Sarri Sarrik ez zuen bertsiorik…

Sarri Sarrik ez zuen bertsiorik…

Sarri Sarrik ez zuen bertsiorik...
Toots and The Maytalsen Chatty Chatty abestia Kortatuk hartu eta ezustean sekulako hit-a bihurtu zen Euskal Herrian (baita hemendik kanpo ere). Zuhaitz Gurrutxagak aurkezten duen ‘Ezin burutik kendu’ saioan Iñigo Muguruzak azaldu bezala, inolaz ere ezin zen espero halako arrakastarik. Kortatuk 100.000 disko saldu zituen Sarriren ihesaldiaren harira egindako abestiaren erruz, hein handi batean.

Bada, oso kuriosoa da orain arte hit honek bertsiorik ez izatea. Bertsio baten bertsioak ez dira oso ohikoak, baina, bada arraroa gero inork Sarrionandiaren balentriari eskeinitako abestia ez moldatu izana. Are gehiago, jende ugarik ez zekienean Toots and The Maytalsen bertsioa zela.

EiTBk denbora luzean izan duen musikaren inguruko saio bakarra sortzea eta gaia argitara ematea nahikoa izan da, derrepentean, Sarri Sarriren bi bertsio berri izateko. Bata Ruper Ordorikarena, ‘Labexomorro’ ezagunaren kutsukoa.

 

“Azukre koxkorrak” tributo-bildumaren single gisa aurreratu dute Sarri Sarri. Urriaren 4an argitaratuko du, Elkar argitaletxearen eskutik. Atzo eman zuten estrainekoz Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Oñatieraz ahoskatu ditu hitzak, eta jatorrizko erritmo karibearraren gozoa igarri daiteke doinuetan.

Eta bestea Joseba Irazoki handiarena, ‘Ezin burutik kendu’ programan bertan abestu zuena. Bere estilora: loop, oihu, txistu eta guzti.

Gustatu zaizkizu? Hala originala nahiago?

Jatorrizko bertsioa:

Toots and the Maytalsen Chatty Chatty:

Sarri Sarrik ez zuen bertsiorik…

9 pentsamendu “Sarri Sarrik ez zuen bertsiorik…”-ri buruz

  • Asier Larrinaga 2013-06-20 12:28

    Bilboko tranbain urteak dira “Sarri Sarri”-ren bertsio orkestrala jartzen dutela.

  • Chatty Chatty - Jezú Erkolega 2013-06-20 12:52

    Gorge Lebaiser eta Follanda Porcina nahiz Iñiboy Porkullu nire lagunak dira. Chatty, Chatty, Chatty, Chatty, Chatty, Chatty! Chatty, Chatty, Chatty, Chatty, Chatty, Chatty! Chatty, Chatty, Chatty, Chatty, Chatty, Chatty! Too much’a! Zakilixut! Alubarrutibup! Catalunya’n estatalismoak 6 ahulki gehiago azkeneko hauteskundeez gero. Porno BOOM!!! Noizko Catalunya’ko Errepublika?

  • Gari Garaialde 2013-06-20 16:31

    Aste pare bat edo izango da norbaitek twiterren Ordorikaren irudiak jarri zituela Sarri Sarri kantatzen, estudioan grabatuta. Harritzen nau orain Euskadi Irratiko faktorian jarri zutenetik alde guzietan kanta azaldu baina bideoa inon ez ikustea. Baten batek ikusi zuen? Zeinek txiokatu zuen?

  • Baina baina… zergatik ahoskatzen du horrela? Zer darabil ahoan kantatzen dabilela? Melokotoi mermelada? Ala bixaoa egin osteko aharrausien arteko abesmodua da? “Sarri-sarri” esatean, nondik atera ditu “s” horiek?
    Betidanik izan naiz Ruperzale baina… kantatzeko era narrasa, ganorabakoa eta gogogabea iruditu zait oraingo hau (ojo, eta ez du oñatieraz kantatzearekin zerikusirik).

    • Oñatieraz?
      Betiko Ruperzale, eta ‘S’ekin harrituta?
      Ein???

      • Zuzen zabiltza, Sagutxo. Nik sarrera-testuko “oñatieraz ahoskatu ditu hitzak” horri kasu egin diot, baina Ruperrek abestian hitz egiten duena ez da ez oñatiera ez ezer. “Pasaitten” eta halakoekin hasten da, baina gero esaten du “zutela”, “zeudela”… hau da, Oñatiko euskalkian ez dauden aditz formak. Azken batean, ez euskalkia eta ez batua: sekulako “kakanahastie”. Agian horixe da euskarazko molde berria: euskalkia eta batua dena nahastea; orain “esan zuen”, geroxeago “esan eban” eta gero esan “euen”. Leintz aldean halako asko entzuten da, bai.
        S-a, hasieran, oso ganorabakoa iruditu bazait, -rr- soinua are ganorabakoagoa egin zait bigarren entzunaldian. Ematen du “sari-sari” esaten duela, ez? Eta “jwenerwralean” (jeneralean) ahoskatzeko darabilen “american accent” hori zer da, Idahoko euskal artzainei zuzendutako kweinu bat?

  • “American accent” horrek aparteko atal bat merezi luke euskal kantagintzan. Uste dut Juan Karlos Perezek jarri zuela modan eta gero kantari gehiago apuntatu zirela. Helburua abestiak “gringotzea” ote zen, ez dakit ba. Gero badago “batean”, “kalean”, “etxea” esan beharrean “batian”, “kalian”, “etxia” esateko joera ere, zeinaren bidez, itxura denez, hurbilekoagoa edo etxekoagoa egiten baita euskara mintzatua. Eta egunerokoan sekula bustidurarik egin ez dutenen “dittu” inpostatuak… Erran gura det: merezi luke aztertzea euskal kantagintzan izaten ari diren joera eta moda-moduok.

    • Ba orduan lasai aitortu ezazu Belatz, zuri Ruper ez zaizu batere gustatzen. Ongi dago, ez zaio zertan mundu guztiari gustatu. Horretarako daude kantaera desberdinak, gustu desberdinak asetzeko.

  • Jakina gustatzen zaidala Ruper, Sagutxo. Horrek ez du esan nahi, baina, erabat-erabat eta ehuneko ehunean gustatzen zaidanik. Musika asko gustatzen zait, interpretazioa ere bai, hitzak izugarri. Ez beti-beti, ordea. Eta egia esan, Sarri-sarriren bertsio hau ez zait gustatu. Niretzat huts egin du. Batetik, uste dut ahoskatze orduan darabiltzan “mania” txiki horiek ez diotela mesederik egiten kantuari, eta bestetik, uste dut iruzurra dela oñatieraz (pasaitten, dantzaitten…) hasi eta gero euskara batura pasatzea. Koherenteagoa litzateke, nire uste apalean, dena oñatieraz egin balu, edo dena batuan. Baina ez dakit, nire sentsazioa da, besterik ez: ematen du oñatiera exotikotasun punttu bat ematearren sartu duela, erreserba txantxikuarrari egindako keinu bat bezala, indioaren aldarria egitea bezala, gero berriz ere mundu horrekiko distantzia hartzeko. Irudipenak irudipen… baina mesedez, ez esan Ruper maite ez dudanik, “Hautsi da anphora”-tik jarraitzen dut eta!