Bilboko Aste Nagusiko kartela eta diseinu grafikoari mezpretxua


Aurten ere Bilboko Aste Nagusiko kartela gustu txarrari aldarri ozen bat da. Kartel bilduma honetan ikusi nuen lehenengoz. Atzo. Eta ikusi orduko eman zidan mina begietan. Baina okerrena da, jada ohituak gaudela halako zerrikeriak gurean ikustera. Parte hartze prozesuak modan jarri diren honetan, ematen du dena demokrazia bidez erabaki behar dela, baita jaietako kartela ere.

Eta non geratzen da adituentzako lekua? Kasu honetan, non geratzen da diseinatzaile grafikoen duintasuna? Bat baino gehiago dago nazkatuta erakundeen kartelekin. Amateurismo horrible horrekin, Bilboko kaleak aberrazio honekin zikinduta topatu behar baititugu, eta ez da gutxiagorako.

Ezinbesteko irakurgaia iruditzen zait Udaletako teknikarientzat Gráffica.info webgunean publikatu duten honako artikulua: ‘El cartel institucional y el desprestigio del diseño gráfico en España‘ . Mesedez ez dugu nahi halako ezer gehiago. Esan ez kartel lehiaketei! Esan ez gustu txarrari! Jar ezazue behingoz baliotan diseinatzaile grafikoen lana, otoi.
bilbo kartel