‘Ze Krisi?’/ ‘Let it be’ Donostia Bertso Eguna 2013

bertsoa2013Atzo goizean Euskadi Irratiarekin esnatu nintzan eta bertan “Ze Krisi?” fenomenoaz ari ziren hizketan, nik ordura arte ez nuen sekula entzun; baina antza denez kanta edo audio hau Euskadi Irratiko webgunean azken aldiko entzunena izatera iritsi da.

Urtarrilako 26an Donostian ospatu zen Bertso eguna 2013-aren amaieran musika emanaldi txiki bat egin zuten ahots eta kitarraz Barandiaran eta Gurrutxaga bikoteak, The Beatles taldearen 4 abesti euskerara modu umoretsuan moldatuz.  Hauen artean azkena ‘Ze Krisi?’ ‘Let it Be’ abestiaren moldaketa. Gauza da Euskadi Irratiko webean ez nuela audioa topatzen, bakarrik goizean entzun nuena protagonistekin solasaldia hemen.

Azkenean topatu nuen bideoa bertsoa.com webgunean eta asko gustatu zitzaidan, youtubera igo det (emailez baimena eskatu nien baina ez det erantzunik jaso, bestela lasai esan eta ezabatuko det) hemen zuekin partekatzeko:

PD: Kaixo danoi, nere lehenengo sarrera da.

4 pentsamendu “‘Ze Krisi?’/ ‘Let it be’ Donostia Bertso Eguna 2013”-ri buruz