. Inork ez ote du errepara, PPK ETA SOILIK PPk eman diela ezezkoa 2013 rako aurrekontuei. Horrek bistan utzi duena zera da, nere uste apalean, BILDUren edo ikuspegi eta negoziatzean torpezia galanta edo tori barandilla eta parke bat – Aitor Aldasoro dixit – ta ekatzu aurrekontuen baiezko bozka ta ikastolarena. Horri gaur arte kromo trukatzea deitu zaio ( zilegia da). Zilegia eta kuriosoa ETAren jardunagatik bizkarzainak daramatzan eta Bilduren artekoa. Halere, ia denak abstentziora jo dutenean, (PNV eta H1!) beharrezkoa, ezinbestekoa al da Zazpiak Bat ikuspegiaz ezarritako xoxa apurrei ezetza ematea? EDOZEIN DELA ERE ARGUDIOA? Inork pentsatzen al du PSOE Beasaingo alkatetzan balego eta arrazoi berberarekin hori egin izan balu, zein izango zatekeen Bildukoen jarrera?

    • Peru Dulantz 2013-01-30 12:42

      Egia esan, ez nekien datu hori. PSOEren botoen beharrik ez bazuten, zergatik ez eman diru-laguntza UDALBILTZARI. Nik ez dut inolako zalantzarik diru-laguntza hori ematea izango zela Bildukoen nahia, agian ez zuten espero izango besteen abstentzioa (azken orduan erabakia, agian), eta garrantzitsua iruditu zitzaien aurrekontuak lotzea. Berriz diot, Bilduk, 17tik, 5 zinegotzi baino ez dauzka, eta akordioak behar ditu herria gobernatuko badu.

    • “Leonor”ek dioen bezala izanda, alegia, EAJ eta H1! abstenitu egin zirela, Bilduk ez zeukan zertan larritu beharrik eta PSOErekin hitzarmena sinatu: Aurrekontuak bere horretan berdin-berdin aurrera aterako lirateke. Alegia, PSOErekin akordioa alperrikakoa izanik… hala ere akordioa itxi zuten.
      Hau horrela bada, Bildukoek beraien erabakia informaziorik gabe, presa ta korrika eta nolamuz hartu zuten eta horren ondorioa Udalbiltzari 0€ iritsiko zaizkiola izan da. Gozoa egongo da Segade! ta Julito zer esanik ez!
      Puffffffffff…

  • Hori da hori, Bilduk negoiatzeko eta akordioetarako duen abilezia…eta oraindik akordioetara heltzen saiatu direla esango dute… harrigarria!! Gobernuan dagoen Bildurentzako denak balio du… eta Peru, “azken orduan erabakia, agian” horrekin ez duzu inor engainatuko. Badaezpada ere, gauza batzutan ez duzu zalantzarik…Ez da bidea, nahiz eta batzuk hori ezkutatzen saiatu. Tira, segi justifikatzen justifikaziorik ez duena.

    • zu berriz, Anjel, oso seguru ikusten zaitut, eta beraz, pentsatzen dut negoziazioen nondik-norakoez ondo enteratuta egongo zarela. Erantzungo didazu orduan goian aipatu ditudan galderei? : zergatik ez dira EAJ eta Bildu adostasun batetara iritsi? Zergatik dio Bilduk aukera bakarra PSOErekin negoziatzea izan dutela?

      • Urko, badirudi norbait Bilduren jarreran aurka zer edo zer esaten badu negoziazioen nondik norakoez ondo enteratua eta PNVkoa delako da.. Plenoan esandakoa da horri buruz dudan guztia, eta begi bistakoa da hor gertatu dena ikusteko. Bilduko informazioa jaso duen troll bat ez zara izango? Gure katuak buztana luze, nork berak bezela besteak uste…

        • Jaso dut aholkua. Bide batez, plenoan jasotakoa nahikoa bada gertatu dena ikusteko, argituko didazu mesedez, zergatik ez diren EAJ eta Bildu akordio batetara iritsi?

  • Kateak_Apurtu 2013-01-30 14:07

    Nik ez dakit zeintzuk eta nola adostu diren diren Beasaingo aurrekontuak. Dena den, xeskisabel-ek artikulu bat idatzi duenerako ezagutzen dituela suposatzen dut, edo beharko lituzkeela. Artikulu hau irakurri ditudan artikulu askoren antzekoa iruditzen zait, hau da, puntu kritikagarri zehatz bat hartu, eta polemika sortu horren inguruan, beste datu gehiagorik eman gabe. Datuen oinarri bakarra, Beasaingo zinegotzi baten twiter bat, eta Udalbide/Udalbitzak eginiko aportazio positibo batzuk.

    Ez zait artikulu serioa iruditzen, Vocentoren antzera, Bildu kakazteko zirrikituren bat bilatu eta lau haizeetara zabaldu.

    Eskertuko nuke xeskisabel berak, Beasaingo aurrekontuen artikulu serio bat idatziko balu. Orduan oinarri batzuen gainean eztabaidatuko genukeen.

    • Peru Dulantz 2013-01-30 15:15

      Kritikak onararriak dira, baina modu serioan egin behar dira. Benetan inork uste du Bildu Udalbiltzaren aurkakoa dela? Orain ezker abertzalea instituzioetan dago, eta ikusten ari naizenez, oso lan ona egiten ari dira, krisi latz honen erdian eta gehiengo absoluturik gabe. Batzuk etengabeko kanpainan ari dira, galdutako boterea berreskuratu nahian, baina beren errezeta zaharrei eta politika egiteko moduei kiratsa darie.

  • Kateak_Apurtu 2013-01-31 12:09

    Bildu minorian dago Beasainen, eta norbaitekin adostu beharrak zituen aurrekontuak. PSOE-rekin egin du hori, aurrekontu ezkertiarrak bilatuz.

    Beasaingo udala Udalbiltzaren “berreraikuntzan” parte aktibo da, eta hala izango da etorkizunean ere, beharrezko laguntza ekonomikoak eginez. (Beasaingo Bilduren web-orritik hartua).

    Udalbide-Udalbiltzari ez dio diru laguntzarik emango, PNV-k bere egindako instituzioa delako, besteak kanpoan utziz. Hau 2000. urtean PNV-k eta EA-k hartutako erabaki inposatzaile (Udalbiltzaren jabe egin ziren) eta Udalbiltza osatzen zutenek adostu zituzten erabakiei jaramunik egin ez izanaren ondorioetako bat da, hau da, Udalbitzaren zatiketa.

    Beraz, zer du arrarorik Bilduk Udalbide-Udalbitzari dirurik ez bideratzetik?

    PNV-k laguntzen al du diruz, edo parte hartzen ari al da Udalbiltzaren “berrantolaketan”?

    • Bilduri aurpegia garbitzen ari zaretenontzat bi galdera:
      1/ Zertarako sortu zuen 2012ko aurrekontuetan Beasaingo Bilduk Udalbiltzari eman beharreko dirulaguntza eta Udalbiderena mantendu?
      2/ Zertan dira ezkertiar aurrekontu hauek? Batez ere, EAJrekin EBk edo EAk adostutako aurrekontuekin konparatuta, zertan edo non dauden diferentziak jakin nahi nuke.

      • Kateak_Apurtu 2013-01-31 13:02

        Leonor:

        1)
        2012an PNV-ren abstentzioa bilatzeko eginiko aurrekontuak ziren, pentsatzen dut Udalbideren aurrekontua mantentzea bide horretaik joango zela. Udalbiltzaren galderak ez du erantzun beharrik.

        2)
        Zertan eta non dauden diferentziak ez dakit, horretarako PNV-ren eta oraingo Bildu/PSOE-ren arteko aurrekontuak analizatu beharko lirateke.
        Hala ere, emango dut nere iritzia, konparazioak okerrak izan ditzazketen arren, egungo egoera ikustea besterik ez dago horretaz jabetzeko. Araban, Gasteizen eta Bizkaian, PNV-k PP-rekin akordatu (edo akordatuko dituzte) aurrekontuak. Zergatik? Ezkerreko politikak beren interesen aurka doazelako. Ikusi Kutxakoa bestela, PNV/PP Bildu zokoratu nahian.

        Gipuzkoako erreforma fiskala ez didazu esango ez dela ezkerrerunzko pausu bat izan (betiere PSOE-rekin lortutako akordioak ahaltzen duena). Bizkaiako diputatuaaren erantzuna: “nosotros les pasamos por la izquierda”. Lotsagarria.

        PNV beti saiatzen da bere politika zentristatzat (eta batzuetan ezkertitzat) azaltzen, baina beti bermatzen ditu “tranparako” zirrikituak, burgesiarentzako eginikoak noski. Bestela… zein litzateke arazoa PNV-k Bildurekin aurrekontuak adosteko?

    • Ezkertiarrak??? Adjektiboak jarri aurretik aztertu aurrekontuak mesedez… PNV-k aurreko urteetan adostutakoen antzekoak dira ta, baina arlo sozialetik gai batzuk kenduta … edo lehenagokoak ezkerrekoak ziren edo Bildurenak eskuinekoak dira. Eta guzti honetan, EA-k zer du esateko? Eta 2000n gertatutakoaz ari zara? Horregatik sortu zuen Bilduk 2012an dirulaguntza?? Norbaitek argitu dezake kakamokordo hori??? Segi barrio sesamoko ezker edo eskuinez politikariak eta partiduak izendatzen… horrela urrutira helduko gara… herriko alkate jauntxoak baserria urrez konpontzen duen bitartean, jendeak langabezian, gosez eta miserian biziz jarraituko du. Eta horiek ez dute ezker, eskuin eta erdikoz ulertzen…

  • Kuriosoa batzuen eskizofrenia! Bilduk publikoki aitortu du, EAJ-PNV ren hainbat gai onartu dituela. Azken hauek, beraien gauza garrantzitsuenak onartu ez direlako, abstenitu egin dira. Nondik nora diote Bildukoek PSOE zela negoziatu nahi zuen bakarra? Eta abstentzio hori? Eta H1! ena? Horri kromoak aldatzeaz gain, iñozoa izatea deitzen zaio eta galtzak horkatilletaño jeistea. Ez?