Laburrean: Kataluniako Askatasunaren Kontzertua

Laburrean: Kataluniako Askatasunaren KontzertuaCamp Nou lepo bete zen Askatasunaren Kontzertuan. Aldarri ozena zabaldu zuten 90.000 lagunek erabakitze eskubidearen alde. 60 abeslari eta talderen musikaz gozatzeko -tartean Gorka Knörr eta Fermin Muguruza- eta independentziaren aldeko erabaki politikoaren indarra berresteko probestu zuten gaua. Irailaren 11ko giza katearen aurretik Katalunian espero den mobilizazio politiko handiena izan da. Camp Noun izan ziren indar politiko nagusietako kideak, baita Generalitat-ekoak ere. Artur Mas-ek huts egin zuen, alabaren ezkontzan zelako.

Kontzertuak 5 orduko iraupena izan zuen. TV3k, baliabide tekniko handiak erabiliz, zuzenean emititu zuen. Gertatutako guztien 15 minutuko laburpena egin dute:

Kataluniaren askatasuna eskatzen zuen mosaiko erraldoiaren gauzatzea izan zen une sinbolikoena. Els Segadors ereserkiarekin batera altxatu zituzten kartel hori, gorri eta urdinak Freedom Catalonia 2014 leloa erakutsiz. El Punt Avui egunkariak antolatu zuen mosaikoa.

Omnium Cultural-eko Muriel Casals-ek hitza hartu zuen ekitaldiaren amaiera aldera: “inork ezin du erreferendum demokratikoa gelditu”. Alderdi politikoei galdeketara heldu arteko egutegia zehazteko ardura hartzeko eskatu zien, “ezin da atzeratu”. Datorren urtean egitekoa da erreferenduma.

Lluis Llach abeslariak eskaini zituen abestiak izan ziren txalotuenak. Tossudament alçats abestiarekin eman zitzaion kontzertuari amaiera.

Concert per la Llibertat izan du hizpide Antonio Baños-ek ElDiarion. Kontzertuaren aldeanitzeko kronika egin du: Llibertat i logística. Besteak beste dio: “Fermin Muguruzaren emanaldian TV3k arazoak izan zituen estadioan ikurrinak aurkitzeko, Basquitis is dead. Zaharrek zioten bezala: oh tempora, oh mores”.

Kataluniako prentsaren azalak: ara.750

elperiodico_cat.750

elpunt_avui.750

Laburrean: Kataluniako Askatasunaren Kontzertua

Laburrean: Kataluniako Askatasunaren Kontzertua

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

5 pentsamendu “Laburrean: Kataluniako Askatasunaren Kontzertua”-ri buruz

  • Izugarria izan da Bartzelonan antolatu dutena.
    Independentziaren inguruan ere herri galdeketak sarri egiten dituzte Kataluniako hamaika herri nahiz auzotan.
    Ez dut ulertzen zergatik ez ditugun guk antzekoak egiten hemen, norbaitek azalduko al dit?

  • Euskovlaams 2013-06-30 22:06

    Atzerrian bizi den euskaldun bat nauzue eta benetan ez dut ulertzen ze demontre ari den gertatzen. Katalunian independentziaren atarian eta EHn berriz betiko matrakarekin, kontzertu ekonomikoa, presoak, etab. Sar zaitezte Berria, Gara edota Deia egunkarien web orrietan, Camp Nouko ekitaldi hau ez da aipatu ere egiten!!!

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-01 18:21

    Niri lotsagarria iduritzen zait. Zenbat entzuten da euskarazko irratietan katalandarren musika? No comment. Lotsagarria. Higuingarria.
    Post Scriptum: collaborazionista soziologiak estatalista soziologia jan al du?

  • Lotsatu egiten ote ditu Kataluñako prozesuaren ereduak bertoko abertzaleak?
    Euskoulaams-ek aipatutakoa edonor lotsagorritzeko modukoa da.
    Espainiako selekzioen jardunaren berri bazekarten ba…
    Ez sinistekoa da.

  • Katalanek sasi-abertzaleen kaltzontzillo zikinak airean utzi ditu. Hurregokoan, abertzale guztiak ez bozkatu, ikusiko duzue nola espabilatzen dira!! ASKATASUNA DA BIDEA, EZ HELBURUA.