Elhuyar Aholkularitzak HerriArte mintegia antolatu du

Elhuyar Aholkularitzak, Lea Artibaiko Garapen Agentziaren eta Igorreko, Berrizko, Lekeitioko eta Ondarroako Udalen laguntzarekin, HerriArte mintegia antolatu du,parte-hartzea eta tokiko garapena ardatz hartuta. Azaroaren 6an (asteazkena) egingo da, Markina Xemeingo Berrikuntza Gunean, goizeko 9:30ean hasita.

HerriArte-gonbidapenaMintegiaren helburua da udalgintza herritarrengana hurbiltzeko esperientziak gizarteratzea eta trukatzea, eta gogoeta egitea herrigintza  herritar eta herri guztien artean egiteko gakoez .  Horretarako, Bizkaian egin diren hainbat esperientzien berri emango dizuegu: Igorreko Udala, Igorre, parte hartzean sakonduzBerrizko Udala, Hondakinen kudeaketa herritarrekin lantzen; Lea Artibai eskualdea, Lea-Artibai garapen agentzia, Lekeitioko Udala eta Ondarroako Udala, Eskualdearen garapen ekonomikoa herritarren parte-hartzean oinarrituz . Hitzaldiak amaitu ondoren, tailer bat egingo da mintegira gerturatutako guztiekin.

Mintegian parte hartzea doakoa da, eta interesa duen edonorentzat dago irekia. Izena emateko, bete orri hau edo deitu 944 66 88 16 telefonora.

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.