Patxi Lopezek The Croods jokua jaitsi nahi du Legebiltzarrean, euskal gatazkaz ari diren bitartean

2013-03-22 @ 17:56 Xigor Gezala

Gatazkaren konponbidea bezalako gai garrantzitsu bat eztabaidatzen aritu dira gaur Eusko Legebiltzarrean. Euskal Herriak bakea lortu nahi badu, berebiziko gaia hau. Baina badakigu Patxi Lopezek zer nolako interesa jarri ohi duen gai honetan. Ez da urrun geratzen Lopezen prentsaurrekoa tren bagoi batean AEBtan, Kofi Annan eta nazioarteko bitartekariak Aieteko Bake Konferentzian zeuden bitartean. Gaurkoan, parlamentuan gatazkaz eztabaidatzen ari ziren bitartean, lehendakari ohia hor ari zen Ipad-ean The Croods jokoan jolastu nahiean. Lotsagarria eta penagarria hitz xuabeak erabilita. Gutaz trufatzen da?

Iñaki Larrañaga ZuZeuko editoreak txiokatu du Parlamentutik argazkia:

Patxi Lopez – Iñaki Larrañaga (c)

"Patxi Lopezek The Croods jokua jaitsi nahi du Legebiltzarrean, euskal gatazkaz ari diren bitartean", 5 out of 5 based on 56 ratings.
RSS

Iruzkinak (9 iruzkin)

  1. Patxi Gaztelumendi

    Espainian be, zabaltzen ari dira albistea, zuzeuren argazkiarekin. Biba zuek!

  2. Maribeltza Mendizabal

    Ez da egia izango !

  3. J. Bustillo J. Bustillo

    Nik nahiago dut Lopezen gaitasuna jokoan, politika egiten baino

  4. Iñaki Arrieta Baro Iñaki

    Egia esanda, kasik hobe horrela egotea eta ez adierazpenak egiten: http://politica.elpais.com/politica/2013/03/02/actualidad/1362258519_879364.html
    Tamalgarria benetan.

  5. Peru Dulantz

    Eta Ajuria Enean izan genuen okupa (barka barkatu okupak) pailazo (barkatu pailazoak) hori lehendakari gisa pasako da historiara!!

  6. Margarita gorria

    AUPA PATXI! FALTAN BOTATZEN GENITUEN ZURE PAILAZOKERIAK!!!

    L O T S A G A B E ! ! !

  7. Andoni Lopetegi

    Argazkiak ongi definitzen du zein eta nolakoa den gizontto hori.

  8. xeskisabel

    Zorionak Iñaki Larrañaga eta ZuZeu. Lan txukuna.

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude