Urtza Alkorta: “Herritarrek ekarri zuten AskeGunea Ondarroara”

urtza alkorta

Askegunea Donostiako Boulevardean sortu zen, baina ez zen Donostian bukatu. Ondarrutarrek hartu zuten lekukoa, Urtza Alkorta babesteko asmoz. Eta Nafarroan segiko du desobedientzia zibila oinarri duen mugimenduak. “Nire egoeran daudenak Askegune gehiago sortzera animatu nahi ditut”, dio Alkortak. Ondarruan, Donostian bezala, historia zati bat idaztearen sentsazioa zen airean. Denok genekien azkenean Urtza eraman egingo zutela, baina denok genekien baita garaipenetik hurbilago izango ginela biharamunean.

Hona hemen @WeFreeZone Askegunea crowfunding proiektuaren barne, Gari Berasaluze @kalaportu eta biok ZuZeurako egin genion elkarrizketa.

Ekaitza bainuontzi batean

2 pentsamendu “Urtza Alkorta: “Herritarrek ekarri zuten AskeGunea Ondarroara””-ri buruz