Kalean da Hala Bedi irratiaren 30. urteurreneko disko bilduma

Kalean da Hala Bedi irratiaren 30. urteurreneko disko bilduma

Azken 30 urteetan Euskal Herrian sortutako 15 abestiren moldaketak egin dituzte 15 musika taldek. Hala Bedi irratiak bildu ditu kantak bere 30. urteurreneko disko bilduman. Disko berezia da inondik inora, iragana etorkizunarekin lotzeko ordungo eta oraingo punta-puntako taldeak elkartu baitituzte. Hau da abestien zerrenda:

    • Johnny & Joseph- Kolpez kolpe (Kortatu-1988) featuring Fermin Muguruza

Hala Bedi 30 urte (Johny and Joseph + Fermin Mug) – Kolpez Kolpe by Muy Bastas on Mixcloud

    • The Allnighters- Cuidado (Eskorbuto-1986)
    • SextySexers- Zkratx (Niko Etxart-1983)
    • Hesian- Amets bat (Alaitz eta Maider-1997) featuring Alaitz eta Maider
    • Anai Arrebak- Barkatu ama (M-ak-1989)
    • Indarrap- Pakia beayu (Gozategi-1996)
    • Gari- Mundo muerto (RIP-1987)

  • Betagarri- Rula (Potato-1988)
  • Ortophonk- Tu alucinas (La Polla Records-1984)
  • Izaki Gardenak- Ene begiek (Ruper Ordotika-1990)

  • Bronze- Hegal egiten (Itoiz-1985)
  • Neubat- Zipaioen matxinada (Negu Gorriak-1991)
  • Sumision City Blues- Artzain ona (Zuloak-2012)
  • Willis Drummond- Pakean utzi arte (Hertzainak-1984)
  • Xabier Montoia- Plastikozko janariak (BAP!!-1988)

Hala Bediren oharra:

The Allnighters gasteiztarrek 15 urtetik gora bananduta eman ondoren hau da grabatzen duten lehen abestia, Cuidado, Eskorbutoren abesti mitikoaren moldaketa. Hiruzpalau dira berriz SextySexers taldeak ezer berririk grabatzen ez zuela eta berriz ere bueltan dira Niko Etxarten Zkratx abestiarekin. Ez da ohikoa Alaitz eta Maiderren ahotsak berriz entzutea, are gutxiago Hesian-ek Amets bat abestian egindako moldaketan.

Zuzenean entzuna izanagatik ere lehen aldiz argitaratzen da Anai Arrebak-ek M-ak taldearen Barkatu ama abestiaren bertsioa. Diskoko bitxikieria handienetakoa izan daiteke Indarrap gasteiztarrek Gozategiren Pakia beayu abestiari eman diote ukitu raperoa. Sentimendurik beterik dator berriz Mundo muerto abestiaren moldaketa Garik lagun zituen RIP arrasatearrena jatorriz eta kasu honetan Jon Aguirrezabalga (We Are Standard) kolaboratzaile estu izan duelarik.

Horrelako bilduma batean ezinbestekoa zen Rula Potatoren ereserkia, eta Betagarrik abiadura ederra eman dio. Gasteiztarrak dira era berean Ortophonk doinu beltzak nahasten artistak direnak eta beraien eremuetara ekarri dute La Polla Records-en Tu Alucinas.

Goranzko bidean datorren taldea da Izaki Gardenak eta bide horretan beste mugarri bat ezarri dute Ruper Ordorikaren Ene begiek abestiaren moldaketarekin. Momentuz bidea amaitutzat eman dutenak dira berriz Bronze baina taldea banatu aurretik azken erronka bati aurre egin diote, Itoiz-en Hegal egiten abestiaren moldaketari eta esan daiteke aho gustu bikainarekin esan digutela gur. Aspaldi agurtu genituen Neubat taldekoak, duela bost urte inguru, baina oraingoan Negu Gorriak-en Zipaioen Matxinada abestia prestatzeko elkartu dira espreski. Zuloak-en Artzai ona abestiarekin entzun ahal izan dugu lehen aldiz Sumision City Blues euskaraz eta ohiko indarra erakutsi dute Willis Drummond taldekoek Hertzainak-en Pakean utzi arte moldatzerako orduan. Diskoari amaiera emateko beste harribitxi bat, Xabier Montoiak BAP!!-en Plastikozko janariak ekarri digu gogora bere zigilu pertsonalarekin, piano eta celloaz lagundurik”

Hala Bedi 30 urte Kolpez Kolpe diskoa kalean da jada, 10 euroren truke erosteko. Momentuz Gasteizko Hala Bedi tabernan egongo da salgai, baina laster zabalduko da Euskal Herri osora.

Azaroaren 2an Gasteizko Gaztetxean diskoaren aurkezpen kontzertua ospatuko dute, 20:30etatik aurrera. Xabier Montoia, Sumision City Blues, SextySexers eta Johnny & Joseph izango dira bertan. Diskoa eta kontzerturako sarrera 10 eurotan salduko da.

Kalean da Hala Bedi irratiaren 30. urteurreneko disko bilduma

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra